Kirolak

Sopelako eta Larrabasterrako jaietan 3x3 Basket Txapelketak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Ostirala, 19 Ekaina 2015 Argitaratua: Ostirala, 19 Ekaina 2015

Mikelats

Sopelako jaietan 3x3 Mini txapelketa

Aurten Sopelako jaietan 3x3 Mini Basket txapelketa jolastuko da, 8 urtetik 12 urtera (2003 tik 2006ra biak barne) jokatzeko aukera izango dute ekainak 28an.

Emakumezko,Gizonezko zein talde mistoak, izen ematea sopela3x3@gmail.com edo ekainak 28an Zipiriñe eskolan 10:00etatik 10:30tara.  

 

Larrabasterrako jaietan 3x3 Txapelketa

Larrabasterrako jaietan basketean aritzeko aukera egongo da ere, Uztailak 18an jokatuko da txapelketa.

Partehartzaile guztientzako Kamisetak egongo dira eta lehiaketaren irabazleentzako opariak ere.

  • Infantil/kadete (1999-2002)
  • Junior/Senior (1998 baino nagusiago)

Izen-ematea (larra3x3@gmail.com) Uztailak 3a baino aurretik egin beharko da.

(Jokatzeko 30€ ordaindu beharko dira)

 

Info gehiago 627954709

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako jai batzordeak antolaturiko IX.eskupilota txapelketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 02 Ekaina 2015 Argitaratua: Asteartea, 02 Ekaina 2015

EHBildu balorazioa

 

 

 

Sopelako jai batzordeak antolaturiko IX.eskupilota txapelketa.

Urtero lez, aurten ere Sopelako jaietako eskupilota txapelketa antolatuko dogu. Ekainaren 7-an lehenengo partidak ospatuko direnez, Ekainaren 6-an, txapelketako zozketa izango da 18:00etan (frotoian)eta bertan apuntatu zaitezkete, bertara apuntatzeko epea bukatuko da. Bikoteek apuntatu nahi izan ezkero, sopelakojaibatzordea@hotmail.com helbidera izenak eta kontaktua bidaltzea besterik ez dute. Aurten partida guztiak domekan izango dira, aldaketarako posibilitaterik gabe. Beraz, kirolarentzat tartetxo bat egin, animatu eta eskupilotaz gozatu!!

Iturria :https://www.facebook.com/sopelakojaibatzordea?fref=ts

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Pala txapelketa parekidea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 16 Apirila 2015 Argitaratua: Osteguna, 16 Apirila 2015

Pasadan astean Jai batzordeak antolaturiko PALA TXAPELKETA parekidea berri ematea tokatu jakun, gaurkoan bideo polit hau hedatzea tokatzen jaku.

Gogoratu bihar Apirilak 17 bilera informatiboa herrriko plazan 19.00tan.

Gora jai herrikoi eta parekidea!

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Iker eta Xabier eskupilota txapelketan txapeldunak!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Igandea, 30 Ekaina 2013 Argitaratua: Igandea, 30 Ekaina 2013

{youtube}2u28IfvdeLg{/youtube}

Atzo eskupilota txapelketa herrikoiaren finala jokatu zuten. Oier eta Ager bikotea, Iker eta Xabierren aurka aritu ziren. Giro ezin hobean Iker eta Xabier gailendu ziren eta txapela haien buruan paratu zen Saioa alkatesaren eskutik. Dudarik gabe, ekimen herritar hau, urtez urte Sopeloztarron agendan tokia irabazten ari da. Zorionak guztioi!!! Hemen duzue partidaren laburpena.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Oskar López Barakaldarrak garaipen itzela lortu zuen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Igandea, 21 Apirila 2013 Argitaratua: Igandea, 21 Apirila 2013

TXINGAK DESAFIOA SOPELAN

Pasa den larunbatean Sopelako plazan ezhoiko lehiaketa ikusi ahal izan genuen. Bertan, Getxoko kirol taldeak eta Sopelako Udalak antolatuta txinga desafio itzela egin zuten Juanjo Agirregabiriak debatarrak eta Oskar Lopez Barakaldotarrak. Juanjo Agirregabiria Euskal Herriko txapelduna da eta Oskar Lopez euskal kiroletan goi mailako kirolaria da.

Biek gogotsu ekin zioten desafioari epaileekin lagunduta eta bertan zegoen publikoaren animoak jasoz. Juanjo Agirregabiriak erritmo biziagoa markatu zuen. Oskar Lopezek aldiz, martxa lasaiagoa baina sendoa eraman zuen. Lehenengo 100 iltze bete ostean eta 200era hurbiltzen ari zirenean, Juanjo Agirregabiriak izerdiarekin arazoak izan zituen eta txingek eskuetatik ihes egin zioten. Oskar Lopezek aldiz, bere erritmo sendoarekin jarraitu zuen.

Juanjok 188. iltzean txinga bat galdu zuen eta bere lana bertan amaitu zuen. Oskarrek aldiz, burua eta indarrak ondo neurtuz izugarrizko espektakulua eskaini zuen Gabixola esatari ezagunak une oro animatuta. Gauzak horrela eta jendearen txaloen eta animoen artean Basatxukoak 360 iltzeak bete zituen marka historikoa jarriz. Azkenean Oskar Lopezek txapela jantzi zuen eta gainditzea zaila izango den marka Sopelako plazan ipini zuen. Zorionak!

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu