Kultura

Meñakoz eta Ahaztuak elkarteek Martxoaren 3ko gertaerak gogoratzeko ekitaldiak prestatu dituzte.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Igandea, 28 Otsaila 2010 Argitaratua: Igandea, 28 Otsaila 2010
bikartelakbatera

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen polizia espainiarrak 5 langile hil eta ehundik gora balaz zauritu zituen. Gertaera horiek gogoratzeko eta oroimen historikoaren beharra zabaltzeko, Sopelako MEÑAKOZ eta AHAZTUAK 1937-1977 elkarteek, aste honetan  bi ekitaldi interesgarri prestatu dituzte.

Martxoaren 3an, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan hitzaldi bat burutuko dute. Hizlaria AHAZTUAK elkartearen kidea den Martxelo Alvarez izango da. Gaia “Memoria egin, Justizia egin” izango da. Estatutik aipatzen ez diren biktimen inguruko egoeraz hitz egingo digu. Hitzaldia KURTZIOKO KULTUR ETXEAN izango da. Hitzaldia erdaraz egingo du.

Martxoaren 5ean, ostiralaZINE-FORUMA egingo dute.  Tokia KURTZIOKO KULTUR ETXEA izango da eta ordua arratsaldeko 19etan. Pelikula eta gero, solasaldia egingo dute eta horretarako ANDONI TXASKO bertan egongo da. ANDONI TXASKO Martxoak 3aren biktimen elkartearen kidea da. Aukeratu duten pelikula LA REVOLTA PERMANENT da. Pelikula honetan bi protagonista nagusi daude: Lluis Llach abeslari katalandarra eta Martxoaren 3an gertatutakoa eta haien protagonistak. Hau da pelikularen Sinopsia:

Add a comment

Gehiago irakurri: Meñakoz eta Ahaztuak elkarteek Martxoaren 3ko gertaerak gogoratzeko ekitaldiak prestatu dituzte.

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Talo ikastaroa arrakastatsua

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 19 Otsaila 2010 Argitaratua: Ostirala, 19 Otsaila 2010
meñakoztalo

Meñakoz kultur elkarteak antolatu zuen talo tailerra oso harrera ona izan zuen. Taloa nola egiten den ikasteari ekin zioten eta ederto pasatu zuten. Logistika mugak direla eta jende gehiago kanpoan geratu zen, baina ikasteko gogoa badagoela ikusita hurrengo hilabetetan beste ikastaroren bat egiteko konpromisoa hartu dute.

Hauek dira ikastaroan parte hartu zuten batzuek. Giro ona taloa nola egiten den ikasten duten bitartean. Hori da giroa, hori!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Otsail kulturala Plaza Beltza Kulturgunean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 18 Otsaila 2010 Argitaratua: Osteguna, 18 Otsaila 2010
AMADA
Otsailean zehar hainbat ekimen kultural gozatzeko aukera izango dugu Plaza Beltza Kulturgunean. 
Horrela, hilak 19, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Urtzi Perezen AMADA MANTIS laburmetraia proiektatuko da. Segidan Averno eta Puñalada Trapera musika taldeen bideoklipak ikusgai izango dira.
Hilak 25, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Accion Animalista kolektiboak mahai ingurua antolatuko du EL MALTRATO ANIMAL COMO ENTRETENIMIENTO izenburupean.
Eta hurrengo egunean, hilak 26, ostirala, 19:00etatik aurrera TO SHOOT AN ELEPHANT filma izango da ikuzgai. 2008ko abenduan, "berun urtua" operazioa burutu zen Palestinan. Bertan gertatutakoaren kontakizun gordina da.
Gainera, Plaza Beltza Kulturgunea zabalik dago astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara.
  
Add a comment

Gehiago irakurri: Otsail kulturala Plaza Beltza Kulturgunean

0
0
0
s2smodern

Liburu baten aurkezpena Plaza Beltza Kultrgunean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 08 Otsaila 2010 Argitaratua: Astelehena, 08 Otsaila 2010

Portusound 

 

Otsailaren 11n, 19:30ean PORTU SOUND liburuaren aurkezpena izango da PLAZA BELTZA KULTURGUNEAN (Akilino Arriola 59  Larrabasterra) bere egilearen eskutik.
Liburuak 1962. urtetik Portugaleten izan diren taldeen historia jasotzen du, biografia, diskografia, argazkiak, eta antzeko datuak bilduz. Guztira 150 talde sailkatu dituzte, hala nola, Flying Rebollos, Dinamita pa los pollos, eta Zarama.
Liburua, gainera, CDarekin etorriko da. Izan ere, liburua egiteko BANIZU NIZUKE ELKARTEAk egin duen ikerketari ezker, soinudun material piloa lortu da eta disko, kasete, eta maketa horiekin artxibo fisikoa ere egin dute.
Horrez gain, bideo, argazki eta argitalpenen artxiboak ere gauzatu dituzte. Liburuak ez dio soilik Portugalrteko eszenari erreparatzen, 1962tik 2007ra bitartean ezkerralde osoan sorturiko taldeak ere biltzen dira.

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Talo ikastaroa Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 05 Otsaila 2010 Argitaratua: Ostirala, 05 Otsaila 2010

taloakOtsailaren 11n, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara taloak egiteko ikastaroa egingo da Sopelan Meñakoz Herria eta Kultura elkarteak antolaturik.

Ikastaroa Akilino Arriolako lokaletan burutuko da (jubilatuen etxearen aurrean) eta euskara izango da hizkuntza nagusia, tarteka erdara erabiliko den arren.

Informazio gehiago eta parte hartzeko deitu 685 75 74 94 telefonora.
Anima zaitezte!!!

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu