Begoña 1-0 Ugeraga A eta Ugeraga B 2-2 Berriatuko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 19 Apirila 2016 Argitaratua: Asteartea, 19 Apirila 2016

UgeragaBegoña 1-0 Ugeraga

Partidu itsusia, zatarra eta oso txarra ikusitakoa domeka honetan Maiona futbol zelaian, gol aukera eta futbol gitxi ikusi baitzen partiduan zehar. Ugeragak aukera polita galdu zuen igoera ia-ia sententziatzeko, dena dela lidertzan jarraitzen du.

Lehenengo zatian Ugeragak baloia eta partiduaren kontrola euki zuen, hala ere azken metroetan ez zen fin egon eta ez zituen gol aukera garbirik sortu. Esan beharra dago Sopelako taldeak ere ez zuela sufridu atzekaldean. Beste alde batetik, Begoñak eroso sentitzen zen kontraerasora jokatzen, baina ez zituen gol aukerarik sortu. Horrela ba, partidu txar batekaz ailegatu zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, berrogeita hamargarren minutuan, penalti baten ondorioz Begoñak 1-0koa ezarri zuen markagailuan. Hametik aurrera Bilboko taldeak partidua etendu zuen eta ez zen asko jokatu. Jokatu zen bakarra Sopelako taldeak proposatu zuen, berdinketaren gola bilatuz, baina gol aukera garbirik sortu barik. Minutuak igaro ahala Ugeragak erasoaldiak areagotu zituen baina ez zuen golik sartu eta ezin izan zuen partidua berdindu.

Hurrengo asteburuan, Apirilak 23 Zapatua 17:30etan, Urko futbol zelaian Ugeragak Iturrigorriren aurka jokatuko du.


Ugeraga B 2-2 Berriatuko

Igande goizean jaitsiera postuetan dagoen berriatuko bisitatu zuen urkoko zelaia,eta etxekoek ezin izan zuten garaipena atera.Ugeragak irabazteko aukera gehiago eduki zituen baina atzean egindako bi hutsetan etorri ziren kanpokoen bi golak.

Lehen zatian,partidu osoan bezala etxekoek baloi jabetza izan zuten,baina esan beharra dago kanpokoek baloia ez zutela behar euren jokua zuzena egiteko eta sopelakoei utzi zioten partiduaren pisua eramatea.Minutuak pasa ahala baloia etxekoena zen eta nahiz eta kanpokoek aukerarik sortu ez,sopeloztarrei azken pase on bat ematea faltatzen zitzaien aukeraren bat izateko. Partidua aurren zihoan eta halako batean,ugeragako atezainaren despeje txar bat baliatuz baloia berriatukoko aurrelariari geratu zitzaion eta ugeragako atezainak lapurtzeko asmotan penaltia egin zion aurrelariari. Ondoren kanpokoek ez zuten hutsik egin eta 0-1 ipini zuten.Ugeragak erreakzionatu behar zuen eta nola egin ere,gola hartu eta berehala aspaldian egindako golik politena egin zuten,lehen tokean jolastuz bandara irekiz eta azken pase on baten ostean berdinketa etorri zen eta handik gutxira atsedenaldia.

Bigarren zatia lehenaren antzekoa izan zen,bi taldeei areatara iristea kostatzen zitzaien eta aukera garbiegirik ez zen egon,arriskurik handiena korner eta faltetan etortzen zen baina bi taldeak ondo defenditzen zuten geldikako jokaldiak eta arriskurik ez zegoen.Amaieran lan handia egin ostean ugeragak salbaziorako puntu garrantsitzu bat atera zuen berriz golik jaso gabe.

Datorren asteburuan zapatuan plentziaren aurkako derbia du ugeraga B,bit aldea puntutan berdinduta,partidu garrantsitzu bat zapatuan urdulizen jokatuko dena arratsaldeko 3:30 etan.Plentziak aurten urdulizen jokatzen baitditu etxeko partiduak.

Bisitak: 691
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu