Dinamo San Juan 0-3 Ugeraga A eta Ugeraga B 0-1 Urbieta

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 04 Maiatza 2016 Argitaratua: Azteazkena, 04 Maiatza 2016

UgeragaDinamo San Juan 0-3 Ugeraga

Hiru urte pasa behar izan dira Ugeraga berriro Ohorezko mailako taldea izateko. Sopelako taldeak denboraldi bikaina egin du hasieratik amaierara arte, merezitako igoera lortuz. Lehenengo xedea lortuta, igoera alegia, hurrengo asteburuetan Ugeragak liga irabaztea eukiko du helburu. Zapatu honetan ikusitako partidua erabat baldintzatuta egon da zelaiaren tamainaregatik, zelaia oso txikia baita.

Lehenengo zatia intentsitate handikoa izan zen bi taldeen partetik. Ugeraga oso ondo kokatuta urten zen zelaira eta honen ondorioz, hamargarren minutuan, Sopelako taldeak 0- 1koa markagailuan ezarri zuen penalti baten ostean. Hamabost minutu geroxeago, hogeita bosgarren minutuan, epaileak berriro be penaltia adierazi zuen eta Ugeragak 0-2koa lortu zuen. Honela ba partidua atsedenaldira iritsi zen.

 

Bigarren zatiak bide beretik jarraitu zuen Sopelako taldea ondo kokatuta zegoen zelaian aurkariaren saiakerak geldituz eta kontraeraso azkarrak bilatuz partidua sententziatzeko. Dinamo San Juanek aukera garbi bat euki zuen markagailuko diferentziak murrizteko baina baloiak langan jo zuen. Geroxeago epaileak Dinamo San Juaneko jokalari bat kanporatu zuen eta hemen nolabait partidua amaitu zen. Horrela ba, laurogeita bosgarren minutuan eta berriro penalti baten ondorioz amaierako 0-3koa iritsi zen.

ZORIONAK UGERAGA !!!!!!!

Hurrengo asteburuan, Maiatzak 7 Zapatuan 17:30etan, Urko futbol zelaian Ugeragak  Gurutzetaren aurka jokatuko du.

Ugeraga B 0-1 Urbieta

Porrot mingarria jaso zuena sopelako taldeak taldeak zapatu arratsaldeko partiduan,partidua berdinketarekin amaitzear zegoenean luzapetean eginiko gol bati esker punturik ez zuen jaso Ugeragak.

Partidu oso parekatua ikusi zen zapatuan urkoko futbol zelaian,baloi jabetza nahi duten bi talde aurrez-aurre.Hasieratik ikusten zen sopelako taldeak salbazioa bermatu nahi zuela eta gogotsu irten ziren partidura eta lehen minututan etorri ziren sopeloztarren aukerarik garbienak.Kontraeraso polit baten ostean ugeragako jokalari bat gernikarren atezainaren aurren geratu zen baina ez zuena asmatu eta aldaratzean baloia sopeloztarren beste jokalari baten erori zitzaion baina jaurtiketa gutxigatik kanpora joan zen.Minutu gutxira gernikarrek euren aukerarik garbiena izan zuten eta kontraeraso batean ere,ugeragak ateratako korner batetik etorri zen kanpokoen kontraerasoa eta kanpokoen aurrelaria ere atezainaren aurrean geratu zen baina honek ere ez zuen asmatu eta jaurtiketa zutoinera joan zen.Berdinketarekin bukatzen zen lehen zatia,aukera oso gutxirekin baina bakoitzak izandako aukera oso garbia izan zen.

Bigarren zatiaren hasierarekin sopeloztarrentzat arazoak datoz.Atsedenaldian bi jokalari aldagelan geratu izan beharra zuten lesioengatik eta bigarren zatia hasi eta berehala beste jokalari batek aldaketa eskatu beharrean egon zen.Bigarren zatian gernikarrek ian zuten baloi jabetza baina bigarren zatiaren lehen erdian aukerarik garbiena sopeloztarrek izan zuten erdiketa baten ostean baina ondorengo errematea gutxaigatzik kanpora joan zen.Azken minututan kanpokoak bizpairu aukera izan zituzten baina sopeloztarren atezainak ondo geratu zituen.Partidua luzapenean zegoenean erdiketa baten ostean arean hilda geratu zen baloi baten ostean 0-1 etorri zen.ugeragako jokalariak falta eskatu zuten area barruan baina epaileak gola eman zuen eta honekin partidua bukatu egin zen.

Datorren asteburuan igandean goizeko 11.15 jokatuko du ugeraga B urkoko futbolzelaian,durangoko ezkurdi taldearen aurka.

Bisitak: 833
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu