Abian Sopelako emakume txirrindulari taldea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Astelehena, 05 Otsaila 2018 Argitaratua: Astelehena, 05 Otsaila 2018

Sopela txirrindulariak

Asteburu honetan, Sopelako emakume txirrindulari taldea aurkeztu da: Olatz Agorria, Maialen Aramendia, Esther Cañete, Bea Gomez, Ziortza Isasi, Enara Lopez, Sara Martin, Maria Martins, Mireia Muñoz, Sofia Rodriguez, Soraia Silva eta Aridna Trias izango dira txirrindulariak, Francisco Pla entrenatzailearen ardurapean.

Denboraldi hau 10.a izango da eta otsailean hartuko dute parte aurtengo lehen frogan “Setmana ciclista valenciana”. Hortik aurrera, urtean zehar, hainbat frogatan lehiatuko dute txirrindulariek Estatu eta Europa mailan.

Aurkezpena larunbatean, hilak 3, egin zen Sopelako udaletxean eta Sopelako PNV eta EHBilduren ordezkariak izan ziren taldeari babesa emanez.

Aurtengo babeslea: Telxius

Aurten babesle berria izango du Sopelako emakume txirrindulari elkarteak: Telxius. Enpresa honek itsaso azpitik Sopela eta Estatu Batuetako Virginia hiria lotzen duen 6.600 kilometroko zuntza kudeatzen du.

Bisitak: 524
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu