Internazionalismoa

Sopela: Ongi etorri errefuxiatuak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Asteartea, 15 Azaroa 2016 Argitaratua: Asteartea, 15 Azaroa 2016

Sopela errefuxiatuak

 

Bihar (astezkena), hilak 16, SOS ERREFUXIATUAK bilera deitu du Kurtzio Kultur etxean Europar Batasunak eta Turkiaren arteko itunaz hizt egiteko eta desadostasuna adierazteko.

Bilera 19:00etan eta irekia da interesatu guztiontzat.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Hondurasko errealitate gordina ezagutzeko aukera Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Azteazkena, 09 Azaroa 2016 Argitaratua: Azteazkena, 09 Azaroa 2016

Sopela Honduras

 

Plaza Beltza Kultur Taldeak antolaturik Honduraseko egoerari buruzko hitzaldia izango da datorren ostiralean, hilak 11, 19:00etan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean

 “La realidad política de Honduras y la represión” izenburupean, giza eskubideen  aldeko ekintzaile eta defendatzaile batek bere hausnarketa plazaratuko du: “Hondurasko oligarkiak eta AEBk bultzatutako Manuel Zelaya presidentearen aurkako 2009ko estatu kolpea, indigenen buruzagien erailketa, Frente Nacional de Resistencia Popular (FNRP)  mugimenduaren sortze prozesua..."

Hitzaldi hau Joxemi Zumalabe Fundazioaren esku Euskal Herrian emango den ziklo baten barruan kokatzen da. 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Elkartasuna GABirekin eta askapenako lagun guztiekin

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Ostirala, 22 Urtarrila 2016 Argitaratua: Ostirala, 22 Urtarrila 2016

ASKAPENAko auzipetuen aldeko bazkaria antolatu da Sopelan bihar, urtarrilak 23, 15:00etan. Hiztordua Ander deuna ikastolan da 15euroan.

Askapenaren epaiketa

Espainiako Auzitegi Nazionalak Askapena herri mugimendu internazionalista epaitu du “ETAko kanpo harremanetarako tresna izatea” akusazio pean. Askapenako bost kiderentzat seina urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak, eta honez gain Askapena, Bilboko Askapeña konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteak legez kanporatzea ere eskatu du.

Gabi Basañez “sopeloztarra”

Askapena-ko kideen artean Gabi Basañez dago, Sopelarekin harreman handia duena hainbat urtetan gure herrian bizi izan delako eta herriko kultur eta euskararen aldeko mugimenduetan gogor egin baitu lan. Gainera, sopela.net agerkari digital honetan ere noizbehinkako kolaborazioak egin ditu. (Askapenako beste kideak: Walter Wendelin, Unai Vazquez Puente, David Soto Aldaz eta Aritz Gamboa de Miguel dira)

Sopelatik oso aspaldiko elkartasuna

Bost lagun hauek 2010ean atxilotu zituzten lehen aldiz, eta jadanik une hartan, 2010eko azaroko plenoan hain zuzen, Sopelako Udal Osoko Bilkurak Gabi eta Askapenako beste kideen askatasuna aldarrikatu zuen sumario horren zentzugabekeria salatuz.

Orain dela 5 urteko proposizio horrek garai hartako udalean ordezkaritza zuten ANV, EA, Ezker Batua eta Sopela Los Verdes babesarekin egin zuen aurrera (PNV abstenitu zen, eta PSE eta PP kontra bozkatu zuten). gaur egun oraindik ere, proposizioak gaurkotasun osoa du, horregatik merezi du gogoraraztea testu hartan esandako zenbait baieztapen: “Gabi Basañezen eta bere kideen lan publikoa, zilegia eta demokratikoa ez daiteke delitutzat har, beraz hauen askatasuna eskatzen dugu… ...Udal Bilkura honek, Gabiren askatusuna eskatzeko eta errepresioa etetearen beharra eskatzeko azaroaren 28an burutuko den manifestazioarekin bat egiten du eta Sopelako herritarrei parte hartzeko gonbidapena luzatzen die…  ...Erabaki hauek Gabiren familiari helarazteaz gain, Espainiako eta Frantziako barne Ministerioari eta Gobernu Lehendakaritzei helaraziko zaizkie...

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Zer ari da gertatzen Venezuelan?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Osteguna, 07 Urtarrila 2016 Argitaratua: Osteguna, 07 Urtarrila 2016

Venezuela

Venezuelan eman diren azken hauteskundeko emaitzek, herri karibetar hartan, hamarkadetan zehar eman diren bi ideien arteko konfrontazioa areagotzen dute. Alde batetik, Simon Bolibarren bidea jarraitzen dutenen ikuspegia, zeinak Venezuelak nazio eta interes orotatik independentzia bermatu nahi dutenak. Eta bestetik, oligarkia autoktonoaren bidea, inperioaren itzalpean jarraitzearen alde daudenak, euren interes politiko eta ekonomikoen mesedetan.

Abenduaren 6an, Chavismoaren ideiaren kontra lerrokatzen diren eta arestian aipatutako interes oligarkikoen defentsako taldeak, irabazi dituzte hauteskunde legislatiboak. Bataila garrantzitsu bat irabaztea lortu dute herri langilegoaren etsaiek, baina gerra irabazteko pausu asko eman beharko dituzte oraindik... Eta bai!, gerraz mintzo gara! Azkenengo hauteskundetan Hugo Chavez hila zela eta Nicolas Maduro oinordekoak presidentziarako elekzioak irabazi zituenean, gerra ekonomiko zitala abiatu bai zuen oposizioak. Ideien indarraren bidez jendartea konbentzitu ezin izan zutenez, boterea eskuratzeko espekulazio ekonomikoari ekin zioten. Horrela, oinarrizko elikagai zein baliabide oro blokeatzen hasi ziren herritarren eskura iritsi ez zitezen eta aldi berean merkatu beltzean puztutako preziotan saldu. Azken bi urteetan, nazio osoan hornigabetze larri eman da, herritar klase baxuenak sufrituz eta talde opositoreen alde lerrokatu dira ezinbestean.

Add a comment

Gehiago irakurri: Zer ari da gertatzen Venezuelan?

0
0
0
s2smodern

Informazioaren itsaso zabaletan itotzen gara?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

artaldea

ZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko abenduaren 9an

 

Informazio azkar eta eskuragarriaren aroan bizi gara egun. Kapazak al gara benetan informazio, datu eta iritzi artean murgildu eta argia den zerbait ateratzen? Euskal Herriko egoera aztertzeko tresnak izan arren (testuinguru hurbila edota gure errealitateari buruzko ikuspegi kritikoa) batzuetan kosta egiten zaigu. Baina nola aztertu atzerriko gertakariak testuingurua hain ezaguna ez zaigunean? Zeinen alde posizionatu? Posizionatu behar ote gara? “Onak” eta “txarrak” existitzen al dira?

Sistemak, inbutu batetik informazioa irenstera behartzen gaitu, horrela, gero eta informazio gehiago izan, kritikotasuna, informazioaren itsaso zabaletan itotzen zaigu. Euskal Herria ez da sistema isolatu bat, ezta gutxiago ere, munduko gertakariek gure norabidean eragiten duten era berean sistema elikatzen dugu guk, gure ekinbide eta hautuekin.

Aipatutako tesi honek, internazionalista eta askapen mugimenduko kide ororen oinarrizko premisa izan beharko luke. Askoren ustean askapen nazionalak edo klase/genero borrokak lehenetsi behar dira... eta gerora (indarra geratzen baldin bada beti ere) borroka internazionalista era transbersal batean jorratu beharko litzateke. Hala ere, bere herriaren askapen nazionalarekin konprometitua dagoen oro kontzientzia internazionalista landua eduki beharko luke. Azken batean Euskal Herri sozialista, euskaldun eta feminista lortzea ez da soilik euskal herri langilearen interes estrategikoa, baita sistema kapitalista-inperialista-patriarkala gainditzeko borrokan diharduten gainerako herri langileena ere. Internazionalismo iraultzailea eta abertzaleak, ez du kanpora begiratzen bere herrialdeko premia eta arazoak ahaztu nahi dituelako, baizik eta bere herri zapaldu izaera berdina ikusten duelako Kapitalaren edota Estatuen bidegabekeria jasaten den edozein lekutan. SAKATU GEHIAGO IRAKURRI

Add a comment

Gehiago irakurri: Informazioaren itsaso zabaletan itotzen gara?

0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...