Salaketak

Prentsaurrea Berangoko Makropoiektuaren aurka

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Azteazkena, 09 Azaroa 2016 Argitaratua: Azteazkena, 09 Azaroa 2016

Berango prentsaurreaGaur goizean, azaroak 9, EHBilduko Uribe Kostako hainbat zinegotzik eta Bizkaiko Foru Aldundiko batzarkidek haien iritzia plazaratu dute Berangon eraikitzen ari diren Megaparkaren aurka.

Agerraldia Berangon izan da eta hona hemen mahairatu duten testua:

Gaur goizean Uribe Kostako EH Bilduko zinegotziok haien erabateko desadostasuna azaldu dute Berangoko Megaparka eraikitzeko erabakiarekin.

Makroproiektu honen atzean daudenek Uribe Kostako herrien bizitza hipotekatuko dute; bizitza sozial eta kulturala desagerraraziz. Herriko merkataritza eta horrekin batera, herrien bizitza desagertzera kondenatuz. Hala, gogor salatu dugu ezarri nahi diguten herri eredua; bizitzarik gabekoa, giro sozial eta kulturalik gabekoa.

Gure herri eta hiriak lo egiteko herri soil bilakatu nahi dituzte; inolako mugimendu eta bizirik gabe. Eta gu ez gaude prest hori onartzeko.

Berangoko Udal gobernua da, EAJ, alderdi popularraren laguntzarekin, eredu hori bultzatu eta ahalbidetu duena. Ez daukagu inolako zalantzarik; Berangoko udal gobernua da Berango zein beste eskualdeko herriak hiltzera kondenatu dituena.

Horren aurrean, EH Bilduk argi eta garbi merkataritza txikia zein ertainaren aldeko apustu garbia egin izan du, IRAKURTZEN JARRAITZEKO SAKATU GEHIAGO IRAKURRI

Add a comment

Gehiago irakurri: Prentsaurrea Berangoko Makropoiektuaren aurka

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Bihar Sopelan eraso sexisten aurkako elkartaratzea

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Asteartea, 23 Abuztua 2016 Argitaratua: Asteartea, 23 Abuztua 2016

Bihar Sopelako Udaletxe plazan eraso sexisten aurkako kontzentrazioa egingo da, arratsaldeko 20.00etan.

Sopelan gertatutako erasoaren inguruko informazioa:

Astelehen goizean, Ertzaintza Sopelan gertatutako ustezko sexu eraso bat ikertzen ari zelako berria zabaldu zen komunikabideetan.

Gertakaria zapatu goizean gertatu zen. Goizeko zortzirak aldera, Arriaterako hondartzako aparkalekuan zeuden gazte batzuek emakume bat urrunetik noraezean ikusi eta zeozer arraroa somatuta, La Triangu tabernara joatea erabaki zuten, Ertzaintzari deitu eta informatzeko (ezin izan zuten momentuan bertan deitu ez zeramatelako telefonorik). Komunikabide batzuek adierazi dutenez, hau gertatzen ari zen bitartean inguruko auzokide batek emakumea aurkitu eta beragaz berba egin ostean, honek ere Ertzaintzari deitu zion.

Momentuan bertan emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten eta gertatutakoa ikertzen hasi ziren, baina ez zuen salaketarik jarri. Astelehen arratsaldean emakumea polizia etxera salaketa jartzera joan deneko zurrumurruak entzun dira komunikabideetan, baina oraingoz ez Segurtasun Sailak, ez Sopelako Udalak, ezta bestelako erakunde ofizialek ez du horrelakorik baieztatu.

Sopela.net-ek gertatutakoa salatzen du

Sopela.net-etik biktimari elkartasuna adierazi nahi diogu eta erasoa salatu. Honekin batera, honelako gertakarien aurrean zuhurtziaz eta informazio kontrastatua emanez berri emateko konpromezuarekin jarraituko dugula adierazi nahi dugu.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

BIHAR, hilak 16, Frackingaren aurkako giza katea Plentzian

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Ostirala, 15 Uztaila 2016 Argitaratua: Ostirala, 15 Uztaila 2016

fracking plentzia

Frackingaren aurkako gaitzespen soziala erakusten jarraitu nahian, giza-katea antolatu dute BIHAR Plentzian. Horretarako, 15:30etan Arkoteko ranpan elkarretaratzea egin dute.

Horretaz gain, egun osoko egitarau ikaragarria prestatu dute:
12:00 Poteo musikatua eskabetxeria
14:00 Herri bazkaria Danontzat Gaztetxean
15:30 Arkoteko ranpan olatu-hormara joateko
16:00 Giza katea olatu-horman
18:30 DJ (Reggae/Ska) Danontzat Gaztetxean

Frackingaren aurka gaude eta egongo gara!
ANIMATU ETA PARTE-HARTU!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Urdulizko ospitaleak sortuko duen trafikoa ikustarazteko: KOTXE KARABANA

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Osteguna, 26 Maiatza 2016 Argitaratua: Osteguna, 26 Maiatza 2016

sopela autokarabana

 

 

 

Gaur ostirala, maiatzaren 27an, kotxe karabana batek Sopelako eta Urdulizko kaleak zeharkatuko ditu ospitalearen irekiaren ondorioz herri hauen herritarrek nozituko duten trafiko hazkundearen  “simulakroa” egiteko. Kotxe karabana Uribe Ospitalea Herri plataformak antolatu du, eta ekimen honen helburua herritarrak eta ospitalearen arduradunak sarbide duinen beharraz kontzientziatzea da. Kalkuluen arabera 4200 kotxe gehiagok zeharkatuko dute egunero Sopela eta Urduliz.

18:30ean Urkon
Kotxe karabanaren abiapuntua Urkoko aparkalekua izango da, eta hitzordua 18:30ean.

 

Argazkian: egingo den bidea

Add a comment
0
0
0
s2smodern

El Gran Cuento del Hospital de Urdúliz

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Salaketak Noiz sortua: Astelehena, 23 Maiatza 2016 Argitaratua: Astelehena, 23 Maiatza 2016

sopela urduliz ospitaleaEse era el día en que los gobernantes de los apacibles pueblos de Sopela y Urdúliz habían llamado a todos los vecinos para anunciarles la buena nueva. Desde su atalaya y con su mejor sonrisa anunciaron: “Abriremos un Hospital nuevo; el más moderno; el más completo; el más bonito. Aquí, junto a vuestras casas. Si enfermáis podéis ir en zapatillas a que os curen. Y tras esta gran noticia, sonreid, aplaudidnos y decidnos lo contentos que estáis de nuestra decisión”.

Pero tras recibir tal noticia breve e impactante, la gente se mantuvo en silencio, pensando en cómo esta decisión cambiaría sus vidas, hasta que una vecina preguntó: “¿Y a cuántas personas atenderá el hospital?”  “A casi 200.000 y tendremos 74.000 urgencias y 12.000 ingresos; una gran inversión con la que debéis sentiros muy felices”, respondieron sin perder su sonrisa.

Otro vecino habló: “¡Esa es mucha gente! ¿Cómo van a venir? ¿Por dónde van a pasar los coches de esas 200.000 personas?¿Dónde aparcarán?¿Y las ambulancias con sus prisas y sus ninoninoninoooo? Nuestro transporte público es insuficiente; nuestras calles, residenciales, están plagadas de niños pequeños; por eso os pedimos badenes de seguridad y nos los pusisteis. Ya en 2015 atropellaron a 3 niños en nuestras carreteras… ¿Qué soluciones habéis pensado?”

Sin perder su sonrisa, cada vez más artificial, quienes decidían en qué emplear el dinero público zanjaron el asunto: “¡Dios proveerá porque no hay dinero para todo!; nos lo hemos gastado en construir este hospital tan maravilloso. Vosotros estad contentos con la noticia y ya os iréis acostumbrando a los cambios. No notaréis tanto las molestias, el hospital se abrirá poco a poco…” Y tras decir esta última frase, los gobernantes dieron la espalda a su público y siguieron hablando en corrillo, cada uno a lo suyo, dándose palmaditas en la espalda, sin volver a mirar las caras de preocupación ni escuchar el resto de preguntas que seguían saliendo de la gente…

Y, colorín colorado, este cuento… ¡está EMPEZANDO! Y… TÚ, ¿cómo quieres que termine esta historia real?


Cuento publicado por la Plataforma Ciudadana Hospital Uribe-Uribe ospitalea

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...