Kirolak

Ugeraga 6-4 Moraza

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

uge

ZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko azaroaren 23an

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Berandu baina udagoiena ailegatu da geure eremura, eguzkia eta beroa eroanez eta euria eta hotza ekarriz. Partidu arraroa, bitxia ikusitakoa Domekan Urko futbol zelaian Ugeraga eta Morazaren artean. Partidua 6-4ko emaitzagaz amaitu zen eta futbol partidua baino, teniseko partidu baten antza izan zuen. Animatu ziren ikusleentzat partidu polita eta erakargarria izan zen, bestalde entrenatzaileentzat gustatzen ez den horietako partidua izan zen.

Lehenengo zatia joan-etorriko, erotasun, zorotasun handikoa izan zen, sei gol ikusi baitziren. Bosgarren minutuan Moraza korner bat baliatuz aurreratu zen markagailuan. Goletik gitxira Ugeragak erritmoa bizituz irauli zuen partidua eta 2-1koa jarri zuen markagailuan. Bost minutu geroxeago tartea handitzea lortu zuen 3-1koa markagailuan ezarriz. Hurrengo minutuetan Moraza Ugeragaren erlaxazioaz jabetu zen eta atsedenaldira heldu aurretik partidua berdintzea lortu zuen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga 6-4 Moraza

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

San Pedro 1-0 Ugeraga

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

artaldea

ZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko azaroaren 16an

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Zapatu honetan Ugeraga Bizkaiko zelai mitiko batean aritu da, Las Llanasen San Pedroren aurka. Ugeragak hasi berri den denboraldiko bigarren porrota eskuratu du, hala ere Sopelako taldeak lidertzan jarraitzen du. Jokoaren aldetik ez zen partidurik onena izan baina esfortzuaren aldetik ezin zaio ezer esan taldeari.

Lehengo zatia oso kaxkarra izan zen, Ugeraga ez baitzen eroso sentidu eta San Pedrok partidu guztian edukitako nagusitasuna antzematen hasi zen lehenengo minutuetatik. Gol aukerak, partiduaren erritmoa, etab. San Pedrorena zen. 15garren minutuan, epaileak adierazitako falta batean partiduko gol bakarra gauzatu zuen Sestaoko taldeak. Nahiz eta Ugeragak oso ondo ez jokatu bi gol aukerak sortu zituen ezker hegaletik. Lehenengo zatia horrelaxe jarraitu zuen, Ugeragak ez zuen lekua aurkitzen eta San Pedrok berriz markagailuan eta zelaian agintzen zuen.

Add a comment

Gehiago irakurri: San Pedro 1-0 Ugeraga

0
0
0
s2smodern

Iturrigorri 2-0 Ugeraga

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

artaldea

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Domeka honetan La Roseta futbol zelaian ikusitako partidua oso txarra izan da bi taldeen partetik. Nahiz eta bi taldeen partetik partidua txarra izan Sopelako taldeak askoz txarrago jokatu du eta zaio ikusi zelaian goiz osoan. Zelaiaren tamainak eragozten du konbinatzeko- eta dinamismoko-futbola eta mesede egiten dio aireko futbolari, diagonalei alegia. Hau izan da etxetik kanpo segidan jasotako laugarren porrota. Sentsazino txarrak Sopelako taldeak itzitakoak partidu honetan, hala ere lidertzan egongo da aste bat gehiago.

Lehenengo zati osoan Ugeragak ez zuen lekua aurkitu futbol zelai barruan erorialdi, jausialdi guztiak ez baitzituen hartu. Jausialdi danak Iturrigorrirenak ziren zelaian hobeto jarrita zegoelako. Hamabosgarren minutuan 1-0koa etorri zen, Iturrigorrik eskumatik egindako jokaldi baten ondorioz. Lehenengo zatian ez zen askoz gehiagorik ikusi, baloia alde batetik bestera airetik mugitzen baitzelako eta partidua trabatu egin zelako, falta askogaz.

Add a comment

Gehiago irakurri: Iturrigorri 2-0 Ugeraga

0
0
0
s2smodern

Ugeragakoak azalean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 22 Urria 2015 Argitaratua: Osteguna, 22 Urria 2015

Ugeraga

 

 

 

 

 

 

 

Hona hemen "Cantera Deportiva"ren azala Ugeragari eskainita 5 partidu jarraian irabazi ondoren

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Pala txapelketa parekidea [Elkarrizketa]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 24 Ekaina 2015 Argitaratua: Azteazkena, 24 Ekaina 2015

 

Mikelats

 

Pala txapelketa parekidearen antolatzaileekin egindako elkarrizketa:

Lehen txapelketa izan da zelan urten da?

Gure ustez ederto, perfektua izan ez den arren, ekintza xume batekin helburu handi bateratz joateko sortu genuen eta erantzuna ikusita oso pozik gaude. Gainera jende asko animatu da saltoa ematera eta parte hartzaileen artean uste dugu ere gogoz hartu dela ekimena.

Zein helbururekin egin da?

Euskal pilota eremu bezala hartuta, espazio publikoan gertatzen diren botere harremanak orekatu nahi ditugu. Frontoia gaur gaurkoz eremu guztiz maskulinoa da, badaude neskak ere bertan baina kopurua eta prestigioa mahai gainean jarri ezkero begi bistakoa da oso perfil mugatua dela jokalariena. Alde batetik, jabekuntza prozesu bezala ulertzen dugu espazio publikoa okupatzea. Emakume edo orainarte jokalariaren marko hori arrotz sentitu duen edonork, herritar den heinean, bere herriko espazioak erabiltzea, eta ez soilik ikusle edo bigarren mailako jokalari bezala. Jaiak ere herriko izaeraren erakusle dira eta hau ere aldatu beharra dago, ikustezina dena ikustarazi eta behar bezalako garrantzia aitortu.


Add a comment

Gehiago irakurri: Pala txapelketa parekidea [Elkarrizketa]

0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu