Iritziak

4.- Galderak Sopelako EHBILDUren hautagaiari

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Azteazkena, 13 Maiatza 2015 Argitaratua: Azteazkena, 13 Maiatza 2015

partaidetza

 

Laugarren saio honetako gaia: Partaidetza instituzioetan


El tema de esta cuarta sesión: Participación en las instituciones

 

 

 

 

 

Gure helburua argia da: sakondu, finkatu eta arautu herritarron parte hartzeko eskubidea udalean, hauteskundeak irabazten dituen alderdiaren interesa edo axolagabekeriaren gainetik. Partaidetza eskubidea da eta kito, Udal Gobernuaren ideologia aintzat hartu gabe.

Beraz, Herritarren Partaidetza Arautegia batez ari gara, bere barnean hainbat gai bermatuko duena, haien artean Partaidetzarako eskubide bera eta dauden aukerak gauzatzeko udalean; informatua izateko eskubidea; artxiboetara heltzeko, udal erregistroa eta abian dauden prozedurak ezagutzeko eskubidea; aurrekontuen egoera jakin eta haien lanketan parte hartzeko eskubidea; udal erabakiez eta hitzarmenez informatua izateko eskubidea; Udal Osoko bilkuretan eta komisioetan parte hartzeko eskubideaz; herri galdeketak antolatzeko eskubideaz; Kontseilu sektorialak arautzeko aukeraz etab.

Paperean edozer idatz daiteke, eta honen moduko arautegi bat irizpide zabal edo murritzekin egin daiteke. Ildo honetan EHBilduk partaidetzarik zabalena babesten du: herri galdeketak egiteko eskubidea gai garrantzitsuak erabakitzeko; udal aurrekontuetan diru partida bat esleitzeko auzokideok zuzenean erabakitzeko;  udal batzordeetan parte hartzeko eta mozioak eta gaiak aurkezteko aukera egon dadin; herritarren kontseiluak gauza daitezen hainbat auzo eta sektoretan.

Lau urte hauetan EHBilduk lan sakona egin du, eta honetan ez dugu atzerapausorik nahi hurrengo legealdian:

  • Batzar irekiak antolatu ditu auzokide guztiekin gai gatazkatsuetan azalpena emateko (Urdulizeko ospitalea, udal langileen lan-gatazkaren aurrean, aurrekontuen ez onarpenaz)
  • Partaidetza prozesuak bultzatu ditu: erdiguneko mugikortasunaren hobekuntzaz, emakumeen egoerari buruzko diagnostikoaz, skatearen kokapenaz, argiontzien aukeraketaz, jaien antolaketaz…
  • Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua aurrera eraman du: 20 bilera ireki baino gehiago Sopelmarren, Arriateran, Larrabasterran eta Sopelako erdigunean.
  • Udal komunikabideetan lekua egin die herriko eragile eta talde guztiei. Alderdiek ere txokoa izan dute haien iritzia emateko.
  • Udal osoko bilkurak grabatu dira eta udalaren web-gunean eta “youtuben” eskegi dira herritar guztiek ikusteko aukera izan ditzaten.
  • Bi aholkularitza kontseilu daude abian: Hondakinen Kudeaketarena eta Hirigintzarena.

Eta hau guztia beste udal taldeen inolako laguntzarik gabe gauzatu da: PNVko bozeramaileak esan zuen (DEIA: 2011-12-23) “gure ustez oso zaila da udal bizitzatik kanpo dagoen pertsona batek udal aurrekontuak ulertzea”. Eta PSEren bozermaileak, bere web orrian ondorengoa esan zuen auzoetan egindako batzarrez: “osaketa ezezaguna da, eta Franco garaiko Kortetan gertatzen zen bezalaxe, gai baten garrantziaz galdetuko da udal gobernuak erabakia hartu ondoren herri-partaidetza eskasa, alderdikoia eta maltzur baten bidez; helburu bakarra da: Ezker Abertzalearen indar ahuleziaren aurrean itxurakeria egitea, antzinako kontzeptua hitz batean: mobilizazioa eta propaganda, aurrekontuak gauzatzeko antidemokratikoa eta ilegala den prozesua”. Hitzik ez!!! (aipu biren jatorrizko testua erdaraz)

 

 

 

Nuestro objetivo es claro: profundizar, concretar y reglar las vías de participación para que no estén sujetas al interés o desinterés del que “gana” las elecciones”. La participación es un derecho independientemente de la ideología del equipo de Gobierno.

Hablamos de la elaboración de una Normativa de Participación ciudadana que garantice temas como el propio derecho de participación y los cauces municipales para su ejercicio; el derecho a la información: de acceso a archivos, de registros, de procedimientos en curso;  a conocer el estado de los presupuestos y a participar en su elaboración; a la difusión de información sobre actuaciones y acuerdos municipales y la  utilización de los medios de comunicación públicos; a la participación en plenos y comisiones; a consultas populares; a regular consejos sectoriales etc.

El papel lo aguanta todo y una normativa de este tipo se puede hacer  con criterios abiertos o muy restrictivos. En esta línea EHBildu defiende la máxima participación: el derecho a realizar referéndums sobre temas importantes; a que en los presupuestos municipales haya partidas de dinero para decisión directa de los y las vecinas; a que se pueda participar en las comisiones municipales presentando temas y mociones; que existan Consejos Ciudadanos de barrios y sectores.

En estos cuatro años EHBildu ha realizado un trabajo muy serio y queremos que esto sea irreversible:

  • Hemos realizado reuniones abiertas con los y las vecinas  “dando la cara” sobre temas de interés (hospital de Urduliz, protestas de los trabajadores municipales, no aprobación de presupuestos…)
  • Se han impulsado procesos participativos: mejora de la movilidad de la zona centro del pueblo, diagnóstico sobre la situación de las mujeres, ubicación del skate, elección de las luminarias, organización de fiestas…
  • Se ha llevado adelante el proceso de presupuestos participativos: más de 20 reuniones abiertas en Sopelmar, Arriatera, Larrabasterra y Sopela centro.
  • Se han “abierto” los medios de comunicación: páginas de la revista municipal a disposición de todas las asociaciones del municipio y de todos los grupos políticos del ayuntamiento.
  • Los plenos  se graban y cuelgan en la página oficial de Ayuntamiento y en “You-tube” para que todos los y las vecinas tengan acceso a ellos.
  • Se han puesto en marcha dos Consejos Asesores: el Consejo Asesor para la Optimización de la Gestión de Residuos y el Consejo Asesor de Urbanismo.

Y todo esto se ha hecho sin ayuda de otros grupos municipales: el portavoz del PNV dijo en DEIA (23-12-2011) que "entendemos que es muy difícil que una persona alejada de la dinámica del engranaje municipal entienda unos presupuestos" e incluso la portavoz del PSE dijo en su página web que las reuniones vecinales eran: "de composición desconocida y a las que, como ocurría en los remotos tiempos de las Cortes Franquistas, se les consultará sobre la prioridad de lo ya decidido, mediante un procedimiento de participación ciudadana insuficiente, parcial y artificioso, sin otra finalidad que la de crear una apariencia participativa que reactive la algo alicaída movilización de la Izquierda Abertzale; en pocas palabras, el viejo concepto de ‘Movilización y Propaganda' que, como mecanismo de elaboración presupuestaria, es sencillamente antidemocrático e ilegal". ¡Sin comentarios!

 

Lehen gaia: soldatak, dietak eta komisioak....

Bigarren gaia: etxebizitzak Sopelan

Hirugarren gaia: hiri Hondakinen bilketa

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

3.- Galderak Sopelako EHBILDUren hautagaiari

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Asteartea, 12 Maiatza 2015 Argitaratua: Asteartea, 12 Maiatza 2015

birziklaiaHirugarren saio honetako gaia: Hiri hondakinen bilketa Sopelan

El tema de esta tercera sesión: recogida de residuos en Sopela

Lehenengo eta behin errealitatea ezagutu behar dugu: Sopelako hiri hondakinen bilketaren datuak oso txarrak dira (2012an, %16,48 birziklatu zen, eta 2013an, jadanik bosgarren edukiontzia martxan zegoelarik, % 16,85). Europak jarritako %50eko helburua oso urrun dago. Beste aldetik, Sopelako Udalak gai hau ardura handiz tratatu duela onartu behar da: PNVk bosgarren edukiontzia (marroia) proposatu zuen biodegradagarria diren hondakinak biltzeko eta EHBilduk, PSE-Eeren babesarekin, batzorde bat eskatu zuen urte bateko epean bilketa horren emaitzak aztertzeko: erabilpen datuak, jasotako kiloak etab.

Egoera honetan oinarrituz, udalak kontratatutako enpresa batek ikerketa sakona egin du Sopelan, eta hiru eszenatoki alderatu ditu birziklatze tasak handitzeko: egungo sistema edukiontzi marroi gehiagorekin; edukiontzi itxiak txartel elektroniko baten bidez zabaltzekoak, eta atez ateko sistema. Ikerketa hau 29an aurkeztuko da.

Orain arte egindako lan sakon hau guztia kontuan hartuz, egun hauetan prentsan irakurtzen ari garen atez ateko sistemari buruzko “albisteak” alferrik eta nahita PNVk sortutakoak direla baiezta dezakegu sopeloztarrok nahasteko eta tenkatzeko. Lau urtetan gai honek ez du inolako islarik izan eztabaida politikoan eta orain bat-batean PNVk salatzen du EHBilduk inposatu nahi duela atez ateko sistema. Gai hau arinkeriaz aztertzea hauteskunde aurreko demagogia da.

Ehbilduren sakoneko proposamena honako hau da: sortu eztabaida instituzio eta herritarren mailan egungo sistema aldatzeko, gure ustez huts egin baitu; eta ahal izango den adostasun gehienez eta herritarron partaidetzarekin ezarri sistema bat edo batzuk birziklatzearen %50era heltzeko. Erabaki hori hartzen den bitartean zenbait neurri zehatz har daitezke:

  • Herri mailako konpostadorak sustatu Sopelako hondakin organikoak birziklatzeko eta konposta lortzeko, geroago ongarri moduan erabilgarria izango dena. Neurri honen osagai gisa tabernen eta denden hondakin organikoen atez ateko bilketa aipa daiteke.
  • EUTSI eta sakondu, gaur egun jadanik indarrean dagoen atez ateko bilketa tabernetan eta saltokietan kartoia jasotzeko. Egun 144 denda eta tabernatan egiten da. Eta inork ez du inoiz protestatu!.
  • Saltoki eta tabernei beherapen sistema ezarri: birziklatzen bada urteko %10eko deskontua %40 arte heldu arte; eta birziklatzen ez bada, %10eko igoera, edo urte hartan igoko den %a.
  • Birpentsatu edukiontzien sistema: kokapena, mota bakoitzeko edukiontzien kopurua…
  • Birziklatzearekin lotutako erosketa bonoak, ontzien sailkako bilketa sustatzeko eta jasotakoaren kalitatea handitzeko.

Eta azken hausnarketa, gizartean egiten diren ekintza guztiak araututa daude: zarata egiteko ordutegia, (ez) erretzeko lekuak, gasen isurketa… eta “zarama” ez da arautu behar? Edozein zigor neurria hartu baino lehen (isunak) informazio, kontzientziazio eta sen ona eskatu behar da, baina gai honetan urteak daramatzagu informatzen, kontzientziatzen eta sen ona eskatuz. Beti egin daiteke gehiago, baina gaur egun birziklatzen ez duena ez da ez dakielako.

 

Lo primero es conocer la realidad: los datos de reciclaje en Sopela son muy malos (en el 2012 se recicló el 16,48% y en el 2013, con el quinto contenedor en funcionamiento el 16,85%). El objetivo marcado por las normativas europeas del 50% de reciclaje está muy lejos. En segundo lugar, reconocer que el ayuntamiento de Sopela ha tratado este tema con mucha responsabilidad: el PNV propuso el quinto contenedor (marrón) para la recogida selectiva de residuos biodegradables y EHBildu, con el apoyo del PSE-EE, pidieron el plazo de un año para estudiar en una comisión municipal los datos de utilización, kilos recogidos, etc.

Basándose en esta situación una empresa contratada por el ayuntamiento ha analizado la realidad de Sopela y ha realizado una comparativa con tres escenarios para aumentar las tasas de reciclaje: el sistema actual con más contenedores marrones; contenedores cerrados que se abren con tarjeta electrónica y el puerta a puerta.  Este proyecto será presentado el día 29.

Teniendo en cuenta este serio trabajo realizado hasta ahora, las “informaciones” que estamos leyendo estos últimos días en la prensa sobre la denuncia del PNV que “EHBildu quiere imponer el puerta a puerta” solo se pueden valorar como cortina de humo del PNV para despistar y tensionar a los y las vecinas. En cuatro años en Sopela este tema nunca ha tenido ninguna incidencia en el debate y ahora, a dos semanas de las elecciones municipales, tratar este tema tan ligeramente es demagogia electoral.

La propuesta de fondo de EHBildu es abrir un debate institucional y ciudadano para cambiar el actual sistema que consideramos fallido e implantar con el mayor acuerdo posible y participación ciudadana uno o varios sistemas que nos acerquen al 50% de reciclaje. Creemos que el actual Consejo de Residuos es el foro válido para dinamizar este proceso. Mientras se toma esa decisión hay medidas concretas que se pueden adelantar:

  • Fomentar con compostadoras comunitarias el reciclado orgánico en Sopela, obteniendo compost que puede ser utilizado para abono municipal o de vecinos. Esto se puede complementar con la recogida "puerta a puerta” de los residuos orgánicos de bares, tiendas etc.
  • MANTENER y fomentar la recogida selectiva del cartón comercial "puerta a puerta" de comercios y bares. Esto en la actualidad ya se realiza en 144 establecimientos. ¡Y nadie ha protestado nunca!.
  • Aplicar sistema de descuento a comercios y bares: si se recicla descuento del 10% anual acumulable hasta un 40%; si no se hace o se hace mal, aumento del 10%, o del % que se suba ese año.
  • Repensar la política de contenedores: su situación, número de contenedores de cada tipo...
  • Bonos de compra ligados a reciclaje para incentivar la recogida selectiva de envases y aumentar la calidad de lo recogido.

Y una última reflexión, todas las actividades que se realizan en comunidad están regladas: horarios y límites del ruido, lugares de (no) fumar, emisiones de gases... ¿la “basura” no se ha reglar? Antes de tomar cualquier medida punitivas (multas) hay que realizar campañas de información, concienciación y tener sentido común... pero en este tema se lleva años informado, concienciando y pidiendo sentido común. Siempre se puede hacer más, pero hoy en día el que no recicla no es porque no sabe que hay que hacerlo.

Lehen gaia: soldatak, dietak eta komisioak....

Bigarren gaia: etxebizitzak Sopelan

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Galderak Sopelako EHBILDUren hautagaiari

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Igandea, 10 Maiatza 2015 Argitaratua: Igandea, 10 Maiatza 2015

Udal hauteskundeak maiatzaren 24an izango dira. Gaurtik aurrera eta kanpainan gauden bitartean, EHBILDUren hautagaiak bere iritzia emango du egunero eta era laburrean Sopelako udal bizitzaren gai bati buruz.

 

Las elecciones municipales serán el día 24. En estos días de campaña electoral, el candidato de EHBILDU dará brevemente a diario su opinión sobre un tema concreto de la vida municipal de Sopela.

1.- Kargu politikoen soldatak, dietak eta komisioak…

EHBILDUren ustez, Sopelako alkatearen soldataren erreferentzia  izan behar du eguneroko lanean irabazten dena. Inor ez da politikan sartzeagatik galera ekonomikoa eduki behar, baina era berean, inork ez luke karguan betikotu behar eguneroko lanean baino gehiago irabazten duelako.

Nire gaur egungo soldata, irakaskuntza ertaineko irakasle baten soldata da 10 trienioekin, alegia 2250 euro inguruan eta edonork egiazta dezake kopuru hau sektoreko lan hitzarmenean. Sopelako EHBILDUren ustez alkatea eta alkate ordea egon behar dira liberatuak, eta honen soldata ere kopuru antzekoan kokatuko litzateke.

Gogoan hartu legealdi honen hasieran EHBILDUk %25ean murriztu zituela soldatak, dietak, komisioak… Gutxienez murrizketa horri eutsiko diogu, eta aukera balego beste alderdiekin adostasunetara heldu ondoren, dietak are gehiago murrizten saiatuko gara.


1.- Sueldos de cargos políticos, dietas y comisiones…

Para EHBILDU en Sopela, la referencia del sueldo del alcalde es el sueldo que tiene en su vida laboral diaria. Nadie ha de ser perjudicado económicamente por entrar en política, pero nadie ha de querer perpetuarse en el cargo político porque gana más que en su trabajo diario.

Mi sueldo actual es el de un profesor de enseñanzas medias con 10 trienios, y cualquiera puede comprobar en el convenio del sector que esto es un sueldo de unos 2250 euros mensuales. Como cargos políticos liberados EHBILDU en Sopela contempla el alcalde y el o la teniente alcalde, que también se movería en un sueldo similar.

Recordar que ya al comienzo de la actual legislatura EHBILDU redujo los sueldos, dietas, comisiones etc. en un 25%. Como mínimo vamos mantener esta reducción y si hay acuerdos con el resto de los partidos intentaremos disminuir todavía más las dietas.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Gure Esku Dago badu blog berria.

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Igandea, 10 Maiatza 2015 Argitaratua: Igandea, 10 Maiatza 2015

blog berria

 

 

 

 

Sopelako Gure Esku Dago gonbidapena egin du zabaldu duen blog berria ezagutzeko

gedsopela.blogspot.com

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Udal hauteskundeei begira Sopelako EHBilduk konpromisoak argitaratu ditu

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Ostirala, 08 Maiatza 2015 Argitaratua: Ostirala, 08 Maiatza 2015

konpromisoak

 

Maiatzaren 24an izango diren udal hauteskundeei begira Sopelako EHBilduk bere konpromisoak argitaratu ditu. 100 neurri baino gehiago jaso dira herriko eragile askorekin batzartu ondoren eta hainbat bilera ireki deitu ostean.

Hona hemen konpromisoak: Sopeloztarrok garaile, con EHBildu ganamos todas

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu