Kultura

"Itsasoaren emazteak" ikuskizuna Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 26 Otsaila 2015 Argitaratua: Osteguna, 26 Otsaila 2015

itsasoaren emazteak

 

 

Larunbatean, otsailak 28, 19:30ean Urko kiroldegian Itsasoaren ikuskizuna izango da. Ikuskizun honek, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktorerekin.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Otsailean Sopelako Kurtzio kultur etxea bor-bor

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 02 Otsaila 2015 Argitaratua: Astelehena, 02 Otsaila 2015

KurtzioAntzerkia

  • Otsailaren 1ean, igandea: Haurrentzako antzerkia“Hiru txerritxoak eta otsoa”. Sarrera 3 euro 18:00etan.
  • Otsailaren 27an, ostirala: Fausto, ciudadano ejemplar”. Sarrera 6 euro. 20:00etan

Genero ikuspegiko zinea

  • Otsailaren 5ean, osteguna: “La pequeña Venecia”. Sarrera doan. 18:00etan
  • Otsailaren 19an, osteguna: Genero ikuspegiko zinea “El viaje de Bettie”. Sarrera doan. 18:00etan.

 

Abentura zikloa

  • Otsailaren 6an, ostirala: “Aire airean, Broad Peak 8047” dokumentala. Sarrera doan, 19:30ean. Parapentez eginiko zenbait hegalaldiez hitz egingo da (Himalaya, Afrika…)
  • Otsailaren 7an, larunbata: “La sal de la tierra” dokumentala. Sarrera doan, 20:00etan.
  • Otsailaren 8an, igandea: “Kon-Tiki” pelikula. Sarrera doan 10:00etan

Zinegoak

  • Otsailaren 26an, osteguna, XII. Bilboko Gaylesbetrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdian proiektatutako laburmetraien aukeraketa. Sarrera doan. 19:30ean

Guggenheim museoaren solasaldiak

  • Otsailaren 4an, asteazkena: “Salomon Guggenheim fundazioaren sorrera eta bildumak hitzaldia 19:00etan
  • Otsailaren 11n, asteazkena: “Bilboko Guggenheim museoaren arkitektura eta bilduma propioa hitzaldia 19:00etan
  • Otsailaren 18an, asteazkena: “Tailer plastikoa eta aldi baterako erakusketak”, 19:00etan
  • Honez gain Guggenheim museora bisita gidatua egingo da, baina data zehaztu gabe dago.

Musika eta ikuskizunak

  • Otsailaren 20an, ostirala, Alice Francis (Alemania). Jazz, charleston eta swing doinuak, hip-hop eta musika elektronikoarekin fusionatu. Sarrera 6 euro. 20:00etan
  • Otsailaren 28an, igandea: Itxasoaren emazteak” dantza, musika eta teatroa batzen duen ikuskizuna. Sarrera, 3 euro 12 urte arte eta 5 euro nagusientzat. Adi: ikuskizun hau Urkoko kiroldegian izango da. 19:30ean.
Add a comment
0
0
0
s2smodern

B. Atxaga Sopelan eta irakurleon taldea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 15 Urtarrila 2015 Argitaratua: Osteguna, 15 Urtarrila 2015

literatura

 

Bernardo Atxaga

Gaur, hilak 15, Bernardo Atxaga euskal idazle ezaguna Kurtzio Kultur Etxean izango da 19:00etan "Nevadako egunak” liburuaz hitz egiteko. Hitzaldi hau abenduan izateko zen, baina Bernardoren beste konpromiso bat zela eta, bertan behera geratu zen.

Berbaldi hau Sopelako Udalak antolatutako “Sopelan Literaturaz soalsean” jardunaldi barruan kokatzen da, eta Atxaga baino lehen Danele Sarriugartek eta Iban Zalduak hartu dute parte.

Sopelako Irakurleon Kluba

Jardunaldi hauek ondorio ederra izan dute: “Sopelako Irakurleon taldea” antolatu da Danele Sarriugarte idazlearen laguntzarekin. Aurkezpena gaur izango da, hilak 15, 18:00etan, Bernardoren saioaren aurretik, eta hurrengo hilabeteetan hainbat idazleren lanak izango dituzte hizpide: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, 19:00etatik 20:30ak arte, eta saio bakoitzean liburu bati buruz hitz egingo da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan, urtarrilean, zinemara

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 02 Urtarrila 2015 Argitaratua: Ostirala, 02 Urtarrila 2015

loreakKurtzio Kultur Etxean hainbat jarduera prestatu dira urtarrilerako, eta haien artean aipagarria da eskaintzen den aukera pelikulak ikusteko, hala nola…

.-Urtarrilaren 8an, osteguna, 18:00etan “Sunshine Cleaning” filma pantailaratuko da genero ikuspegiko zinea zikloaren barruan. Sarrera doan.


.-Urtarrilaren 9an, ostirala, 19:30ean, film laburren topaketa. “Ordu erdi” laburmetraiaren aurkezpena egingo da, Unai Garatek egina Sopelan. “Don Miguel” eta “A serious comedy” ere proiektatuko dira. Sarrera doan.


.-Urtarrilaren 18an, igandea, 18:00etan marrazki bizidunetako “Zarafa” filma pantailaratuko da. Sarrera doan.


.-Urtarrilaren 22an, osteguna, 18:00etan “La caza” filma, da genero ikuspegiko zinea zikloaren barruan. Sarrera doan.


.-Urtarrilaren 24an, larunbata, 20:00etan “Loreak”. Euskaraz proiektatuko da gaztelerazko azpitituluekin. Sarrera doan.

Zineaz gain, badago zer ikusi eta entzun...

.-Urtarrilaren 15ean, osteguna, 19:00etan Bernardo Atxagak literaturaz eta bere “Nevadako eguna” liburuaz hitz egingo du.

.-Urtarrilaren 16an, ostirala, 20:00etan antzerkia: Mucho ruido y pocas nueces. Sarrera 6 euro.

.-Urtarrilaren 31n, larunbata, 20:00etan “Txaleo” flamenko ikuskizuna. Sarrera 6 euro.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

HIRUKA komunikazio taldearen aurkezpena Sopelan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 16 Abendua 2014 Argitaratua: Asteartea, 16 Abendua 2014

Hirukawww.ukberri.net + UK aldizkaria

Uribe Kosta eskualdean lanean ari diren euskarazko komunikabideak elkartu egingo dira urtarrilean, Hiruka komunikazio taldea osatzeko. Ondorioz, UK aldizkariak abenduaren 22an argitaratuko du azkeneko zenbakia eta Ukberri.net agerkari digitala desagertu egingo da abenduaren amaieran.

Urtarriletik aurrera, Hiruka taldearekin plazaratuko dituzte edukiak formatu ezberdinetan proiektu komunikatibo sendoago bati bide emateko. Bide honetan ere, irrati lizentzia bidean duen Justuri irratia kokatzen da.

18an Sopelako aurkezpena

HIRUKA egitasmoaren aurkezpena eskualdeko herri guztietan egiten ari da, eta oraingoan Sopelan egingo da, abenduaren 18an, ostegunean, 19:30ean Kurtzio kultur etxeko hallean

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu