Kultura

Erabakitzearen aldeko bidean, kantaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Ostirala, 31 Martxoa 2017 Argitaratua: Ostirala, 31 Martxoa 2017

Sopela Urepel

Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak antolaturik, igandean (apirilak 2) kantaldia izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean eguerdiko 13:00etan. Kantaldi hau Gure Esku Dago burutzen ari den ekintzen artean kokatzen da maiatzaren zazpian egingo den herri kontsulta babesteko.

Urepel abesbatza

Kantaldian Sopelako Urepel abesbatzak eta Ane Bejaranok hartuko dute parte eta sarrera doan izango da.

Maiatzaren zazpian erabakitze eskubidearen aldeko herri kontsulta burutuko da Sopelan eta Uribe Kostako beste hainbat herritan: Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. Herri kontsulta honetan “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko aukera izango dute bizilagunek.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako udal gobernuak bertan behera utzi zuen erakusketa gurean izango da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Osteguna, 05 Maiatza 2016 Argitaratua: Osteguna, 05 Maiatza 2016

Sopela zentsuraAldHarrikatuz erakusketa 9tik 19ra

Zigor Merodio euskal presoaren AldHarrikatuz izeneko erakusketa ikusgai izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean maiatzaren 9tik 19ra arte. Zigor Merodioren eskulturez gain, beste bi euskal presoen testuek  osatzen dute erakusketa (Alaitz Areitio eta Jon Troitiñoren testuak)

PNVk ezetza eman zion erakusketari

Sopelako udal arduradunek (PNVk) bertan behera utzi zuten erakusketa hau iazko azaroan “gaia sensiblea eta une egokia ez dela” sasi argudioa erabiliz. EHBilduk erabaki honen kontra proposizio bat aurkeztu zuen azaroko plenoan (24an) argudio horiek errefusatuz eta erakusketa lehenbailehen gauza zedin eskatuz.

Udal osoko bilkura gatazkatsua

PNV-k erabakia bozeramaileen batzordean eta ez plenoan hartzea eskatu zuen, “kultur teknikariei enkargatu zaien informea aintzat hartuz". EHBilduk PNVri aurpegiratu zion erakusketa ez gauzatzeko erabakia hartu zen unean ez zela inolako informe teknikorik "eskatu" eta informe hau enkargatu egin zela bakar-bakarrik salaketa publikoa egin ondoren.

PSEk proposizioa gai ordenatik ateratzea eskatu zuen “erakusketan dauden beste preso biren testuen itzulpenak ez zituelako”. EHBilduk ez zituen argudio hauek onartu eta proposizioa gai-ordenean mantendu zuen.

Bozketa orduan, PNV-k eta PSEk, aitzakietatik ezetzera jo zuten argi eta EZ esan zioten proposizioari. Dena dela, EHBildu, Orain Sopela eta DBTU taldeen BAIetzek bideratu zuten proposizioa aurrera ateratzea eta horren ondorioz 9tik aurrera erakusketa Sopelan izango da, “nahiz eta udalak oso gutxi lagundu digun hau guztia bideratzeko, gu ibili behar izan gara haien atzetik plenoan onartutakoa gogoratuz” erakusketaren arduradunaren ustez

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela eta Larrabasterrako jaiak. Jai batzordea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Asteartea, 16 Otsaila 2016 Argitaratua: Asteartea, 16 Otsaila 2016

jai batzordea 2016

 

 

Otsailak 17, Kurtzion, 19:00etan

Azken urteetan bezalaxe, herriko hainbat talde eta herritar hasiko dira Sopelako eta Larrabasterrako jaiak prestatzen eta horretarako hitzordua ipini dute biharko: otsailak 17, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Jai herrikoi, parte hartzaile, parekide, euskaltzale, denon gustuko eta neurrikoak gauzatzea da Jai Batzordearen helburua , eta horretarako deia egiten zaie herriko elkarte, kirol talde, koadrila, familia, lagunei… denon laguntza ezinbestekoa baita.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Santa Ageda Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Azteazkena, 03 Otsaila 2016 Argitaratua: Azteazkena, 03 Otsaila 2016

santa ageda

 

Santa Ageda dela eta ondorengo lotura jartzen du eskura Sopela.net-ek: Santa Ageda koplak Sopela - Urduliz inguruan.

1981. urtean Ion Iñaki Zunzunegik eta Agurtzane Iturregik, Adolfo Arejitaren laguntzarekin, bertoko koplak batu zituzten Santa Ageda koplak Sopela - Urduliz inguruan idazlanean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako aratuste herritarrak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kultura Noiz sortua: Astelehena, 01 Otsaila 2016 Argitaratua: Astelehena, 01 Otsaila 2016

aratusteak 2016

 

 

Sopelako hainbat taldek inauteri herritarrak bultzatuko dituzte, horrela, Sopelako Pandero-joleek irteera izango dute 5ean, ostiralean, pilotalekutik abiaturik arrastiko 19:00etan. Mozorrotuta joatea eskatzen da.

Honez gain, Sopelako koadrilek aratusteen egun handia ospatuko dute otsailaren 6an, larunbatean. Hitzordua 14:30ean izango da Ander Deuna Ikastolan bazkari legea eginez 8 eurotan (tiketak Laiak tabernan daude salgai).

17:00etan, bazkaldu ondoren, DESFILEA: koadrilek haien mozorroaren aurkezpena egin eta puntuazioa jasoko dute. Puntuazioan pisu gehien izango duena mozorroa izango da, ez desfilea bera. Abestia bidaltzeko (sopekoor@gmail.com) otsailaren 5a baino lehen egin behar da. Aurtengo mozorroen gaia, MUSIKA da eta mozorro originalena daraman koadrilak MAKILA jasoko du!.

Bukatzeko 20.00etaik aurrera poteo musikatua herriko tabernetatik.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu