Kirolak

Herri kirolaren desafio mundiala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 18 Apirila 2013 Argitaratua: Osteguna, 18 Apirila 2013

desafioa Sopelan herri Kirola

 

 

 

Datorren apirilaren 20an, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan eta Udaletxeko Plazan, Herri Kirolaren desafio handia burutuko dute Aguirigabiria eta Oskar kirolariek. Aguirregabiriak txingen munduko errekorra du eta 36 plazako marka gainditu zuen. Beste aldean Oskar Pérez egongo da Orga Joko Euskadiko txapeldun moduan.

Desafio honetaz gain bestelako herri kirolak egongo dira. Trontza, Fardoa eta bestelako erakusketak ere ikusgai egongo dira. Beraz, datorren larunbatean aukera paregabea dugu Sopelan gure Herri Kirolaz gozatzeko.

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Euskal Herriko V. Mus Txapelketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Larunbata, 19 Urtarrila 2013 Argitaratua: Larunbata, 19 Urtarrila 2013

                            

Abian da  Euskal Herriko V. Mus Txapelketa. Pasa den urtean 2250 inguru izan ziren  Euskal Herriko 250 herri baino gehiagotan jokatu zuten euskaldunak. Pasadan urteetan bezalaxe, herrietan hasi, herrialdekoekin jarraitu eta final nagusia ospatuko da.

Sopelako kanporaketari dagokionez, urtarrilak 26an, larunbata, jokatuko da, Sopelako frontoiko tabernan. Parte hartzen duten bikoteen arabera, bikote bat ala bi  izango dira herrialdeetarako ordezkariak. Herrialdetako kanporaketak  otsailaren 23an izango dira eta final nagusia Agurainen (ARABA) burutuko da, martxoaren 9an . Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu aldez aurretik. Sari nagusiak 45.000euro baino gehiagotan baloratutako sariak dira eta parte hartzen duen pertsona bakoitzarentzat oroigarria egongo da. Jolasteko urtarrilak 25a baino lehen, Laiaken, Frontoian, Erroian, Lurrenen eta Mikelats  Tabernetan,  dauden zerrendetan, izena eman beharko da. Txapeldunen eta txapeldun ordeen saria, txapelketako arautegia, edota bestelako informazioa euskalherrikomustxapelketa.com web orrialdean ikusgai dago. Animo eta eutsi hor dagoa.

Euskal Herriko Mus Federazioa helburu

"Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta  Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko asmoarekin", Ipar-hego elkartea, Orreaga Fundazioa eta Bai Euskal Herriari ekimenak,  dira dinamika honen sortzaileak.

Haien esanetan "helburua ez da gaur egun egiten diren mus txapelketak ordezkatzea, indartzea baizik eta bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea. Euskal Herriko Mus Federazioa osatzen prozesuan da. Bide horretan antolatzen dugu Euskal Herriko Mus  txapelketa."

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Hamaika gara! Emakumezkoen Euskal Herriko futbol selekzioa jokoan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Igandea, 17 Ekaina 2012 Argitaratua: Igandea, 17 Ekaina 2012

{youtube}_r4AEv9r_Zc{/youtube}

Datorren ekainaren 23an, ESAIT, EH Kirola eta Kontseiluaren eskutik, “Hamaika gara!” lelopean, emakumezkoen nazioarteko futbol-partida antolatu da. Arratsaldeko 16:30tan, Anoetako futbol-zelaian, Euskal Herria Eslovakiaren aurka lehiatuko da. Hori dela-eta, goizeko 10:30etatik aurrera, txokolatada, bertako jaki eta edarien guneak, kale animazioa, euskal jokoen txapelketa, haurrentzako tailerrak, Porrotx eta Irrien Lagunak, magia, musika emanaldiak (Ze Esatek, Dj. Bull, Alex “Gatibu”, Ange Duhalde…), ekitaldia, bertsolariak, kirol modalitate ezberdinen arteko lehiak, hunkigarriak oso izango diren omenaldiak, herritarrek lehen mailako atezainei jaurtiko dizkieten penalti-txandak, hainbat zozketa eta abar luze bat.

“Hamaika gara!” ekimenaren bidez, 4 dira partekatu nahi diren aldarri nagusiak: “Euskaraz bizi nahi dut!”, euskal selekzioen aldeko
ofizialtasuna, parekidetasuna eta herritarron parte hartze zuzena. Partidaren sarrera, egun osoan izango diren ekitaldietarako baliagarria ere, honako da: 0-6 urte bitartean ez dute ordaindu beharrik, 6-14 urte bitartekoak 5 € eta helduak 10 euro. Hori jaia dela-eta, Donostiara hurbiltzeko Ander Deuna ikastolak autobusa antolatu du. Autobusa 09:30eta abiatuko da Sopelatik eta 18:30etan Donostiatik bueltan. Bertaratu gura duenak, ikastolako bulegora hurbildu eta 10 €-tan dituzue autobuserako txartelak.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

El viernes la final del Athletic contra el Barcelona vestirá de fiesta las calles de Sopela

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 23 Maiatza 2012 Argitaratua: Azteazkena, 23 Maiatza 2012

koparen bila

El viernes se juega la final de la copa entre el  Athletic y el Barcelona. Por ese motivo durante ese día la plaza y alrededores del Ayuntamiento se vestirán de fiesta con diferentes actividades organizadas por el Área de Cultura del Ayuntamiento. A partir de las 17:00 horas instalarán hinchables, juegos gigantes, futbolines, taller de chapas, taller de euskal dantzak y verbena infantil a partir de las 19:00 horas. Además la fanfarre ARDOA BARRURA andará de pasacalles por las diferentes calles del pueblo.

Las tabernas del pueblo volveran a registrar un lleno de sus locales e inmediaciones con pantallas especiales para seguir el evento deportivo. Una de ellas se colocará entre la confluencia del Gambrinus y el Lamia.

Las tabernas Gambrinus, Lamia, Bora Bora, Erroia y Herriko Taberna han organizado de forma conjunta la instalación de la pantalla gigante y han preparado animación musical en la calle donde se ubican. Para seguir el partido instalarán en la calle una pantalla gigante de 3x3 metros. Seguro que el partido será seguido por muchos y muchas sopeloztarras y no hay duda sobre que los silbidos atronarán en el momento en que suene el himno del franquismo.

Este es el cartel que las tabernas citadas han sacado para dar a conocer la colocación de la pantalla gigante. También os mostramos el video que el surflari sopeloztarra Aritza Saratxaga ha grabado con EITB para mostrar el apoyo al Athletic en esta final.

{youtube}EoqZvX3eSuw{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

VI. Esku Pilota Txapelketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Astelehena, 14 Maiatza 2012 Argitaratua: Astelehena, 14 Maiatza 2012

Heltzear da SOPELAKO BINAKAKO VI. ESKU PILOTA TXAPELKETA. Jai Batzordeak bere blogean adierazi duenez, aurten, bikote gehiago parte hartu ahal izango dute, 20 bikote alegia. Izena emateko epea ekainak 3ak arte egongo da zabalik, sopelakojaibatzordea@hotmail.com helbidean. Pasadan urtean jolastu zutenek eta apuntatu ezinik gelditu zirenak lehentasuna izango dute.

Txapelketa aldiz, ekainaren 11an hasiko da, final laurdenak 26an, semifinalak 27an eta final handia larunbata 30ean, partidak arratsaldeko 20.00etatik aurrera jolastuko dira Sopelako frontoi handian. (Izena emateko, bidali bikotearen izen abizenak, herria eta telefono zenbakia).

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu