Kultura

Asteburu honetan Euskal jaia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 11 Iraila 2015 Argitaratua: Ostirala, 11 Iraila 2015

azokaAsteburu honetan ospatuko da Sopelan ohiko Euskal Jaia. Larunbatean, hilak 12, Udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera nekazaritza azoka izango da, eta 12:00etan Pala Txapelketako finalak pilotalekuan.

Honez gain, 12:30ean, Euskorleans Dixie Band-ek “New Orleans” erara eginiko euskal musika emanaldi ibiltaria emango du.

Iluntzean, 20:00etan eta udaletxeko plazan ere, kontzertua MIXEL DUCAU eta CAROLINE PHILLIPSen eskutik.  (Folk - Lapurdi). Euria eginez gero kontzertua Kurtzio Kultur Etxean egingo da.

Igandean Artisautza azoka izango (11:00 – 15:00 / 17:00 – 20:00) eta XI. Margo lehiaketa. Goizean eta Zirri Marra elkartearen bidez.

Honez gain sukalki txapelketa, tirrindularitza eskolen topaketa Kurtzio inguruan. 12:30ean euskal dantzak, Eguzkilore taldeak eskainita..

Bukatzeko 18:30ean Kale-teatroa: ASTOKILLO CIRCUS.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Aurten ere Sopela Kosta Fest

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 02 Iraila 2015 Argitaratua: Azteazkena, 02 Iraila 2015

{youtube}SUFlI9-s9Iw{/youtube}

Naturaren babesa + surfa + musika = SOPELA KOSTA FEST irailaren 23tik 27ra.

Aurten ere, eta bigarren aldiz, irailaren amaieran Sopela Kosta Fest jaialdi arrakastatsua ospatuko da gurean.

Ondorengo web orrian egitarau osoa ikus daiteke: http://sopelakostafest.com/

Jaialdi erakargarri honek iaz (2014an) ospatu zen lehen aldiz sekulako arrakasta lortuz eta 2011an EHBilduk egindako udal hauteskundeetarako programan du jatorria, hain zuzen ere, horrela zioen EHBilduk: - Surfestival: Ekimen berria kirola, kultura, astia, turismoa … uztartzeko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Larrabasterrako jaiak: PREGOIA

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 15 Uztaila 2015 Argitaratua: Azteazkena, 15 Uztaila 2015

Pregoia LarrabasterraJaien alaitasunean murgildurik, agian lagun askok ez zuten ondo entzun Meñakoz Kultur Elkarteak irakurritako pregoia: hona hemen hitzez hitz:

 

Larrabasterra, gure eguna heldu da! Gora Larrabasterrako jaiak! Gora Larrabasterra!

Sopelako Jaietan naturari gorazarre egin genion. Aurtengo Larrabasterran, euskal kulturaren garrantzia azpimarratu nahi dugu! Horretarako, hemen gaude “Meñakoz, Herria eta Kultura” elkartea osatzen dugun hainbat talde, kultura babestea natura babestea bezain beharrezkoa dela aldarrikatzeko. Sopela Kantari, Sopelako Panderojoleak, Meñakoz eta Eguzkilore dantza taldeak, Berbalagun Familiarra eta hitzaldi mamitsuak antolatzen dituzten ekintzaile finak... guztiok batera ozenki oihuka dezagun: gora euskara! gora euskararen herria!

Jaietan murgildu nahi dugu, giro euskaldun, parekide, herrikoi eta parte-hartzaile batean. Aurten ere, denon artean, jai koloretsu eta garbien aldeko apustua egingo dugu, auzokideenganako errespetua eskatuz. Horrez gain, jaietan  zehar gerta litezkeen erasoak prebenitzeko lan egingo dugu, eta edozein motako jazarpenak gaitzetsiko ditugu. Horrela, Sopelako Jaietan gertatutako eraso xenofoboa errefusatzen dugu: arrazakeriari ez, emakumeen aurkako erasoei ez!

Ezin ahaztu jasaten ari garen eraso judizialak: Mikelats herriko taberna utzi nahi digute. Herriko tabernak libre eta zabalik! Herrian Libre dinamikan parte hartzen dutenei ere gure babes osoa eskaini nahi diegu. Euskal Eragile Internazionalisteei, gure elkartasuna. Gure atxikimendua, Gure Esku Dago ekimenari: zabal dezagun erabakitze eskubidearen aldeko egarria Larrabasterrako Jaietan ere. Jaietako hasiera hau, aipatu ditugun horiei guztiei eskaini nahi diegu!

Azkenik, herriko Jai Batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu, Larrabasterrako Jaiak biziberritzeko eta indartzeko egin duen ahaleginagatik. Beste hainbat urtez jarrai dezala jai herrikoi eta partehartzaile batzuen alde! Hamaika mila esker zuei, zuek barik jairik ez!!

Larrabasterra... jaiak goza ditzazuela espero dugu, herriko bazter guztiak umore onaz betez, urrun dauden horiei ere irits dakien gure alaitasuna!

Gure eguna heldu da! Gora Larrabasterrako Jaiak! Gora Elkartasuna Libre!!!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Itsasoko izakien tailerra Larrabasterran

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Larunbata, 11 Uztaila 2015 Argitaratua: Larunbata, 11 Uztaila 2015

itsasoko izakiak

 

 

 

 

Datorren astean Larrabasterrako jaiak izango dira, eta jai egitarau barruan ITSASOAREN IZAKIEN kalejira egingo da 15ean (asteazkena) 19:00etan.

Ekitaldi hau prestatzeko Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak deialdia egin du iganderako, hilak 12, 12:00etan Urgitxieta plazan. Materiala eraman eta auzolanean mozorroak prestatuko dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Txosnetako musika aukera dezakezu!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 06 Uztaila 2015 Argitaratua: Astelehena, 06 Uztaila 2015

 

Mikelats

 

Larrabasterrako jaiak laster datoz, txosna batzordeak jaietan musikak sortu dituen desadostasunak ekidite arren asanblada bat deitu zuen pasadan astean.

Bertan email bat sortzea (musicatxosnas@gmail.com) adostu zan, koadrila bakoitzak 20 abesti bidaltzeko aukera izango du, bidalitako abestiak txosna batzordearen baloreak errespetatu behar ditu.

Abestiak bidaltzeko formatua Mp3-a da.

Ondoren bidalitako abestiak  Musika batzordearen filtrotik  pasa beharko da.



 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu