Iritziak

Lorategi ilegalak

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Larunbata, 09 Apirila 2011 Argitaratua: Larunbata, 09 Apirila 2011

 

 

 

 

 

Fredi Payak "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua

 

 

 

 

 

Gabi eta Iontxu aurrez aurre neuzkan Sopelako herrikoan. Biak askatu berriak, epaiketaren zain, eta oraingoz, kondenarik gabe, zeruko aingeruak bezain errugabe. Beraz, ertzainen kode genetikoa den espainiar legediaren ikuspegitik, ez genbiltzan inongo "terroristari" gorazarre egiten. Ospakizuna Herriko Taberna barruan egitera behartu gintuzten, kalean abestu eta dantzatuz gero egurtu egingo gintuztela abisatu ondoren. Men egin genien. Aitzitik, aurresku osteko bertsoa amaitu nuenean, Gargamel heldu zen zipaioz mozorroturik eta taberna barruko ekitaldia egiteko erabiltzen genbiltzan bozgorailu txikiari porrazoka hasi zitzaion.

Amatatu nahi izan balu off botoiari ematea baino ez zeukan. Baina halakoetan ikusten da ondoen zein mugatua den uniformatuta amaitzen duen jendilajea. Tentsioa izugarria zen, baina ez zen egon ez mehatxurik, ez gorroto oihurik ez eta antzeko ezer ere gure aldetik. Inpotentzia, nazka eta hurrengo belaunaldiei transmitituko diegun Ertzaintzarekiko mespretxua besterik ez. Oso ausartak dira andre-gizon babesgabeen aurka. Geunden lekutik kilometro bira, ostera, Urdulizen, baserri gehienetan izan dira lapurretak, baina hara ez dira sekula garaiz iristen.

Lau zauritu, hainbat identifikatu eta burua ireki zioten sopeloztar gazte baten odola espaloian.

Barruko tentsioa askatu genuenean, batzuek negarrez, besteak ukabilak estutuz, ni, betiko lez, irribarreak berpizteko tontakeriak esanez, Zukuk ginda ipini zion pastelari. Kontatu zigun eskualdeko surflariek lorategiak egin dituztela itsas bazterrean. Baita loratu ere, baina espainiar estatuarena ei da itsasbazterra. Udalei gutuna bidali berri diete Madriletik, hondartza ondoko lorategiak ilegalak direla esanez. Gure egoeraren metafora bikaina. Berandu dabiltza ordea, polinizazioa oso aurreratuta dago. Eta haizea, zorionez, ezingo dute sekula kontrolatu.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopela.net Shanghain

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Osteguna, 09 Abendua 2010 Argitaratua: Osteguna, 09 Abendua 2010

shanghaiMunduko beste muturretik, Shanghaitik, hain zuzen ere, e-maila hau jaso du Sopela.net-ek:

Orain dala hile batzuk etorri nintzela Shanghaira lan asuntoak direla eta, baina halan da be, goizero-goizero ohetik altza ta internetera konektatu egiten naz, Euskal Herrian zer barri egongo.

Ez bakarrik hemen, txinan, hain ezezaguna egiten jaken herrialde horren barri eukiteko, baizik nire jaioterrian, sopelan, gertatzen ari danaz informatuta egoteko.

Hori dala ta, eskertzekoa da, Sopela.net portalak egiten dauen lana. Informazio eguneratu eta interaktiboaren bitartez... webgune ofizilarengatik izango bazan, nahiko desinformatuta egongo bainintzan.

Eskertzekoa ere, Sopelako gazteriak (Plaza Beltza elkartea, Sekeko Gazte Asanblada, ...) azkenaldi hontan daroan dinamika: euren txapelketa, mobilizazio eta susperraldiaz. Pena da askotan, bultzada txiki bat emoteko sikeran, hor ezin egotea.

Lerro honekaz, munduko beste puntatik agur baino laster arte bat botaz, hurrengora arte esaten deutsuet.
Sopela zara Larrabasterra
izatearen ezina,
halan da be biok alkarrekaz
bikote aparta jakina,
Uribe Kostatik hegaka doan
kresal soineko sorgina,
ezin dot bizitza imagina
zu nirekin ez bazina

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Toponimia: Herrien izenak ez dira beti legezkoak

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Astelehena, 31 Maiatza 2010 Argitaratua: Astelehena, 31 Maiatza 2010

 Altzuku

2010eko maiatzaren 2ko ARGIA aldizkarian artikulu interesgarria irakur daiteke. Euskal Herriko zenbait herri izeni buruz dauden zalantzak eta kezkak aipatzen dira... haien artean gure herriko izena: SOPELA

Euskal Herriko udalerrien izenen zerrenda emana du Euskaltzaindiak, baina horrek ez du beti bat egiten izen ofizialekin. Iparraldean legediak agintzen du hala izatea; Hegoaldean, berriz, herri gehienek daukate izen ofiziala euskaraz, baina ez denek. Eta batzuek euskaraz bai, baina oker.

Add a comment

Gehiago irakurri: Toponimia: Herrien izenak ez dira beti legezkoak

0
0
0
s2smodern

EFEMERIDEAK: DUELA 94 URTE SOPELAN...

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Osteguna, 10 Iraila 2009 Argitaratua: Osteguna, 10 Iraila 2009

Tal día como hoy de hace 94 años, sucedió un hecho en nuestro pueblo que bien podría haber pasado hace doscientos años o anteayer. Veamos pues...

Unos meses antes de tamaña calamidad (la detención, por supuesto), se celebró en Sopela "un mitin bizcaitarra, en el que han hablado dos oradores en vascuence y el señor Echave: han dicho que el nacionalismo está en el alma de los vascos". 

Con estos antecedentes, seguramente que al tal Echave no le dio una pataleta casual que le llevara a destrozar el dichoso trapo, sino que sería la imposición del mismo el que le hizo actuar, para algunos, de tan desonrosa manera. Hoy en día la susodicha bandera viene viéndose cada vez más en balconadas y entradas públicas, porque lo dicen los tribunales españoles y aquí ya se sabe, las leyes están para acatarlas, a pesar de la voluntad popular.

Lo de las acusaciones, casi con certeza que fueron consecuencia de los modos y maneras de los guardianes del señor Echave, algo que se ha heredado hoy en día a pesar de los protocolos garzonianos, más que por sus gustos musicales.

Lo dicho: hace doscientos, cien años o anteayer, lo mismo da que da lo mismo.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu