Kirolak

Begoña 1-0 Ugeraga A eta Ugeraga B 2-2 Berriatuko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 19 Apirila 2016 Argitaratua: Asteartea, 19 Apirila 2016

UgeragaBegoña 1-0 Ugeraga

Partidu itsusia, zatarra eta oso txarra ikusitakoa domeka honetan Maiona futbol zelaian, gol aukera eta futbol gitxi ikusi baitzen partiduan zehar. Ugeragak aukera polita galdu zuen igoera ia-ia sententziatzeko, dena dela lidertzan jarraitzen du.

Lehenengo zatian Ugeragak baloia eta partiduaren kontrola euki zuen, hala ere azken metroetan ez zen fin egon eta ez zituen gol aukera garbirik sortu. Esan beharra dago Sopelako taldeak ere ez zuela sufridu atzekaldean. Beste alde batetik, Begoñak eroso sentitzen zen kontraerasora jokatzen, baina ez zituen gol aukerarik sortu. Horrela ba, partidu txar batekaz ailegatu zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, berrogeita hamargarren minutuan, penalti baten ondorioz Begoñak 1-0koa ezarri zuen markagailuan. Hametik aurrera Bilboko taldeak partidua etendu zuen eta ez zen asko jokatu. Jokatu zen bakarra Sopelako taldeak proposatu zuen, berdinketaren gola bilatuz, baina gol aukera garbirik sortu barik. Minutuak igaro ahala Ugeragak erasoaldiak areagotu zituen baina ez zuen golik sartu eta ezin izan zuen partidua berdindu.

Add a comment

Gehiago irakurri: Begoña 1-0 Ugeraga A eta Ugeraga B 2-2 Berriatuko

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Kronika : Ugeraga A 2-0 Galdakao eta Ermua 0-0 Ugeraga B

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 12 Apirila 2016 Argitaratua: Asteartea, 12 Apirila 2016

UgeragaUgeraga 2-0 Galdakao

Ligako azken txanpan sartu gara eta partiduak irabaztea asko kostatzen zaio edozein taldeari, talde guztiek zerbait jokoan dutelako. Domeka honetan Ugeragak beste pausu bat emon du igoerako helburua lortzeko garaipen justu bat lortuz. Garaipen honegaz soilik 6 puntu behar ditu igoera lortzeko, hurrengo urtean ohorezko mailan jokatzeko.

Lehenengo zatian Sopelako taldea ez zen eroso sentidu zelaian, ez zuen baloiaren jabetza euki eta baloiaren atzetik ibili zen, lehenengo zati kaxkarra eginez. Beste alde batetik, Galdakaok baloiaren jabetza euki zuen baina ez zituen gol aukera garbirik sortu. Horrela ba, lehenengo berrogeita bost minutuetan ez zen ezer nabarmenik pasa, ez zen historiarik egon eta 0-0koagaz iritsi zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatiko lehenengo minutuetan, berrogeita hamargarren minutuan, Ugeragak 1- 0koa jarri zuen markagailuan falta baten ostean. Sartutako golagaz eta minutuak igaro ahala Ugeraga asko hobeto egon zen, baloiaren jabetza eukiz eta gol aukera ugari sortuz. Horrela ba, hirurogeigarren minutuan eskumako hegaletik landutako jokaldi on batean Sopelako taldeak markagailuko diferentziak areagotu zituen, 2-0koa jarriz. Gol honegaz Ugeragak partidua erabat kontrolatu zuen eta diferentziak handitzeko hainbat gol aukera sortu zituen, hala ere ez zituen sartu eta partidua horrelaxe amaitu zen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Kronika : Ugeraga A 2-0 Galdakao eta Ermua 0-0 Ugeraga B

0
0
0
s2smodern

Kronika: Moraza 1-2 Ugeraga A eta Ugeraga B 0-0 Arraiz

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 07 Apirila 2016 Argitaratua: Osteguna, 07 Apirila 2016

UgeragaMoraza 1-2 Ugeraga

Domeka honetan, kategoriako lehenengoa eta azkenengoaren arteko partidua ikusi da Artxanda futbol zelaian. Norbaitek partidu erraza espero bazuen Sopelako taldearentzat ez daki nolakoa den kirol hau. Ugeragak hiru puntu garrantzitsu eroan ditu Sopelarantz eta igoerako helburua lortzeko azkenengo pausoa falta zaio.

Lehenengo zatiko lehenengo minutuetan Ugeraga intentsitate barik sartu zen partiduan. Hogeigarren minutuan, epaileak bigarren txartel horia atara zion Ugeragako jokalari bati, hau kanporatuz. Jokalari gitxiago bategaz Sopelako taldea hobeto jokatzen hasi zen gol aukerak sortuz. Horrela ba, hogeita hamargarren minutuan Ugeraga markagailuan aurreratu zen falta baten ondorioz. Golatik minutu gitxira, hogeita hamabosgarren minutuan, Ugeragak korner baten ostean 0-2koa jarri zuen markagailuan. Emaitza honegaz eta zelaian ikusten zenagaz bazirudien Ugeragak partidua kontrolatua zeukala nahiaz eta jokalari gitxiago bat euki. Hala ere berrogeigarren minutuan Morazak 1-2koa jarri zuen markagailuan partidua estutuz. Emaitza honegaz atsedenaldira ailegatu zen partidua.

Bigarren zatian azkenengo minutuetara arte partidua bide beretik joan zen, Morazak hamaika jokalariekaz baloiaren jabetza zeukan eta Ugeragak hamar jokalariekaz kontraerasoak bilatzen zituen. Morazaren baloiaren jabetza antzua zen gol aukera asko sortu ez baitzituelako, bestalde Sopelako taldeak kontraerasoan min asko egiten zuen nahiz eta markagailuko diferentziak ez areagotu. Azkeneko minutuetan Moraza saiatu zen berdinketaren gola sartzen baina ez zuen lortu. Horrela ba, epaileak amaiera adierazi zuen eta hiru puntuak Sopelarantz joan ziren. Add a comment

Gehiago irakurri: Kronika: Moraza 1-2 Ugeraga A eta Ugeraga B 0-0 Arraiz

0
0
0
s2smodern

2 kronika: Fruiz 2-1 Ugeraga B eta Ugeraga 3-4 San Pedro

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 23 Martxoa 2016 Argitaratua: Azteazkena, 23 Martxoa 2016

UgeragaFruiz 2-1 Ugeraga B

Asteburu honetan Ugeraga B ezin izan zituen Fruizetik 3 puntuak ekarri,partidu oso garrantzitsua zen irabaziz gero jaitsiera postuak asko urrunduko zituelako sopelako taldeak eta aurkari zuzen bati 3 puntu gehiagoko tartea ipiniko zihoalako.

Gauzak ezin izan ziren okerrago hasi sopeloztarrentzat,bigarren minuturako eta falta baten ondorioz etxeko taldeak 1-0 ezarri zuen markagailuan eta partidua maldan gora ipintzen zitzaion Ugeragari.Hemendik aurrera Fruiz baloia Ugeragari partiduko kontrola eman zion,baina ez zen kontrol erreala zeren etxekoak atzean sendo kokatuta zeuden kontraeraso baten bat itxaroten. Zelaia ez zion batere lagundu Sopelakoei ezinezkoa zelako bi pase jarraian eman eta ezin izan zuten euren jokua erabili baina lehen zatia amaitzear zegoenean sopeloztarrek lehen zatiko aukerarik onena izan zuten baina atezainaren aurrean baloia kanpora bota zuten eta 1-0koarekin joaten ginen atsedenaldira.

Bigarren zatia lehenaren oso antzekoa izan zen, Ugeragak kontrola baina aukera argirik sortu gabe eta Fruizek ez zuen sufritzen eta partidua eurek nahi zuten moduan jokatzen zen, partiduan gauza handiegirik gertatu gabe.Minutuak pasatzen ziren bitartean Ugeragak gorago jo zuen eta hori Fruizek ederto baliatu zuen bigarren gola egiteko,baloi luze baten ostean etxekoen jokalaria Ugeragaren atezainaren aurrean geratu zen eta ez zuen barkatu. Azken minututan sopeloztarrek aukeraren bat sortu zuten baina ez zen luzapena arte heldu Ugeragaren gola,eta honekin batera epaileak amaiera eman zion partiduari.

Datorren asteburuan atseden izango du ligak,baina duela bi aste Bermeon izandako denborarengatik bertan behera utzitako partidua jokatuko dute sopeloztarrek ostegunean goizeko 11.30etan Bermeon.

Ugeraga 3-4 San Pedro

Partidu polita eta intentsua ikusitakoa zapatu honetan Urko futbol zelaian kategoriako lehenengo eta bigarrenaren artean. Ugeragak etxean bere lehenengo porrota pairatu du eta ligan hamahiru partidu ostean galdu egin du. Jardunaldian egon diren emaitzak txarrak izan dira Sopelako taldearentzat, hala ere ondiño lehenengo postuan jarraitzen du.

Lehenengo zatian Ugeragak aurkaria baino hobeto jokatu zuen, hala ere berdinketagaz ailegatu ginen atsedenaldira. Ugeragak denboraldi osoan proposaturiko futbol dinamikoa egin zuen lehenengo berrogeita bosgarren minutuetan, bestalde, San Pedrok kontraerasoak bilatzen zituen. Ugeragarenak ziren gol aukerak baina hogeita hirugarren minutuan San Pedro aurreratu zen partiduan 0-1koa markagailuan ezarriz. Hurrengo jokaldian, hogeita bosgarren minutuan, Ugeragak berdinketa jarri zuen markagailuan. Hogeita hamabosgarren minutuan Ugeraga aurreratu egin zen, 2-1koa markagailuan ezarriz. Aldageletako bidea hartu baino lehen, berrogeita bosgarren minutuan alegia, San Pedrok partidua berdindu zuen kontraeraso azkar batean.

Bigarren zatia bide ezberdinetik joan zen, San Pedro hobeto kokatu zen zelaian nahiz eta joko asko ez proposatu. Bestalde, Ugeraga ez zen egon lehenengo zatian bezala. Minutuak igaro ahala partidua berotzen joan zen San Pedrori mesede eginez eta Ugeraga kaltetuz. Horrela ba, laurogeigarren minutuan eta falta baten ostean San Pedrok 2-3koa jarri zuen markagailuan. Ugeraga itsu-itsuan berdinketaren bila joan zen eta honen ondorioz laurogeita bosgarren minutuan, kontraeraso batean San Pedrok 2-4koa jarri zuen. Sopelako taldeak ez zuen amorerik emon eta laurogeita hamargarren minutuan markagailuko diferentziak murriztu zituen 3-4koa jarriz, hala ere ez zen nahikorik izan.

Hurrengo jardunaldia, Apirilak 3 Domekan 11:30etan, Artxanda futbol zelaian Ugeragak Morazaren aurka jokatuko du.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelak skate gunea izango du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Igandea, 20 Martxoa 2016 Argitaratua: Igandea, 20 Martxoa 2016

Sopelak skate gune bat izango du, hona hemen orain arteko skate gune honen nondik norakoak 90 segundotan

{youtube}G29vholuhSI{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu