Kirolak

Ugeraga senior A eta B [Kronika]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 17 Otsaila 2016 Argitaratua: Azteazkena, 17 Otsaila 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Indautxu 0-1 Ugeraga

Zapatu honetan Ugeragak lortutako garaipena, pazientziazko garaipena izan da, partiduko gol bakarra azkenengo minutuan ailegatu baitzen. Sopelako taldeak ez zuen pazientzia galdu eta azken minutuan saria lortu zuen. Badirudi Ugeragak barriro be sentsazino onak aurkitu dituela, partidu oso konpletua egin baitzuen zelaiko zonalde guztietan eta aurkariari ez zion aukerarik emon bere jokua egiteko.

Lehenengo zatian Ugeraga oso ondo ibili zen, partiduaren kontrola eukiz. Baloiaren jabetza kanpoko talderena zen, Sopelako taldearena alegia. Posesino hori ez zen posesino antzua izan eta Ugeragak hainbat gol aukera sortu zituen lehenengo berrogeita bost minutuetan. Beste alde batetik, Indautxuk kontraeraso eta faltak bilatzen zituen gol aukerak sortzeko, hala ere, ez zituen aurkitu ez kontraerasorik ez faltarik. Sinestezina zen Ugeragak atsedenaldira abantailagaz ez joatea, baina futbolak horrelako gauzak ditu.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga senior A eta B [Kronika]

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Ugeraga senior A eta B [Kronika]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 10 Otsaila 2016 Argitaratua: Azteazkena, 10 Otsaila 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Ugeraga 2-1 Acero

Zapatu honetan Urko futbol zelaian ikusitako partidua oso txarra izan da bi taldeen partetik. Ugeragak azkenengo partiduetan ez du bere joko dinamikoa aurkitzen eta gehiago kostatzen zaio partiduak aurrera ataratzea, hala ere hiru puntuak etxean geratu dira. Sopelako taldeak beste aste bat lehenengo postuari eutsi dio eta igoerako helburua gero eta gertuago dago.

Lehengo zatia txarra izan zen bi taldeen partetik. Ugeragak baloiaren jabetza euki zuen baina gola aukerak sortu barik. Adierazgarria da ligan erasoan hobekien dagoen taldea lehenengo zati osoan jaurtiketarik ez egitea. Acerok bere zelaian itxoin zuen jokaldi batean ea golen bat sartzen zuen eta horrela ba, hogeita bosgarren minutuan eta falta baten ostean Acerok 0-1koa jarri zuen markagailuan. Ugeragak jarraitzen zuen baloiaren jabetza eukitzen baina gol aukera sortu barik. Horrelaxe partidua atsedenaldira ailegatu zen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga senior A eta B [Kronika]

0
0
0
s2smodern

Ugeraga senior A eta B [Kronika]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 02 Otsaila 2016 Argitaratua: Asteartea, 02 Otsaila 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Galea 1-2 Ugeraga

Partidu intentsua eta noblea ikusitakoa Bolue futbol zelaian, Galearen eta Ugeragaren artean, Uribe Kostako derbyan alegia. Ugeragak asko sufritu du garaipen oso garrantzitsua etxera eroateko, Galeak askoz hobeto jokatu baitu. Azken finean partiduak areatan irabazten dira eta gaur zelaiko zonalde horretan Sopelako taldea efektiboagoa egon da.

Lehenengo zatian Algortako taldea oso ondo egon zen futbolaren aspektu guztietan, baloiaren jabetza euki zuen, gol aukera garbiak sortu zituen eta presino on bategaz ez zion Ugeragari bere jokoa egiten itxi. Galearen presinoaren ondorioz Sopelako taldea deseroso sentidu zen baloiagaz. Defentsan guztiz desdoituta egon zen, baloi barik asko sufrituz. Partiduko momentu txarrenean, hogeita hamabosgarren minutuan, Ugeragak bi gol aukera sortu zituen, hoietako bat ate barruan sartuz eta 0-1koa markagailuan jarriz. Galeak berera jarraitzen zuen, joko dinamiko eta zuzenagaz gol aukera garbiak sortuz, baina futbolak bitxikeri hauexek ditu, eta Galeak hobeto jokatu eta gol aukerak barra-barra sortu arren partidua atsedenaldira 0-1koagaz ailegatu zen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga senior A eta B [Kronika]

0
0
0
s2smodern

Ugeraga senior A eta B [Kronika]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 26 Urtarrila 2016 Argitaratua: Asteartea, 26 Urtarrila 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Ugeraga 3-1 Larramendi

Bigarren itzulia hasi egin da eta Ugeragak ez du oina azelerazino pedaletik kentzen. Esan behar da Sopelako taldeak ez duela partidu ona jokatu, hala ere beharrezko garaipena eta hiru puntuak eskuratu ditu sailkapeneko lehenengo postuan mantentzeko. Ugeragak inertziaz irabazi du, eta sailkapenean bi taldeen artean dagoen aldea islatu da, nahiz eta Larramendik itxura ona emon duen.

Lehenengo zatiko lehenengo minutuetan Sopelako taldea oso ondo sartu zen partiduan eta bosgarren minuturako gitxi gorabehera aurretik jarri zen penalti garbi baten ondorioz. Hogeita bosgarren minutuan Ugeragak 2-0koa jarri zuen markagailuan. Hametik aurrera Ugeragak bi martxa jeitsi zituen eta Larramendik hori baliatu zuen partidua kontrolatzeko, gol aukera gitxi batzuk sortuz. Emaitza honegaz partidua atsedenaldira ailegatu zen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga senior A eta B [Kronika]

0
0
0
s2smodern

Ugeraga senior A eta B [Kronika]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 19 Urtarrila 2016 Argitaratua: Asteartea, 19 Urtarrila 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Ugeraga 2- Zaldua 2

Jardunaldi honegaz lehenengo itzulia amaitu da eta Ugeragak lider moduan ekingo dio bigarren itzuliari. Domekan ikusitako partidua Ugeragak etxean jokatu duen partidurik txarrena izan da. Orain arte etxean jokatutako partidu guztiak garaipenagaz zenbatuak izan badira, gaurkoan Ugeragak etxean lehenengo bi puntuak galdu ditu. Zalduak partidu oso ona jokatu du eta amaieran emon den berdinketa, emaitza justua izan da.

Lehenengo zatian Ugeraga oso ondo hasi zen, presinoa ondo eginez eta jokaldiak landuz. Nagusitasun honen ondorioz bosgarren minutuan Sopelako taldeak aurrea hartu zuen markagailuan, 1-0koa jarriz. Hala ere, minutuak igaro ahala Zalduak partiduaren kontrola irauli zuen eta presino on bat eginez Ugeragaren jokoa indargabetu zuen, zuzenegi jokatzera behartuz. Durangaldeko taldeak Ugeragari baloia kendu zion eta hogeita bosgarren minutuan korner baten ondorioz 1-1koa etorri zen. Sopelako taldea prezipitazino askogaz aritu zen eta Zalduak baloiaren kontrola zeukan, nahiz eta gol aukera garbirik ez sortu. Horrela ba epaileak aldageletako bidea adierazi zuen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga senior A eta B [Kronika]

0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu