Iritziak

Sopela.net astiroago ibiliko da uztailean eta abuztuan

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Osteguna, 14 Uztaila 2016 Argitaratua: Osteguna, 14 Uztaila 2016

sopela net

 

 

 

Sopela.net astiroago ibiliko da uztailean eta abuztuan. Alde batetik, herrian sortzen diren albisteak murrizten dira uda garaian eta bestetik Sopela.net-ek ere “oporrak” hartzen ditu.

Dena dela, albisteak murrizteak eta oporretan egoteak ez du esan nahi “deskonektatzea”, beraz  Sopela.net adi egongo da eta suertatuko den guztia web orrian islatuko da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelako jaien pregoia

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Asteartea, 28 Ekaina 2016 Argitaratua: Asteartea, 28 Ekaina 2016

{youtube}IcQRs8Gf9sI{/youtube}

Hona hemen Sopelako Gure Esku Dago taldeak irakurritako pregoia hitzez hitz…

Hormak eta harresiak ez ditugu maite,
elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.
Ez dugu beste inor mendean hartu nahi,
etorkizuna hautatu, ez besterik.
Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
Jende zoriontsua, herri libre batean.

Arratsaldeon guztioi!!! Eskerrik asko Sopelako Jai Batzordeari Gure Esku Dago taldeari pregoia irakurtzeko aukera emateagatik. Ohore da gure herriko jaiei hasiera ematea.

Gure Esku Dagok erronka handia du Uribe Kostan: 2017ko apirilaren 2an, sopeloztarrok erabakitzeko eskubidea gauzatuko dugulako.  Sopelak ere, Euskal Herriko beste herri askorekin batera hautestontziak ipiniko ditu gure etorkizunaz libreki erabaki nahi dugula adierazteko, eta parte hartze kopuru guztiak txikituko ditugu, ziur gaude horretaz.

Ados gaude
Gogoz eta tinko
Ados gaude
erabakitzeko

Eskerrik asko jai-batzordeari, animo koadrilei eta elkarteei, umore ona herrikide guztiei, indarra egun hauetan gure zerbitzuan lanean arituko direnei, eta gogoan har ditzagun hemen ez daudenak: lan bila irten behar izan dutenak, kartzelan daudenak, eta ezin ahaztu egoera latza bizi dutenak: DBE(RGI) kobratzen dutenak, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak, langabezian daudenak…

BAI umore onari, BAI alaitasunari, BAI giro onari, BAI ondo pasatzeari, BAI sexu askapenari, BAI parte hartzeari, BAI jai herritarrei, BAI jai euskaltzalei, BAI parekidetasunari, eta ezetza bakarra:  EZ errespetu faltari, EZETZ,  EZETZ DA ETA KITO!.

Gaur Sopelako jaiei hasiera ematen diegu eta gure abestiak  dion bezala "jende zoriontsua herri libre batean". Horixe opa egiten dizuegu: izan zaitezten, izan gaitezen zoriontsuak, dasta ditzagun jaiak Sopela libre batean!!!

Sopela Sopela gaur da gure eguna... Bota txaflerua eta has dadila jaia

GORA SOPELA… GORA JAIAK!!!

Bideoa: Sopelako Gure Esku Dago eta Hiruka

Add a comment
0
0
0
s2smodern

“Ezetzak agertzea ere interesatzen zaigu”

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Larunbata, 04 Ekaina 2016 Argitaratua: Larunbata, 04 Ekaina 2016

Sopela Ados erabakiGure Esku Dago-k “Herri bat gara, Erabakitzeko eskubidea dugu” aldarrikapenarekin bat eginez, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan Herri Kontsultak antolatu ditu.

Bizkaiko Hitza agerkariak elkarrizketa egin dio Sopelako talde sustatzailearen partaidea den Anjel Artaberi (2016ko ekainaren 3an).Sopela.net-ek bere osotasunean argitaratzen du Bizkaiko Hitzak Anjeli egin dion elkarrizketa.

 

 

 

Ados jarri dira Uribe Kostako herritarrak. Eta adostasun horri eguna ere jarri diote: 2017ko apirilaren 2a. Orduan egingo dute etorkizunari buruzko herri galdeketa Urduliz, Lemoiz, Sopela eta Barrikan. Eta sortu berri duten Ados Uribe Kosta elkartea izango da prozesuaren bultzatzaile nagusia. 150 lagunek osatzen dute elkartea gaur-gaurkoz, baina herritarrei irekita dagoen taldea dela azaldu du Anjel Artabe partaideak (Sopela, 1958).

Nola izan da galdeketara deitzeko prozesua?

Eskura prozesua egin genuenetik erronka nagusi bat izan genuen eskualdean: erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenekin zer egin pentsatu. Eztabaida luzea izan genuen, eta bidea beste era batean egitea erabaki genuen. Iruditu zitzaigun herri galdeketa antolatzea askoz aproposagoa zela adierazpenaren barruan lan egitea baino. Eta erabakitzeko eskubidearen adierazpena herri galdeketaren parte gisa jarri dugu. Hori guztia egiteko sortu da Ados Uribe Kosta elkartea.
Nolakoa izan da batzordearen eraketa?

Batzorde sustatzailea osatzeko zerrenda luzea osatu genuen eskualdean. Herri mugimenduetako, elkarteetako eta bestelako eragileetako partaideekin hitz egin genuen, eta baita norbanakoekin ere. Talde sustatzailean ahalik eta aniztasun handiena biltzea izan zen gure helburua hasieratik, eta oso profil ezberdineko herritarrengana jo dugu horretarako. Herritarrekin hitz egin ondoren jo genuen alderdi politikoetara, eta, oro har, ona izan da egitasmoaren inguruan izan duten jarrera. Esparru guztiekin berba egin ondoren egin genuen talde sustatzailea osatzen dugunon bilera. 150 pertsonako taldea gara orain, baina parte hartzea ez dago itxia inondik inora ere.

Herritarrak lanerako gogoz azaldu zaizkizue?

Talde sustatzailean izateak zer-nolako konpromisoa eskatzen duen galdetu digute askok. Eta konpromisoa norbere aukeraren araberakoa dela erantzun dugu beti. Prozesu honetan, ez dago gutxienekorik, gutxieneko guztiek gehitu egiten dutelako, eta denek dute tokia batzordean. Taldea osatu ondoren, aurkezpen publikoa prestatzen hasi ginen. Hori izan da orain arteko zailena, testua guztien artean adosten aritu baikara. Ordu asko eman dugu horretan, baina oso pozik gaude emaitzarekin.

Eskualdeko zenbait herritakoak elkartu zarete batzordean. Kudeaketa errazten du horrek?

Goierriko esperientziari arreta handiz erreparatu diogu, eta han egin dituzten urratsei begira egon gara. Uribe Kostako herriak ezberdinak dira, bai. Baina, soziologikoki, nahiko antzekoak dira denak. Plataformak hitzaldiak egin dituenean, antzeko gauzak entzun ditugu herri gehienetan.

Zeintzuk dira galdeketak egin arte egingo dituzuen urratsak? irakurtzen jarraitzeko SAKATU--> GEHIAGO IRAKURRI

Add a comment

Gehiago irakurri: “Ezetzak agertzea ere interesatzen zaigu”

0
0
0
s2smodern

Itsaspeko kablea Sopelara

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Asteartea, 31 Maiatza 2016 Argitaratua: Asteartea, 31 Maiatza 2016

Sopela itsas hondoko kablea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Egun hauetan, komunikabide guztietan albistea izan da gure herria Estatu Batuetatik Sopelaraino helduko den Facebook eta Microsoft-en itsaspeko kableagatik. Albiste honetaz hitz egiteko Juan Mª Sanchez, EHBilduko zinegotziarekin elkartu gara…

Prentsan agertu den informazioaz gain, baduzue datu gehiagorik?

Egia esateko oso datu gutxi dugu gai honetaz. Udalaren batzorde informatiboetan ez da honetaz hitzik esan, eta maiatzaren 30ean, egin genuen plenoaren bukaeran, erregu eta galdera sailean, gaia mahairatu zen. Gobernu Taldearen esanetan prentsan agertu dena baino askoz gehiago ez dago; beraz, une honetan oso azaleko informazioa dugula onartu behar dugu.

Azalekoa, baina zenbait datu izango dituzue...

Lehenengo eta behin esan behar da, gaur egun jadanik, badagoela gure herrira Bretainia Handitik heltzen den beste kable bat. Aspaldiko kable honen azpiegitura baliatuz lehorreratuko da egun hauetan puri-purian dagoen Facebook eta Microsoft-en itsaspeko kablea, horrela konexioak errazagoak eta merkeagoak izan daitezkeelako. Uste da kablea 2017an helduko dela Sopelara, Arriatera hondartzara hain zuzen ere.

Eraginik izango al du kable honek Sopelan?
Gaur egun Bretainia Handitik Sopelara heltzen den kableak ez dio ekarpenik egiten gure herriari: ez dirurik zergen bidez, ez lanposturik… eta datorren urtean helduko denak gauza bera. Sor litekeen enplegu bakarra kablearen kontrol gunea kokatuko den tokian izango da, bertatik jardunak eta matxurak kontrolatuko eta errepetidoreak monitorizatuko direlako.

Ingurugiroan inpakturik?
Kablea zuntz-optikoa da eta Telxius-ek kudeatuko du, Telefonika taldeko filialak. Itsas hondoko azaletik dator eta kostaldetik 1500 metrora lurperatuko da. Ditugun informazio apurraren arabera, kablea lehorreratuko da Arriateran, hondartzaren harearen azpitik 10 metroko sakontasunean Telefonikak gaur egun dituen kabletegiarekin lotzeko Sopelako eliza ondoko Telefonikaren eraikuntzara heldu arte. Teorian behintzat, ez da inpakturik egongo, baina gertutik jarraituko dugu gaia.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

El cinismo del PNV Y PSE en Sopela

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Ostirala, 06 Maiatza 2016 Argitaratua: Ostirala, 06 Maiatza 2016

(Artíulo de opinión firmado por Juan Mª Sanchez , cocejal de EHBildu en Sopela)

 

En el pleno del pasado 28 de abril, con motivo del día internacional de la salud y seguridad en el trabajo asistimos perplejos a otro ejercicio de cinismo e incoherencia política por parte del equipo de gobierno del PNV-PSE. En el pleno, como tercer punto, se nos presenta como ganadora de la licitación por el contrato de la jardinería de Sopela, la oferta de una multinacional con una oferta que baja en un 47%  el precio de licitación del contrato, oferta que sobrepasa en tres puntos el umbral de temeridad y trae un informe positivo de los técnicos municipales, cuya argumentación no compartimos. Una oferta que se basa fundamentalmente en reducir de 9 a 5 los trabajadores, en la subcontratación llevada al límite y en la que, como consecuencia de recepcionar nuevas zonas urbanizadas, se aumenta la superficie sobre la que trabajar. Claramente esta oferta cimenta su beneficio en la explotación y la precarización de las condiciones laborales de los trabajadores y trabajadoras.

PNV y PSE votan a favor. DBTU se abstiene. SO y EH Bildu votamos en contra.

Solamente 5 minutos más tarde, en el siguiente punto, el PSE presenta por vía de urgencia una declaración con motivo del día internacional de la salud y seguridad en el trabajo en el que se reconocen incrementos en los accidentes laborales del 10% y se reconoce que uno de los factores fundamentales en las causas y el incremento es la precarización de las condiciones laborales, cito literal, "trasladamos a las instituciones implicadas la necesidad de poner en marcha las transformaciones necesarias para forzar un cambio de rumbo en la prevención de riesgos laborales, intensificando las políticas activas que erradiquen la precariedad, la desigualdad y las injustas condiciones de trabajo que se ocultan tras los accidentes y las enfermedades de origen laboral".

A pesar de que como se ha presentado por urgencia no se pueden hacer enmiendas, hacemos notar que el PSE sólo hace alusión a la reforma del PP, olvidándose de la suya, en la votación todos votamos a favor.

¿Se ha visto mayor ejercicio de hipocresía en 5 minutos?

En el minuto 1, PNV y PSE con su voto condenan a los trabajadores a la explotación laboral y en el minuto 2, compungidamente, apoyan una declaración que pide que no se haga lo que acaban de hacer, demencial.

Que en el pleno de Enero se aprobaran unas clausulas sociales para aplicar a este pliego, buscando facilitar a las empresas pequeñas su acceso, aumenta el nivel de cinismo a niveles insoportables.

Política de cara a la galería, donde a la hora de la verdad, cuando hay que mojarse y desde las administraciones, defender las condiciones laborales de los y las trabajadoras, le ponen la alfombra roja a las multinacionales que precarizan el empleo, explotan a los trabajadores y trabajadoras y a través de las puertas giratorias les ponen en sus consejos de administración, donde es difícil que sufran un accidente laboral.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu