Sopela.net Sopelan erroturik

Kategoria: Iritziak Noiz sortua: Asteartea, 16 Maiatza 2017

Sopela Sopela.netSopela.net agerkari digitalak bere helburu xumea betetzen jarraitzen du. 2016an hilero 2500 bisita inguruan gabiltza:

***Urtarrilean: 2660 bisita
***Otsailean: 2586 bisita
***Martxoan 2330 bisita
***Apirilean: 2611 bisita

Honez gain Facebookean 188 “Atsegin” ditugu eta Twitterren 502 jarraitzale.

Hemen duzue Sopela.net-en aurkezpena (AMAIERAN ERDARAZ)

Sopelan herri mugimendu asko daude, herri ekimenak, instituzioetatik haragoko bestelako errealitateak eta hori guztia islatu nahi dugu. Gehienetan, herrietako gertakari “xume” horiek, eguneroko gertaera eta informazio “txiki” horiek, ez dute inolako islarik komunikabide handietan. Hor dago “Sopela.net”: tarte hori eskaintzeko, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea da gure nahia.

Gure herrian, gauza asko gertatzen dira: batzuk txalotzeko, beste batzuk salatzeko, hainbat gainditzeko eta beste hainbat miresteko. “Sopela.net” geroari begiratzeko leihoa da, eta hedabide nagusienetan tokirik ez duen errealitatearekin bat egiteko geltokia da. Leiho apala, baina eskuragarria sopeloztarrontzat.

Eta zintzoak izan nahi dugu: informazioa interpretatu egiten da, eta “Sopela net”-ek argi eta garbi definitzen du bere burua komunikabide aurrerakoi, herritarra, ezkertiarra, gaztea, feminista eta abertzale bezala.

Zure ekimenarekin eta ilusioarekin  leiho honetatik begiratzeko gonbidapena egiten dizugu.

“Sopela.net”  es un medio de comunicación humilde, pero con un claro objetivo: informar y reflexionar sobre Sopela; dar un servicio a todos y todas las vecinas de Sopela y ofrecerles un espacio para que puedan publicar sus artículos, opiniones y aportaciones.

En Sopela hay muchos movimientos populares, hay una realidad que supera la actividad institucional y eso es lo que queremos reflejar en Sopela.net. Normalmente, estas actividades “humildes” que se dan en todos los pueblos, ese “pequeño” día a día de los y las vecinas, no tienen ningún reflejo en los grandes medios de comunicación… Ese es el lugar de Sopela.net: ofrecer un espacio para dar a conocer toda esa realidad que pasa desapercibida.

En nuestro pueblo suceden muchas cosas: algunas dignas de ser aplaudidas, otras denunciables, muchas para ser mejoradas y otras para admirarlas. “Sopela.net” es una ventana al futuro y quiere reflejar la realidad que no tienen cabida en los medios de comunicación estándares. Una ventana humilde, pero a disposición de los sopeloztarras.

Y queremos ser honrados: la información se interpreta, y “Sopela.net” se define sin la menor duda como un medio de comunicación popular, progresista, de izquierda, joven, feminista y abertzale.

Con vuestra participación e ilusión os invitamos a participar en esta ventana.

Bisitak: 302
0
0
0
s2sdefault