Kirolak

Abadiño 1-1 Ugeraga

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 13 Urtarrila 2016 Argitaratua: Azteazkena, 13 Urtarrila 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Zapatu honetan Astola futbol zelaian Abadiñoren eta Ugeragaren aurkako partiduan ikusitakoa berba bategaz definituko dogu “PARTIDAZO”. Bi taldeek futbol partidu ikusgarria, erasokorra, dinamikoa, baloiari tratu ona emonez, espekulazio barik, alaia, bizia, intentsua, etab.eskeinidiete gerturatu diren ikusleei. Sopelako taldeak merezimendu gehiago egin ditu garaipena lortzeko aurkari zuzen baten aurka, baina berdinketa bategaz joan dira etxera.

Lehenengo zatiko lehenengo minutuetan Ugeraga oso ondo sartu zen partiduan, gol aukera pare bat sortuz. Hala ere, hamabosgarren minutuan Abadiñok 0-1koa jarri zuen markagailuan. Hamendik aurrera Abadiño erosoago eta hobeto sentidu zen zelaia barruan, baloiaren jabetza izanik. Minutuak igaro ahala baloiaren jabetza parekatuz joan zen, eta gol aukerak bi ateetan emon ziren. Partiduak ez zeukan etenik epaileak aldageletako bidea emon zuen arte.

Add a comment

Gehiago irakurri: Abadiño 1-1 Ugeraga

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Gurutzeta 1-3 Ugeraga

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 05 Urtarrila 2016 Argitaratua: Asteartea, 05 Urtarrila 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

2015garren urtea, Gabonetako afariak eta bazkariak atzean itzita, barriro be futbol erregionala ailegatu da geure futbol zelaietara. Urte barriagaz Sopelako taldeak etxetik kanpo zeroan bolada txarra hautsi du garaipen batekaz. Haizeak erabat baldintzatu du domeka honetan jokatutako partidua. Ugeragak oso partidu serioa jokatu du aurkari zuzen baten aurka.

Lehenengo zatian Ugeraga jaun ta jabe izan zen, oso ondo jarrita egon zen zelaian eta lehenengo 45 minutuak kontrolatu zituen. Bosgarren minutuan, penalti garbi baten ondorioz Sopelako taldea markagailuan aurreratu zen. Nahiz eta Ugeragak partidua kontrolpean eduki, Gurutzetak 1-1koa jarri zuen markagailuan falta batean. Hala ere, Sopelako taldea jasotako kolpea handia izanda be, txikitu beharrean handitu egin zen eta gol aukerak sortzen hasi zen. Horrela ba, Gurutzetako golatik bost minutura Ugeragak barriro be partiduan aurreratzea lortu zuen, 1-2koa markagailuan jarriz. Emaitza honekaz partidua atsedenaldira heldu zen. Add a comment

Gehiago irakurri: Gurutzeta 1-3 Ugeraga

0
0
0
s2smodern

Ugeraga 5-1 Dinamo San Juan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 23 Abendua 2015 Argitaratua: Azteazkena, 23 Abendua 2015

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

PGabonetako egonaldiaren aurretik jokatutako partiduan Ugeragak argi eta garbi lortu du garaipena. Sopelako taldeko aurrelariak Ugeragaren gol guztiak sartu ditu, 5 alegia. Emaitza honegaz Ugeragak lidertzan amaitu eta hasiko du urtea.

Lehenengo zatiko lehenengo minututik ikusi zen Ugeragak partiduaren pisua eroango zuela, Dinamo San Juan bere zelaian itxoiten egon zelako, korner, falta edo huts baten zain. Hogeita bosgarren minutuan eta Ugeragaren huts bat baliatuz Dinamo San Juanek 0-1koa jarri zuen markagailuan. Hala ere, golatik minutu gitxira Ugeragak partidua berdindu zuen. Sopelako taldeak jarraitu zuen partiduaren pisua eroaten gol aukerak sortuz, baina ezin izan zituen sortutakoak gauzatu. Lehenengo zatia 1-1koarekin amaitu zen, nahiz eta Ugeragak gauzak aurkaria baino hobeago egin. Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga 5-1 Dinamo San Juan

0
0
0
s2smodern

Ugeraga 5-1 Begoña

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

uge

ZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko abeduaren 9an

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Porrot baten ostean barriro jeikitzea oso garrantzitsua da, eta Ugeragak hori lortu egin du partidu honetan garaipen barri bat eskuratuz. Sopelako taldea jaun eta jabe izan da lehenengo minututik azkenengo minutura arte. Garaipen honegaz eta jokatu barri den jardunaldian emondako emaitzekaz beste behin Ugeragak sailkapeneko lehen postua eskuratu du.

Lehenengo zatiko lehenengo minuturako ondo landutako jokaldi azkar batean Ugeragak 1-0koa jarri zuen markagailuan. Hamar minutu geroxeago bigarren gola lortu zuen Sopelako taldeak. Partidu kontrolpean zuela eta erlaxazioaren ondorioz Begoñak 2-1koa egin zuen eta partiduari emozino pixka bat jarri zion. Hala ere, ilusioa bakarrik izan zen zeren eta Ugeragak erritmoa barriro bizitu zuenen gol aukerak garbiak sortzea lortu zituen. Lehenengo zatia amaitzear zegoela epaileak penaltia adierazi zuen Ugeragaren alde eta 3-1koagaz heldu zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatian Ugeraga jaun eta jabe izan zen, gol aukerak asko sortuz eta markagailuan zegoen abantaila handituz. Bigarren zatiko lehenengo minutuetan epaileak beste penalti bat adierazi zuen Ugeragaren alde eta gainera Begoñako jokalaria kanporatu zuen. Penaltia transformatu eta 4-1koa ageri zen Urko futbol zelaiko markagailuan. Hemendik aurrera ez zen partidurik egon eta Ugeragak gol aukerak barra-barra sortu zituen. Azkenengo minutuetan amaierako 5-1koa lortu zen.

Hurrengo asteburuan, Abenduak 13 Domekan 11:30etan, La Roseta futbol zelaian Ugeragak Iturrigorriren aurka jokatuko du.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Galdakao 2-1 Ugeraga

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

uge

ZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko azaroaren 30an

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Galdakao 2-1 Ugeraga Ligaren lehengo herena igaro ostean Ugeragak sailkapenaren bigarren postuan aurkitzen da, kolider lez. Igoera postuetan jarraitzen du, baina pasadan astean diferentziak handitu baziren, aste honetan txikitu dira. Partidu intentsua jokatu zuten bi taldeek Santa Barbara futbol zelaian. Nahiz eta justuena berdinketa izan, Galdakaok garaipena eskuratu zuen.

Lehenengo zatian erritmo handia ikusi zen bi taldeetan nahiz eta baloia eta partidua Galdakaok kontrolatu. Galdakaok kontrolpean zeukan partidua, baina gol aukerak Sopelako taldearentzat ziren, Ugeragak hiru gol aukera garbi sortu baitzituen, hala ere ezin izan zituen gauzatu. Bazirudien partidua atsedenaldira berdinketarekin ailegatuko zela, baina azkenengo jokaldian zelai erditik egindako jaurtiketa baten ostean 0-1koa etorri zen eta Ugeraga deskantsura abantailarekin heldu zen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Galdakao 2-1 Ugeraga

0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu