Sopelako ikastetxeetatik Babes Ofizialeko etxebizitzetara

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Larunbata, 03 Otsaila 2018 Argitaratua: Larunbata, 03 Otsaila 2018

Sopela Ikastetxeetatik etxebizitzeetara

Amaieran erdaraz: De los centros educativos a la vivienda protegida en Sopela
Juan Mª Sanchez (Sopelako ehbilduko zinegotzia)

 

Ikastetxeei buruzko ziurtasunak eta zalantzak
Hainbat ziurtasun baziren...

*Iberre txikia geratu dela eta Zipiriñen barrakoiak daudela.

*Institutua handitu ahal izateko, Abaro eskualdeko orube bat udaletxearen esku uzteko hitzarmena zegoela hiru aldek sinatua: Sopelako udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Abaro eskualdeko jabeek. Hitzarmen hori sinatu zenean, PNVk ez zuen kudeatzen instituzio bat ere: Sopelako udala EHBilduren esku zegoen eta Eusko Jaurlaritza PSEren eskuetan. Esanguratsua.

*Institutua handitzeko finantzazioa aginduta bazegoela, eta gauzatzeko gehienenezko epea 2017ko azken hiru-hilean zela.

*PNV-PSE gobernu taldeak, behin baino gehiagotan esan zigula Abaroko jabeekin harremanetan zegoela eta 2016ko azarorako gune horretako plan partziala ez bazegoen eginda, Udalak berak egingo zuela.

*Sopelan eskolarizatzea ez dela ziurtatzen ertain eta epe luzean.

*Eusko Jaurlaritzak ez duela bermatuta aurrekontuetan nahitaezko finantzazioa institutu berri bat eraikitzeko, ezta Iberrekoa Lehen Hezkuntzak duen beharretara egokitzeko.

eta orain zalantzak daude...

Baina, bat-batean, 2017ko abenduan, ziurtasun hauek guztiak desagertzen dira eta zalantzak nagusitu egiten dira. Sopelako PNVk, bere kabuz, argudiorik eman gabe eta komunikabideen bidez jakinarazten digu 2 milioi euro gastatu behar ditugula oruberen bat erosteko eta bertan institutu berri bat eraikitzeko; diru hori lortzeko udalak beste hainbat lur sail batzuk saldu behar ditu, eta ez zaigu esaten zeintzuk diren sail horiek, ez haien tasazioa, ezta zeintzuk diren eros daitezkeen orubeak. Urtarrileko udal osoko bilkuran Zipiriñeko Guraso Elkartea ordezkariak izan ziren informazio hau eskatzeko eta oraingo honetan ere ukatu zitzaien.

PNV-PSE Gobernu Taldeak informazio guztia “ezkutatzen” du gerta litekeen “espekulazioagatik”. Lotsarazteko moduko argudioa kontuan hartuz egoera hau guztia PNVk izan duen hiri-plangintzaren ondorio zuzena dela, etxegileen eta espekulatzaileen interesei lehentasuna eman zaie sailik onenak gordez txaletak eta luxuzko etxeak eraikitzeko eta ez dira kontuan izan zuzkidurarako sailak, eskoletarako, eta udal zerbitzuetarako inork nahi ez zituen lurrak geratu dira soilik udalarentzat, erabiltezinak zirenak, aprobetxamendu ez zeukatenak e.a.

Hezkuntzatik etxebizitzetara BOE

Orain arte institutuarenn handitze lanak Abaron egiteko zeuden... ideia hau baztertzen bada... Zer gertatuko ote da Abaro gunean aurreikusita dauden Babes Ofizialeko Etxeekin? Abaroko etxegintzaren %75a BOE egiteko da, ia-ia 500 Babes Ofizialeko Etxebizitza. Oraingoan ere, EHBilduk hitzarmena lortua zuen Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailarekin BOEak eraikitzeko Abaron. Lehentasun osoko gaia Sopelako etxebizitzen egoera ikusita. Hezkuntza eta etxebizitzen beharrak lehentasun handiko erabakiak dira eta ulergaitzak dira PNVk jartzen dituen trabak konponbide bat emateko Abaroko sailari, berriro ere bazterrean utzita. Edo berrio ari al gara espekulazioaz? Hausnarketa:  11 edo 12 urterekin kanpora doaz ikastera eta ez dira itzuliko, Sopelan etxebizitza lortzea ezinezkoa baita.

EHBilduk baditu proposamenak

a) – Institutua handitu gaur egungoaren ondoko lurretan.
b) – Ikastetxe berri bat Haur eta Lehen Hezkuntzarako.
Proposamen hauek edo egoera hau bideratuko duen beste edozein aztertzeko gure aldeko jarrera plazaratzen dugu.

Beraz zera proposatzen dugu: Abaroko jabeekin adostasuna ezinezkoa bada, institutua egiteko beharrezkoak diren lurrak Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko, Euskal Herriko Lurzorua eta Hirigintzaren legearen 188. artikuluak aurreikusten duen “zuzkidura publikoetara lursailak zuzenean okupatzea” erabiltzea. Proposamen honek badu oinarri juridikoa eta orain arte inork ez du errefusatu. Teknikoen iritzien arabera bide administratiboa 3 edo 4 hilabetetan gauzatuko litzateke. Beraz, PNVren aldetik borondate politikoa balego, lur horietan eraiki liteke institutua eta gainera bidea zabalduko zitzaion Abaroko ia 500 BOE horien eraikitzeari.

EHBilduk irtenbideak bilatzen jarraitzeko konpromisoa du, baina behin betiko konponbidea emateko gauza diren bakarrok Iberre eta Zipiriñeko gurasoak dira, haien seme-alaben kalitatezkoa eta era duin batean hezkuntza jasotzeko eskubidea aldarrikatuz.


De los centros educativos a la vivienda protegida en Sopela

Certezas e incertidumbres sobre los centros educativos en Sopela
Teníamos algunas certezas…

  • Que Iberre se queda pequeño y que los barracones han llegado a Zipiriñe.
  • Que había un acuerdo entre Ayuntamiento de Sopela, Gobierno Vasco y los propietarios de Abaro sobre la cesión de un determinado terreno anexo para ampliar el instituto. Cuando se llega a este acuerdo el PNV no gobierna en  ninguna de las instituciones involucradas: EH Bildu gobierna el Ayuntamiento de Sopela y el PSE el Gobierno Vasco.
  • Que había financiación comprometida para la ampliación del instituto, con plazo máximo para su ejecución al último trimestre del 2017.
  • Que el equipo de gobierno PNV-PSE nos dijo en varias ocasiones que estaba en conversaciones con los propietarios de Abaro y que si para Noviembre del 2016 no habían desarrollado un plan parcial lo haría el propio Ayuntamiento.
  • Que no se asegura la escolarización a medio-largo plazo en Sopela.
  • Que no hay financiación comprometida por el Gobierno Vasco en el presupuesto para construir un instituto nuevo, ni para reformar el edificio de Iberre adaptándolo a las necesidades de primaria.

Y ahora incertidumbres...

De repente, en Diciembre del 2017, todas estas certezas desaparecen y sólo quedan incertidumbres. El PNV de Sopela decide unilateralmente, y nos informa por los medios de comunicación sin aportar ninguna justificación, que hay que gastarse 2 millones de euros en comprar unos terrenos para construir un instituto nuevo. Para conseguir este dinero hay que vender propiedades municipales, y no se nos dice qué propiedades son, ni su valoración, ni que terrenos son susceptibles de ser comprados. En el pleno de Enero representantes de la AMPA de Zipiriñe acudieron para pedir esta información y también se les denegó.

El equipo de Gobierno (PNV-PSE)  “esconde” toda la información aludiendo a una posible especulación. Sonrrojante que se hable de especulación cuando esta situación es consecuencia directa de la planificación urbanística del PNV en Sopela, en la que han primado los intereses inmobiliarios y especuladores, reservando los mejores terrenos para chalates, vivienda de lujo y no se ha hecho ninguna previsión de terrenos dotacionales, escolares, reservando para uso municipal lo que nadie quería, los restos y retales de imposible aprovechamiento.

De la educación a la vivienda VPO…

La ampliación del Instituto estaba prevista hasta ahora en Abaro y si esta localización se rechaza ¿Qué va a pasar con las viviendas de VPO que se localizan en esa zona? El 75% de la edificabilidad de Abaro está destinada a VPO de régimen general, casi 500 VPO. EH Bildu también llegó a un acuerdo con el Departamento de Vivienda del Gobierno Vasco para desarrollar las VPO de la zona de Abaro, una prioridad viendo la situación de la vivienda en Sopela. Las necesidades de Educación y vivienda para los y las jóvenes de Sopela son tan prioritarias que no se entienden las trabas del PNV a buscar soluciones en esta zona y volver a dejar Abaro aparcado. ¿O hablamos de especulación una vez más? Reflexión… Se van con 11-12 años a estudiar fuera y ya no volverán, la imposibilidad de acceder a la vivienda en Sopela impedirá su vuelta y arraigo.

Desde EH Bildu tenemos propuestas:

a) - Ampliación del Instituto en los terrenos colindantes al centro actual
b) - Nuevo centro de Educación Infantil y Primaria
Manifestamos  nuestra disposición a valorar estas u otras propuestas que signifiquen una vía de solución, por lo que proponemos que:

Si el desarrollo del acuerdo con los propietarios no es posible, para poner a disposición del departamento de educación los terrenos disponibles para la construcción del nuevo centro, EH Bildu propone utilizar la  opción que permite la ley del suelo y urbanismo del Pais Vasco en su artículo 188, “la ocupación directa de terrenos destinados a dotaciones públicas”. La viabilidad de una solución en base a esta fórmula viene avalada por un informe jurídico que no ha sido rebatido. Según técnicos consultados el trámite administrativo llevaría unos 3 – 4 meses. Por lo que si hubiera voluntad política por parte del PNV en estos terrenos ya se podría estar construyendo la ampliación del instituto… y además abriría el camino a la construcción de las casi 500 viviendas de VPO en el sector Abaro.

EH Bildu se compromete a seguir buscar soluciones pero la única fuerza capaz de solucionar este problema es la de los padres y madres de Iberre y Zipiriñe exigiendo que se cumpla el derecho de sus hijos e hijas a una educación de calidad y en condiciones dignas.

Bisitak: 722
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...