Kultura

Sopelako jaien aurkezpena

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Larunbata, 13 Ekaina 2015 Argitaratua: Larunbata, 13 Ekaina 2015

jai batzordea

Gaur, hilak 13, Jai Batzordearen eskutik, Sopelako eta Larrabasterrako jaiak aurkeztu dira.

Egitaraua ezagutarazteaz gain, jaietako kartelen lehiaketaren irabazleak eta pregoilarien izenak egin dira publikoak.

Kartelik irabazlearen egilea Aitziber Onandia izan da eta Sopelako jaietan “Fracking ez” elkartea izango da pregolaria, Larrabasterrako El Karmen, aldiz, Meñakoz kultur elkartea.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

“Barro rojo” ikuskizuna Sopelan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 21 Maiatza 2015 Argitaratua: Osteguna, 21 Maiatza 2015

barro rojo

 

 

Ostiralean, hilak 22, Kurtzio Kultur Etxea “Barro rojo” lanaren aurkezpena egingo da 20:00etan. Lan honek homosexualek frankismoan pairatutako errepresioa kontatzen du, kontzentrazio-esparruetan, kartzela berezietan...

Javier Liñera Sopelan bizi den aktorea da lan honen protagonista eta sarrerak ohiko lekuan daude salgai 6 euron

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako apirileko agenda kulturala

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 03 Apirila 2015 Argitaratua: Ostirala, 03 Apirila 2015

KurtzioIpuin astea: Paskua astean (8an, 9an eta 10ean) ipuin astea izango da Kurtzio Kultur Etxean. 8an (asteazkena) Bego Alabazan “Sagu txiki, sagu maite” 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. 9an (osteguna) Joxe Mari Karreren eskutik “Izarren bitakora” 5 urtetik gorakoentzat. 10ean (ostirala) Pantzart, Juan Kruz Igerabideren ipuin batean oinarriturik, sehaska kantak eta aho korapiloak 4 urtetik gorakoentzat. Saio guztiak 18:00etan izango dira, euskaraz eta dohainik.

Zinea: Genero ikuspegiko zine zikloaren barruan bi pelikula pantailaratuko dira, 9an (osteguna) “Ellas” eta 23an (osteguna) Tres veces 20. Pelikula biak gazteleraz izango dira Kurtzio Kultur etxean eta sarrera dohainik. Haurrentzat “Yugo eta Lala” pelikula ikusgai izango da euskaraz 26an (igandea) 18:00etan

Haur teatroa: Kartoibiraka antzezlana euskaraz Markeliñe taldearekin 12an (igandea) 18:00etan. Haurrentzat sarrera 3 eurokoa izango da eta nagusientzat 5€.

Zirkuaren azoka: 17, 18 eta 19ko asteburuan udaletxeko plazan Salerosle eta Ostalaritzaren Elkarteak antolaturik

Kontziertoak: Sona handiko bi euskal artista etorriko dira Sopelara apirilean. 17an (ostirala) Organik eta Kepa Junkerak Txapeldun ikuskizuna joko dute 20:00etan Kurtzion. Sarrera 3 €. 24an (ostirala) Mikel Urdangarinen unea izango da 20:00etan eta sarrera 6 euroan.

Ohar bi: 11n aurreikusita zegoen Erdibana antzezlana atzeratu da urrira arte. XXII. Esaera Zaharraren Txapelketa 25ean izango da, informatuko dugu.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2. udaberriko jaia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 12 Martxoa 2015 Argitaratua: Osteguna, 12 Martxoa 2015

2. udaberriko jaia

 

 

 

 

Meñakoz Kultur Elkarteak 2. Udaberriko jaia ospatuko du datorren igandean, martxoak 15, Sopelako udaletxeko plaza 12:30etatik aurrera.

12:30ean, adar joleek, txalapartariek eta Sopelako pandero-joleek hasiera emango diote jaiari. Jarraian, 13:00etan taldeko txikienek dantza egingo dute, eta 13:30ean, Eguzkilore dantza taldekoek eta nagusiek erreleboa hartuko dute. Arratsaldean, 17:00etan Saltoka dantza-plaza izango da.

Igandean, euria egingo balu, jardun guztiak Zipiriñeko eskolan egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Kurtzio Kultur Etxeak 5 urte beteko ditu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 09 Martxoa 2015 Argitaratua: Astelehena, 09 Martxoa 2015

kurtzio eguna

Martxoaren 14an ospatuko da Kurtzio Kultur Etxearen 5. urtea eta horretarako 11 orduko kultur jaia prestatu da mota guztietako jarduerekin, ikuskizunak, tailerrak… eta herriko kultur taldeei aukera emanez haien lanak eta eginkizunak ikusgai izan daitezen.

Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da, Imanol Ituño magoarekin. 11:30ean gazteentzako graffiti tailerra egongo da lorategian, eta 13:00etan Alberto Urretxuren taldeak "Metalen kontzertu txikia" eskainiko du. Bazkaldu baino lehen, Gaztea irratiko irabazleak izan diren Magali Mosok, Leire Radak eta Amaia Sinobasek “dangerous love” dantza egingo dute.

Sopela Kantarik otordua alaituko du eta 17:00etan, Gaztegunean, khromakey efektuarekin jolasteko aukera izango da. 17:00ean Sopelako Irakurle taldeko kidea den Danele Sarriugartek “Nire libururik kuttunena” saioa gidatuko du. 18:30ean Sopelako antzerki taldeak saio ireki bat antolatu du Jon Urraza aktorearen zuzendaritzapean. Herritar guztiek ikusi eta parte hartzeko aukera izango dute saio honetan. 19:30ean Xabi Aburruzagaren kontzertua izango da Aitor Antruejorekin batera eta 20:30ean Tartean Konpainiaren “Pankreas” antzezlan ospetsua Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza euskal aktore ezagunekin (sarrera sei euroan).

Egun osoan zehar Zirrimarra pintura taldearen erakusketa egongo da, argazkiak ikusi ahal izango dira, eta Sopelako kultur ekitaldien bideoak proiektatuko dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu