Kultura

Larrabasterrako jaiak: PREGOIA

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 15 Uztaila 2015 Argitaratua: Azteazkena, 15 Uztaila 2015

Pregoia LarrabasterraJaien alaitasunean murgildurik, agian lagun askok ez zuten ondo entzun Meñakoz Kultur Elkarteak irakurritako pregoia: hona hemen hitzez hitz:

 

Larrabasterra, gure eguna heldu da! Gora Larrabasterrako jaiak! Gora Larrabasterra!

Sopelako Jaietan naturari gorazarre egin genion. Aurtengo Larrabasterran, euskal kulturaren garrantzia azpimarratu nahi dugu! Horretarako, hemen gaude “Meñakoz, Herria eta Kultura” elkartea osatzen dugun hainbat talde, kultura babestea natura babestea bezain beharrezkoa dela aldarrikatzeko. Sopela Kantari, Sopelako Panderojoleak, Meñakoz eta Eguzkilore dantza taldeak, Berbalagun Familiarra eta hitzaldi mamitsuak antolatzen dituzten ekintzaile finak... guztiok batera ozenki oihuka dezagun: gora euskara! gora euskararen herria!

Jaietan murgildu nahi dugu, giro euskaldun, parekide, herrikoi eta parte-hartzaile batean. Aurten ere, denon artean, jai koloretsu eta garbien aldeko apustua egingo dugu, auzokideenganako errespetua eskatuz. Horrez gain, jaietan  zehar gerta litezkeen erasoak prebenitzeko lan egingo dugu, eta edozein motako jazarpenak gaitzetsiko ditugu. Horrela, Sopelako Jaietan gertatutako eraso xenofoboa errefusatzen dugu: arrazakeriari ez, emakumeen aurkako erasoei ez!

Ezin ahaztu jasaten ari garen eraso judizialak: Mikelats herriko taberna utzi nahi digute. Herriko tabernak libre eta zabalik! Herrian Libre dinamikan parte hartzen dutenei ere gure babes osoa eskaini nahi diegu. Euskal Eragile Internazionalisteei, gure elkartasuna. Gure atxikimendua, Gure Esku Dago ekimenari: zabal dezagun erabakitze eskubidearen aldeko egarria Larrabasterrako Jaietan ere. Jaietako hasiera hau, aipatu ditugun horiei guztiei eskaini nahi diegu!

Azkenik, herriko Jai Batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu, Larrabasterrako Jaiak biziberritzeko eta indartzeko egin duen ahaleginagatik. Beste hainbat urtez jarrai dezala jai herrikoi eta partehartzaile batzuen alde! Hamaika mila esker zuei, zuek barik jairik ez!!

Larrabasterra... jaiak goza ditzazuela espero dugu, herriko bazter guztiak umore onaz betez, urrun dauden horiei ere irits dakien gure alaitasuna!

Gure eguna heldu da! Gora Larrabasterrako Jaiak! Gora Elkartasuna Libre!!!

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Itsasoko izakien tailerra Larrabasterran

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Larunbata, 11 Uztaila 2015 Argitaratua: Larunbata, 11 Uztaila 2015

itsasoko izakiak

 

 

 

 

Datorren astean Larrabasterrako jaiak izango dira, eta jai egitarau barruan ITSASOAREN IZAKIEN kalejira egingo da 15ean (asteazkena) 19:00etan.

Ekitaldi hau prestatzeko Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak deialdia egin du iganderako, hilak 12, 12:00etan Urgitxieta plazan. Materiala eraman eta auzolanean mozorroak prestatuko dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Txosnetako musika aukera dezakezu!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 06 Uztaila 2015 Argitaratua: Astelehena, 06 Uztaila 2015

 

Mikelats

 

Larrabasterrako jaiak laster datoz, txosna batzordeak jaietan musikak sortu dituen desadostasunak ekidite arren asanblada bat deitu zuen pasadan astean.

Bertan email bat sortzea (musicatxosnas@gmail.com) adostu zan, koadrila bakoitzak 20 abesti bidaltzeko aukera izango du, bidalitako abestiak txosna batzordearen baloreak errespetatu behar ditu.

Abestiak bidaltzeko formatua Mp3-a da.

Ondoren bidalitako abestiak  Musika batzordearen filtrotik  pasa beharko da.



 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Jaiak: egunez egun

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Igandea, 28 Ekaina 2015 Argitaratua: Igandea, 28 Ekaina 2015

jaiak 2015

 

 

 

 

Sopela.net-ek egunero argitaratu ditu jaien programa. Hona hemen:

ostirala 26

laruanbata 27

igandea 28

astelehena 29

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Jaiak: Astelehena 29

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Igandea, 28 Ekaina 2015 Argitaratua: Igandea, 28 Ekaina 2015

JAIAK 201510:30 KALEJIRA, Udaletxetik elizara: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako pandero-joleak, Sopelako familiek egindako buru-handiak, erraldoiak eta Goialde dantza taldea.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30   TXU-TXU trena.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30   HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Zipiriñe eskolan: puzgarriak,   txalupak uretan, mini bumpers, eco bampers, ludoteka eta jokoak.

11:00 MEZA NAGUSIA, San Pedro Scola Cantorum Abesbatzak abestua eta 11:30ean eleiza aurreko dantzak eta aurreskua.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00   TAILERRAK Zipiriñe eskolan: goizez monster-imanak eta arratsaldez udako pai-paiak.

12:00 KALEJIRA, elizatik Udaletxera: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako panderojoleak, Sopelako familiek egindako buru-handiak, erraldoiak eta Goialde dantza taldea.

12:30 DANTZA EMANALDIA Udaletxe plazan, Goialde eta Sopelako Eguzkilore eta Meñakoz   dantza taldeekin.

13:00  BITSAren jaia Zipiriñen.

13:00 TXORIZOA DENONTZAT udaletxeko plazan.

18:00 TAI-TXI, KUNG FU, BOXEO, TXIKIBOX eta KICK BOXING erakusketak Udaletxeko plazan, Sopelako Tai-Txi eta Basakick elkarteen eskutik.

19:00 KOADRILEN ARTEKO “Sopekiller” JOLASA txosnetan. Galdera arinak egingo zaizkie koadrilei eta erantzun okerra esanez gero, kontuz! Ondorio latzak egon daitezke!

20:00 Eusko labeldun hanburgesak piperrekin eta sagardoa 1,50 €-an Udaletxeko plazan.

20:00 KOADRILEN arteko txapelketaren sari banaketa eta Paule Loizaga eta Unai Mendiburu BERTSOLARIEN SAIOA txosnetan.

20:00 Goloka Park KALEJIRA Zipiriñen hasita

21:00 KEPA JUNKERA & SORGINAK-en kontzertua Udaletxeko plazan.

22:00  ERROMERIA Zirkinik Bez taldearekin txosnetan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu