Kirolak

Ugeraga senior A eta B [Kronika]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 16 Martxoa 2016 Argitaratua: Azteazkena, 16 Martxoa 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Baskonia 1-2 Ugeraga

Domeka honetan, Ugeragak hiru puntu garrantzitsu Sopelara eroan ditu zelai zail batetik. Ugeragak ez du ligako partidurik onena jokatu baina bai partidu oso serioa. Garaipen honegaz eta jardunaldian emondako emaitzekaz Ugeragak ia-ia atzamarrekaz ikutzen du liga hasi aurretik ipinitako helburua, igoera alegia.

Lehenengo zatian ez zen ezebez nabarmenik pasatu, zelai erdian borroka asko egon zen gol aukereei bidea emon barik. Bi taldeek ondo kokatuta zeuden zelaian edozein gol aukera ahaleginik ekidituz. Lehenengo berrogeita bost minutuetan atezainek lan gitxi euki zuten. Horrela ba, gola aukera garbi barik epaileak aldageletako bidea adierazi zuen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga senior A eta B [Kronika]

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Ugeraga senior Aren [Kronika]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 09 Martxoa 2016 Argitaratua: Azteazkena, 09 Martxoa 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Ugeraga 0-0 Uritarra

Ugeragak eta Uritarrak, kategoriako bi oilarrek, partidu ona eskaini dute domeka honetan nahiz eta golik ez egon eta zelaiaren egoera onena ez izan. Minutuak pasa ahala zelaiaren egoera okerrera egin du zelaia lokaztuz eta astunagoa eginez, partidua erabat baldintzatuz. Berdinketa ona eskuratu dute bi taldeek eta emaitza honegaz ez da aldaketarik emon klasifikazinoko lehenengo postuetan.

Lehenengo zatian Ugeragak partiduaren iniziatiba eroan zuen, baloiaren jabetza eukiz eta gol aukera garbiak sortuz markagailuan aurreratzeko. Zelaiaren egoera nahiz eta onena ez izan Ugeragak lehenengo zati honetan joko konbinatiboari ez zion uko egin. Uritarra txarto sartu zen partiduan baina azkenengo hamar minutuetan bere lekua aurkitu zuen. Minutu horiexetan Larrabetzuko taldeak langara bidali zuen baloi bat korner batean. Horrela ba, epaileak atsedenaldia adierazi zuen.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga senior Aren [Kronika]

0
0
0
s2smodern

Ugeraga senior A eta B [Kronika]

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 01 Martxoa 2016 Argitaratua: Asteartea, 01 Martxoa 2016

uge

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Etxebarri 1-2 Ugeraga

Pasadan asteburuan eguraldi bikaina euki bagenuen futbol praktikarako, asteburu honetan justu kontrakoa izan da, euria, hotza eta haizea euki dugu. Zelaiaren egoerak asko baldintzatu du partidua, gehienbat bigarren zatian. Garaipen honegaz, Ugeragak bigarren itzuliko partidu danak irabazi ditu eta hamar partidu daroa jarraian galdu barik. Horrela ba, igoerako helburua gero eta gertuago dago Sopelako taldearentzat.

Lehenengo zatian zelaiaren egoera nahiko ona izan zen putzu isolatu eta txiki batzuk kenduta, hala ere putzu hauek ez zuten baldintzatu lehenengo berrogeita bost minutuak. Ugeragak lehengo zatian baloiaren jabetza kontrolatu zuen eta oso ondo zegoen zelaian jarrita, Etxebarriri aukerak emon barik. Hogeita bosgarren minutuan eta penalti garbi baten ondorioz Sopelako taldeak 0-1koa jarri zuen markagailuan. Ugeragak ez zuen martxarik jeitsi eta jarraitu zuen gol aukerak sortzen, hala ere ez zituen gol gehiagorik sartu. Horrelaxe atsedenaldira ailegatu zen partidua.

Add a comment

Gehiago irakurri: Ugeraga senior A eta B [Kronika]

0
0
0
s2smodern

Ugeraga 1-0 San Ignazio

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 24 Otsaila 2016 Argitaratua: Azteazkena, 24 Otsaila 2016

UgeragaEgun paregabea euki dugu domeka honetan futbolean aritzeko, eguzkia, tenperatura ederra, etab., hala ere partidua ez da egon maila berean eta ez da oso ona izan ikusleentzat. Asko kostatu zaio Sopelako taldeari garaipena eskuratzea, hala ere, hiru puntuak etxean geratu dira. Beste alde batetik, jardunaldian emon diren emaitzekaz Ugeragak pausu handia emon du igoera lortzeko (aurkari zuzenak ez dira kapazak izan euren partiduak irabazteko).

Lehenengo zatiko lehenengo minututik ikusi zen partidua nondik nora joango zen, Bilboko taldea bere zelaian itxoiten zegoen kontraeraso, falta edota korner baten bila. Beste alde batetik Ugeragak partiduaren iniziatiba eroan zuen eta baloiaren jabetza berena zen. San Ignaziok oso lan ona egin zuen defentsan espazio gitxi itxiz. Defentsa on honen ondorioz Sopelako taldeak ez zituen espaziorik aurkitzen eta gol aukerak ia-ia ez ziren ikusi lehenengo zati osoan.

Bigarren zatian partidua bide beretik joan zen, hala ere, Ugeragak gol aukera gehiago sortu zituen eta Bilboko taldeak bere area inguruan sartuta igaro zuen bigarren zati osoa. Horrela ba, hirurogeita hamabosgarren minutuan eta gol aukera batzuen ostean Sopelako taldeak 1-0koa markagailuan jarri zuen. Hurrengo minutuetan San Ignazio berdinketaren bila joan zen baina ez zuen gol aukera garbirik sortu, bestalde Ugeragak min asko egiten zuen kontraerasoetan nahiz eta diferentzia ez handitu.

Hurrengo asteburuan, Otsailak 27 Zapatua 17:00etan, Municipal A futbol zelaian Ugeragak Etxebarriren aurka jokatuko du.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Lointek emakume txirrindulari taldeak Italiako GIROn hartuko du parte

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 18 Otsaila 2016 Argitaratua: Osteguna, 18 Otsaila 2016

Lointek

 

Gaur (otsailak 18)aurtengo Lointek emakume txirrindulari taldeak aurkezpena egin du Kurtzio Kultur Etxean, eta bertan jakinarazi da aurtengo denboraldian Italiako Giron parte hartuko duela, alegia emakumeen txirrindularitzan mailarik gorena duen frogan.

16 emakume

Sopelako Lointek taldea  16 emakumek osatzen dute, eta Giroan parte hartzeaz gain prestigio handiko beste froga batzuetan lehiatuko du: Tour de Flandes, Emakumeen Biran e.a. Dori Ruano txirrindulari ospetsu ohiaren zuzendaritzapean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu