Kirolak

Athletic beteranoen futbol partidua Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Larunbata, 11 Otsaila 2012 Argitaratua: Larunbata, 11 Otsaila 2012

futbol

 

Bihar, igandea, Athletic Club eta Logroñes futbol taldeek beteranoen Ipar Ligaren A taldeko lehenengo jardunaldia jokatuko dute eguerdiko 12:00etan.

Ipar Ligaren A taldean arituko dira, Athletic eta Logroñes taldeez gain, Osasuna, Real Sociedad eta Racing de Santander.

Sarrera dohainik izango da eta partidua Futbolari Beteranoen Federazioak eta Sopelako Udalak antolatu dute.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelak harrera egingo dio Eunate Agirreri

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Ostirala, 27 Urtarrila 2012 Argitaratua: Ostirala, 27 Urtarrila 2012

eunate

Gaur, ostirala, arratsaldeko 19:00etan harrera egingo zaio Eunate Agirreri Sopelako udalean, munduko Bodyboar txapeldunari.

Bideo baten proiekzioak zabalduko du ekitaldia, gero Alkateak, Saioa Villanuevak, ongietorria emango dio, ondoren beste hiru kirolari: Aritz Larrinagak, David Pérezek eta Antonio Ortizek parte hartuko dute Peñatxuri taldeko kideekin batera. Azkenik “Zuku” bertso bat eskainiko dio Eunateri eta Sopelako Udalak oroitgarria emago dio.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Euskal Herriko lehenengo surf liga arrakastatsua amaitu da

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 30 Azaroa 2011 Argitaratua: Azteazkena, 30 Azaroa 2011
Euskal Herria Kirola Sopela

Eunate Agirrek lortutakoa "mundiala" izan bada, surf arloan beste berri bat aipatzekoa ere bada. Kantauri Surf Liga amaitu da eta erabat arrakastatsua izan da. Euskal Herriko kostalde osotik etorritako surflariekin txapelketa polita eta maila handikoa ospatu dute. Itsasoan aritzen Euskal Herria badela aldarrikatu dute.

Urriaren 16an hasi zen Euskal Herria Kirola erakundeak antolatuta eta ordutik igandero egin dira txapelketak hondartza batean edo bestean. Iparraldean Angelu eta Donibane Lohitzuneko taldeek parte hartu dute. Hegoaldean aldiz, Bakio, Getaria, Zarautz eta Sopelako Peña Txurikoek parte hartu dute eta oso lehia gogorra bizi izan dute.

Azaroaren 20an talde guztietako jendea bildu zen Zarautzen. Lehenik, finalerako pasea nork lortzen zuen erabaki behar zen, eta horretarako, beste txapelketa bat egin behar zuten Hegoaldeko taldeek. Zarautzen Sopeloztarrak eta Zarauztarrak izan ziren lehian. Getarian berriz, bertakoak eta Bakiotarrak. Getariarrek lehenengo postua lortu zuten eta Donibane Lohitzunen taldearen aurka aritu ziren. Azkenean Getariako Lonja taldea nagusitu zen.

Amaieran sari banaketa izan zen eta ligan zehar aritu ziren surflari guztiak elkartu ziren. Han bizitako giroa oso jatorra izan zen. Azken batean, Euskal Herriko uretan den errealitate baten irudi gardena baino ez zen hura.

Taldeetako eredua gauza berria da surf lehiaketetan, eta balorazioa egin ostean hurrengo urterako aldaketaren bat edo beste ez dute baztertzen. Peña Txuriko "Zuku" ezagunak hau aitortu zuen: "Taldekako lehia eredua ongi dago. Gustura aritu gara. Lehiakide guztiak uretan batzea, hori ederra da, baina udaberrian egin beharko litzateke; izan ere, udazkena itsaski eta olatu onen garaia da. Orain Meñakozen sekulako olatuak izango dira."

Ekimen oso baikorra izan da. Zorionak Getarioakoei eta zelan ez Peña Txurikoei ere bai!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Eunate Agirre munduko txapelduna!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Astelehena, 28 Azaroa 2011 Argitaratua: Astelehena, 28 Azaroa 2011
Eunate Agirre txapelduna

Eunate Agirre sopeloztarra munduko bodyboarding txapelduna da. Eunatek kirol mota honetan lorpen handiak eskuratu ditu baina Azore uhartean lortu berri duen titulua marka guztiak hautsi ditu. Urte asko izan dira, gure hondartzetatik hasita, lan gogorra eta sostengatu bat egiten. Titulu honen atzean Eunate egindako lana dago.

Emakume Sopeloztar bat munduko txapelduna izatea ohore bat da Sopelako herriarentzat eta horrela adierazi behar diogu. Hemendik gure zorionak!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Peña Txuri Surf elkarteak hasiera emango dio Euskal Herriko lehenengo surf ligari

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Igandea, 16 Urria 2011 Argitaratua: Igandea, 16 Urria 2011

peña txuriSopelako Peña Txuri surf elkarteak hasiera emango dio Euskal Herriko lehen surf ligari. Ukaberri.net agerkari digitalak argitarutu duen berriaren arabera lehenengo aldiz Euskal Herriko kostalde osoko surf taldeek parte hartuko dute.

Etzi, igandearekin, lehenengo aldiz Euskal Herri osoko surflariak bilduko dituen Surf Liga abiatuko da Euskal Herria Kirolak erakundearen eskutik. Bertan euskal kostalde osoko surflariz osatutako taldeak lehiatuko dira Kantauri Liga bereganatzeko asmoarekin. Txapelketak eredu berritzailea izango du, txapelduna egun bakarreko txapelketa batean erabaki beharrean jardunaldi ezberdinak izango dituen liga izango baita. Aipatzekoa da ere, taldekako lehia izango dela. Sei taldek osatuko dute Kantauri Liga: Sopelako Peña Txuri, Bakio, Getaria (Lonjan), Zarautz (Baga), Donibane Lohitzune eta Angelu. Hegoaldeko lau talde eta Iparraldeko bi talde, beraz.

Ligak talde irabazle bakarra izango du, baina aurrez Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko irabazleak zeintzuk diren ikusi beharko da. Hegoaldeko taldeek beren artean lehiatu beharko dute, eta horrela erabakiko da Hegoaldeko irabazlea nor den. Bestalde, Iparraldeko bi taldeek ere elkarren artean lehiatu beharko dute irabazlea nor den erabakitzeko, eta azkenik, final handia egingo dute Hegoaldeko zein Iparraldeko irabazleen artean. Beraz finalean, zein taldek irabaziko duen bakarrik ez, aurtengo irabazlea "Iparraldea" ala "Hegoaldea" den ere erabakiko da.

Ligako txapelketak beti igandeetan izango dira, goizeko hamarretan, eta talde bakoitzak "etxean" nahiz aurkariarenean lehiatu beharko du. Horrela, igandean hiru lekutan izango dira lehen txapelketak.

• Getarian: Peña Txuri vs Lonjan (Getaria).

• Zarautzen: Bakio vs Baga (Zarautz).

• Lafitenian: Donibane Lohitzune vs Angelu.

Final handia, azaroaren 20an izango da Zarautzen eta amaiera ekitaldi baten ostean surflari guztiak batuko dituen afari eder bat egingo dute. 

Argazkia: ukaberri.net

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu