Kultura

Sopelako jaiak bizi biziak eta partehartzaileak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Larunbata, 28 Ekaina 2014 Argitaratua: Larunbata, 28 Ekaina 2014

{youtube}6vH0Mh0A9qE{/youtube}

{youtube}A1hmuBhK8tQ{/youtube}

San Pedroak indartsu hasi dira. Koadrilek eta Jai Batzordeak egindako lanak fruitu ederra eman du. Hitzek baino irudiek hitz egiten dute. Hemen dituzue bi bideo eta laster hirugarren bat eskainiko dizuegu.

Jaietaz gozatu!

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako jaiak 2014...bideoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Igandea, 15 Ekaina 2014 Argitaratua: Igandea, 15 Ekaina 2014

Sopelako jai batzordeak argitaratu du 2014ko jaiak iragarriko duen bideoa… bideo ederra. Zorionak egindako lanagatik

{youtube}oAnV9zzaELk{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Jaien bideoklipa Sopelan…

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 03 Ekaina 2014 Argitaratua: Asteartea, 03 Ekaina 2014

bideoklipa

 

 

 

 

 

Sopelako Jai Batzordeak deiturik, sopeloztar guztiak gonbidatuta daude bideoklip bat grabatzeko datoren larunbatean, ekainak 7, eguerdiko 13:00etan  udaletxeko plazan.

Bideoklip honen bidez Sopelako jaien aurkezpena egingo da.

 

 

 

 

Hona hemen iazko lipdub, merezi du

{youtube}nE-YfRVLfa4{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Uribe Kostako bertsolaritzari buruzko hitzaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Larunbata, 19 Apirila 2014 Argitaratua: Ostirala, 25 Apirila 2014

uribe kosta bertsolaritza

 

 

 

 

Fredi Paiaren eskutik Uribe Kostako bertsolaritzari buruzko hitzaldia izango da Sopelan datorren maiatzaren 8an, osteguna, 20:00etan, Kurtzio Kultur Etxean.

 

Hitzaldi hau eskualdean izango den hirugarrena da, aurreko biak Gorlizen (apirilaren3an) eta Urdulizen (apirilaren 24an) izan zirelarik

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Meñakoz: Sopelako udaberriko jaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 31 Martxoa 2014 Argitaratua: Astelehena, 31 Martxoa 2014

udaberriko jaiaIgandean, apirilak 6, "Meñakoz erakunde kulturala"k udaberriko jaia ospatuko du udaletxeko plazan 12:00etatik aurrera (euria egingo balu jaia Jauregizar plazako aterpean izango da). Hasiera emateko albokalariek eta txalapartariek joko dute, ondoren pandero-joleek, 13:00etan Eguzkilorearekin euskal dantzak eta bukatzeko, 13.30etik aurrera erromeria.

Jaiarekin batera pintxo-potea egongo da euro baten trukez, eta Meñakozek eskaera egin du baserritarrez jantzita parte hartzeko.

Meñakoz: Kultura eta euskara sustatu nahian Sopelan

“Meñakoz erakunde kulturala” ezaguna da Sopelan antolatzen dituen erromeria arrakastatsuengatik; baina honez gain, beste hainbat ekintza eta jardunetan lanean ari da buru-belarri, esate baterako, Meñakoz erakundearen babesean “Eguzkilore” umeen dantza taldea dago, nagusien dantza taldea, Sopelako panderojoleak eta Berbalapiko berbalagun familiarra. Lau taldeon artean, osotara, berrehun partaide inguruk osatzen dute Meñakoz.

Taldearen helburua Sopelan gure hizkuntza eta gure kultura sustatzea izanik, udaberriko jaia ospatzeri ekin dio Meñakozek antzineko ohiturak gaurkotzeko asmoz. Sopelan ohitura izan da udaberria hasten zenean abadea laborari zein baserritarrekin elkartzea, Munarrira igo eta bertan otoi egitea urte horretako uztak oparotsuak izan zitezen. Herrira bueltatzen zirenean, “katu-kakak” izeneko kanpai hotsak jotzen zituzten.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu