Sopeloztarrok, ospitalea dela eta, trafikoaren konponbidea eskatzen dute.

Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Asteartea, 27 Ekaina 2017

Sopela Ospitalea Olabide ez

istripua Olabide kaleanOspitalerako sarbidea: “Irtenbideak nahi ditugu, manipulaziorik ez!”

Urduliz Ospitalearen Herri-plataformaren deiari erantzunik, auzotar talde handi batek elkarretaratzea egin du gaur, hilak 27, Sopelako udaletxeko plazan  “Irtenbideak nahi ditugu, manipulaziorik ez!” goiburu pean. Elkarretaratzea 19:00etan izan da eta 19:30ean Udal Osoko Bilkurara igo dira hainbat bizilagun udal agintarien aurrean ospitaleraino egin nahi duten errepidearen aurkako jarrera eta desadostasuna adierazteko.

Udal Gobernu taldeak egiteko asmoa duen Olabide – Osteiko – Ospitalea loturak ondorioak larriak eta atzeraezinezkoak ekarriko ditu sopeloztarron bizi kalitatean herri-plataformaren kideen ustez. Bertaratutakoek, gainera, Sopelak duen saihesbide baten beharra aldarrikatu dute eta Udal Gobernu taldeak egoera konpontzeko duen borondate eza salatu dute.

Inkesta, berdin manipulazioa

Honekin batera, bai udaletxeko plazan, bai pleno aretoan, argi adierazi da Sopelako udalak ospitalerainoko bide berriaren inguruan telefonoz egindako inkesta eta galdetegia azpijokoa izan dela. Inkesta horren bidez Urdulizera doan bide berria egitea justifikatu nahi izan du udalak eta horretarako “galdera nahasiak eta alderdikoiak egin ditu, trafikoaren benetako datuei buruzko informazioa ezkutatuz, bide horren legaltasunaz dauden zalantzak isilaraziz eta dauden bestelako bide aukerak desagerraraziz ”.

Atzo istripua Olabiden

Aurreikuspenik txarrenak atzo bete ziren, Olabide kalean auto batek bizilagun bat harrapatu zuen eta gaurko elkarretaratzean eta plenoan izandako adierazpenetan kasu hau aipatu da, nahiz eta alkateak “ohiko istripu estatistikan” sartzeko ahalegina egin.

Bisitak: 286
0
0
0
s2sdefault