Ugeraga emakume txirrindulari taldearen aurkezpena

Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Osteguna, 02 Otsaila 2017

Sopela emakume txirrindulari

 

Ostiral honetan, hilak 3, Ugeraga Lointek emakume txirrindulari taldea aurkeztuko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean  17:00etan. Aurkezpenean Ugeraga Lointek taldeak 2017an zehar zein frogatan hartuko duen parte eta erabiliko duen materiala aurkeztuko da.

Sopelako Ugeraga emakume taldeak goi mailako da, UCI mailakoa, eta 2016an Italiako Giroan hartu zuen parte beste froga askoren artean. Aurten Belgikan emango dio hasiera denboraldiari.

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Dinamo San Juan 0-3 Ugeraga A eta Ugeraga B 0-1 Urbieta

Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Azteazkena, 04 Maiatza 2016

UgeragaDinamo San Juan 0-3 Ugeraga

Hiru urte pasa behar izan dira Ugeraga berriro Ohorezko mailako taldea izateko. Sopelako taldeak denboraldi bikaina egin du hasieratik amaierara arte, merezitako igoera lortuz. Lehenengo xedea lortuta, igoera alegia, hurrengo asteburuetan Ugeragak liga irabaztea eukiko du helburu. Zapatu honetan ikusitako partidua erabat baldintzatuta egon da zelaiaren tamainaregatik, zelaia oso txikia baita.

Lehenengo zatia intentsitate handikoa izan zen bi taldeen partetik. Ugeraga oso ondo kokatuta urten zen zelaira eta honen ondorioz, hamargarren minutuan, Sopelako taldeak 0- 1koa markagailuan ezarri zuen penalti baten ostean. Hamabost minutu geroxeago, hogeita bosgarren minutuan, epaileak berriro be penaltia adierazi zuen eta Ugeragak 0-2koa lortu zuen. Honela ba partidua atsedenaldira iritsi zen.

Add a comment

Gehiago irakurri...

0
0
0
s2sdefault

Zorionak Ugeraga

Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Astelehena, 02 Maiatza 2016

Ugeraga

Larunbatean Ugeragako jokalariak ohorezko mailara igo ziren. Hiru jardunaldi gelditzen dira oraindik, baina Omar Alonsok, eta Aitzol  Aristondok zuzendutako jokalariek lana eginda utzi dute 69 punturekin igoera lortu dute. Asteburu honetan irabazi ezkero  lehentasunezko mailako txapeldunak izango dira. ZORIONAK TALDE HORI OSATZEN DUZUEN GUZTIOI, BAI ENTRENATZAILEEI,  BAI JOKALARIEI, BAITA MASAJISTA ETA DELEGATUARI ERE!!!

 

Add a comment
0
0
0
s2sdefault

Begoña 1-0 Ugeraga A eta Ugeraga B 2-2 Berriatuko

Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 19 Apirila 2016

UgeragaBegoña 1-0 Ugeraga

Partidu itsusia, zatarra eta oso txarra ikusitakoa domeka honetan Maiona futbol zelaian, gol aukera eta futbol gitxi ikusi baitzen partiduan zehar. Ugeragak aukera polita galdu zuen igoera ia-ia sententziatzeko, dena dela lidertzan jarraitzen du.

Lehenengo zatian Ugeragak baloia eta partiduaren kontrola euki zuen, hala ere azken metroetan ez zen fin egon eta ez zituen gol aukera garbirik sortu. Esan beharra dago Sopelako taldeak ere ez zuela sufridu atzekaldean. Beste alde batetik, Begoñak eroso sentitzen zen kontraerasora jokatzen, baina ez zituen gol aukerarik sortu. Horrela ba, partidu txar batekaz ailegatu zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, berrogeita hamargarren minutuan, penalti baten ondorioz Begoñak 1-0koa ezarri zuen markagailuan. Hametik aurrera Bilboko taldeak partidua etendu zuen eta ez zen asko jokatu. Jokatu zen bakarra Sopelako taldeak proposatu zuen, berdinketaren gola bilatuz, baina gol aukera garbirik sortu barik. Minutuak igaro ahala Ugeragak erasoaldiak areagotu zituen baina ez zuen golik sartu eta ezin izan zuen partidua berdindu.

Add a comment

Gehiago irakurri...

0
0
0
s2sdefault

Kronika : Ugeraga A 2-0 Galdakao eta Ermua 0-0 Ugeraga B

Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 12 Apirila 2016

UgeragaUgeraga 2-0 Galdakao

Ligako azken txanpan sartu gara eta partiduak irabaztea asko kostatzen zaio edozein taldeari, talde guztiek zerbait jokoan dutelako. Domeka honetan Ugeragak beste pausu bat emon du igoerako helburua lortzeko garaipen justu bat lortuz. Garaipen honegaz soilik 6 puntu behar ditu igoera lortzeko, hurrengo urtean ohorezko mailan jokatzeko.

Lehenengo zatian Sopelako taldea ez zen eroso sentidu zelaian, ez zuen baloiaren jabetza euki eta baloiaren atzetik ibili zen, lehenengo zati kaxkarra eginez. Beste alde batetik, Galdakaok baloiaren jabetza euki zuen baina ez zituen gol aukera garbirik sortu. Horrela ba, lehenengo berrogeita bost minutuetan ez zen ezer nabarmenik pasa, ez zen historiarik egon eta 0-0koagaz iritsi zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatiko lehenengo minutuetan, berrogeita hamargarren minutuan, Ugeragak 1- 0koa jarri zuen markagailuan falta baten ostean. Sartutako golagaz eta minutuak igaro ahala Ugeraga asko hobeto egon zen, baloiaren jabetza eukiz eta gol aukera ugari sortuz. Horrela ba, hirurogeigarren minutuan eskumako hegaletik landutako jokaldi on batean Sopelako taldeak markagailuko diferentziak areagotu zituen, 2-0koa jarriz. Gol honegaz Ugeragak partidua erabat kontrolatu zuen eta diferentziak handitzeko hainbat gol aukera sortu zituen, hala ere ez zituen sartu eta partidua horrelaxe amaitu zen.

Add a comment

Gehiago irakurri...

0
0
0
s2sdefault