Kultura

Sopela: IV. Udaberriko jaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 11 Maiatza 2017 Argitaratua: Osteguna, 11 Maiatza 2017

Sopela udaberria

 

Domeka honetan, maiatzaren 14an, Meñakoz kultur erakundeak IV. Udaberriko Jaia antolatu du eguerdiko 12.30etatik aurrera.

Jaiari harrera egingo zaio adarrekin eta txalapartarekin. Gero Sopelako pandero-joleek plaza alaituko dute eta Meñakoz eta Eguzkilore taldeek dantza egingo dute… “euskal musika eta kultura izango da nagusi gure herrian!” antolatzaileen esanetara. Bukatutakoan poteoa musikatua herrian zehar Sopela kantariren eskutik. 14:30an kalejira Laiak tabernatik abiatuko da Artadi garagardotegiraino bertan 14:45ean bazkaltzeko. Arratsaldean, 18:00etan Saltoka dantza-plaza berriro ere udaletxeko plazan.

Meñakoz, Sopelako eragile kulturalik garrantzitsuenetarikoa da: urtean zehar, hainbat ekimen antolatzen ditu eta guztietatik entzutetsuena, Udaberriko Jaia da. “Udaberri berriari harrera egitera gonbidatzen zaituztegu! Erdu geugaz!”

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Plaza Beltza berriro ere Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 02 Maiatza 2017 Argitaratua: Asteartea, 02 Maiatza 2017

Sopela plaza beltzaKulturgune berria Larrabasterran

Plaza Beltza elkarteak kulturgune berria zabaldu du Larrabesterrako Loiola Ander Deuna 40an. Irekiera apirilaren 27an izan zen, ostegunean, eta  apirilaren 28an eta 29an Nebula Selektah eta Voltaia taldeak bertan izan dira.

Plaza Beltzaren helburuak

Plaza Beltzak kontrakultura sustatu nahi du, “galtzaileak, outsiderrak, errebeldeak…ongi etorriak zarete” eta hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, poesia errezitalak, esperientzia berriak e. a. antolatzeko asmoa dute.

Oinarriak 2006an

2006ko udan, Sopelako Ganebarri gaztetxea hustu zuen poliziak eta bertan zebilen jendearentzat inflexio puntu bortitza izan zen hura. Gaztetxean ibilitako hainbatek ibilbide politiko erradikala era asanbleario, autogestionatu eta autonomoan gauzatzeko biderik eraginkorrenari buruz hausnar-tzen hasi ziren eta bide horretan batu ziren lagunek osatu zuten Plaza Beltza. Inguruan eta norberaren baitan ikusten ziren gabeziei aurre egiteko eta alternatibak planteatzeko gune aske eta iraunkorra sortu zuten 2013. urtera arte.

Maiatzean izango diren ekintzak

Maiatzak 4: Movimiento libertario en Euskal Herria. Hizlaria: Mikel Orrantia. 19:30.
Maiatzak 6: Etxekalte kontzertua. 21:00.
Maiatzak 9: Eraso matxisten kontrako protokoloak sortzen. Hizlaria: Pili Alvarez. 19:30.
Maiatzak 11: RGI y derechos sociales. Berriotxoak. 19:30.
Maiatzak 12: Rap gaua, Frente rapero de liberación absoluta. 21:00.
Maiatzak 19: Herri bazterketa. Iñigo Lopez Simon. 19:00.
Maiatzak 26: Jornadas solidarias con lxs presxs politicxs colombianxs. Jorge Freyter. 19:30.
Maiatzak 27: Zazkel eta Gorpuzkingz. 21:00.
Honez gain liburutegia eta barra astean zehar arratsaldero irekita egongo da, astelehena eta igan-dean izan ezik.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erabakitzearen aldeko bidean, kantaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 31 Martxoa 2017 Argitaratua: Ostirala, 31 Martxoa 2017

Sopela Urepel

Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak antolaturik, igandean (apirilak 2) kantaldia izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean eguerdiko 13:00etan. Kantaldi hau Gure Esku Dago burutzen ari den ekintzen artean kokatzen da maiatzaren zazpian egingo den herri kontsulta babesteko.

Urepel abesbatza

Kantaldian Sopelako Urepel abesbatzak eta Ane Bejaranok hartuko dute parte eta sarrera doan izango da.

Maiatzaren zazpian erabakitze eskubidearen aldeko herri kontsulta burutuko da Sopelan eta Uribe Kostako beste hainbat herritan: Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. Herri kontsulta honetan “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko aukera izango dute bizilagunek.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako udal gobernuak bertan behera utzi zuen erakusketa gurean izango da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 05 Maiatza 2016 Argitaratua: Osteguna, 05 Maiatza 2016

Sopela zentsuraAldHarrikatuz erakusketa 9tik 19ra

Zigor Merodio euskal presoaren AldHarrikatuz izeneko erakusketa ikusgai izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean maiatzaren 9tik 19ra arte. Zigor Merodioren eskulturez gain, beste bi euskal presoen testuek  osatzen dute erakusketa (Alaitz Areitio eta Jon Troitiñoren testuak)

PNVk ezetza eman zion erakusketari

Sopelako udal arduradunek (PNVk) bertan behera utzi zuten erakusketa hau iazko azaroan “gaia sensiblea eta une egokia ez dela” sasi argudioa erabiliz. EHBilduk erabaki honen kontra proposizio bat aurkeztu zuen azaroko plenoan (24an) argudio horiek errefusatuz eta erakusketa lehenbailehen gauza zedin eskatuz.

Udal osoko bilkura gatazkatsua

PNV-k erabakia bozeramaileen batzordean eta ez plenoan hartzea eskatu zuen, “kultur teknikariei enkargatu zaien informea aintzat hartuz". EHBilduk PNVri aurpegiratu zion erakusketa ez gauzatzeko erabakia hartu zen unean ez zela inolako informe teknikorik "eskatu" eta informe hau enkargatu egin zela bakar-bakarrik salaketa publikoa egin ondoren.

PSEk proposizioa gai ordenatik ateratzea eskatu zuen “erakusketan dauden beste preso biren testuen itzulpenak ez zituelako”. EHBilduk ez zituen argudio hauek onartu eta proposizioa gai-ordenean mantendu zuen.

Bozketa orduan, PNV-k eta PSEk, aitzakietatik ezetzera jo zuten argi eta EZ esan zioten proposizioari. Dena dela, EHBildu, Orain Sopela eta DBTU taldeen BAIetzek bideratu zuten proposizioa aurrera ateratzea eta horren ondorioz 9tik aurrera erakusketa Sopelan izango da, “nahiz eta udalak oso gutxi lagundu digun hau guztia bideratzeko, gu ibili behar izan gara haien atzetik plenoan onartutakoa gogoratuz” erakusketaren arduradunaren ustez

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela eta Larrabasterrako jaiak. Jai batzordea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 16 Otsaila 2016 Argitaratua: Asteartea, 16 Otsaila 2016

jai batzordea 2016

 

 

Otsailak 17, Kurtzion, 19:00etan

Azken urteetan bezalaxe, herriko hainbat talde eta herritar hasiko dira Sopelako eta Larrabasterrako jaiak prestatzen eta horretarako hitzordua ipini dute biharko: otsailak 17, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Jai herrikoi, parte hartzaile, parekide, euskaltzale, denon gustuko eta neurrikoak gauzatzea da Jai Batzordearen helburua , eta horretarako deia egiten zaie herriko elkarte, kirol talde, koadrila, familia, lagunei… denon laguntza ezinbestekoa baita.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu