Internazionalismoa

Aurten ere, Sopelako Nuyum elkarteak Saharar herriarekiko elkartasuna eskatzen du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Astelehena, 05 Urtarrila 2015 Argitaratua: Astelehena, 05 Urtarrila 2015

sahara elkartasunaSahararen aldeko XI. Euskal Karabanaren bilketa hasiko da urtarrilean eta Nuyum elkartearen esku egongo da antolakuntza Sopelan.

Aurreko urteetan bezala, behar-beharrezkoak diren elikagaiak jasotzen hasiko dira: arroza, pasta, atuna, sardinak, azukrea, konpresak, e.a. Batzen diren elikagai guztiak Tindoufeko kanpamenduetan (Argelia) dagoen saharar herriari bideratuko da.

Uribe Kostako ikastetxeetan, enpresetan eta merkatal-guneetan produktuak jasoko dira eta edozein pertsona, enpresa eta eragilek parte har dezake.

Nuyun elkartea orain dela hainbat urte jaio zen Sopelan Saharako herriari sostengua emateko helburuarekin. Izan ere, Saharak autodeterminaziorako eskubide osoa du, eta kanpamenduak erresistentzia baketsu eta nekaezin horren isla dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Azaroaren 9a dela eta, Sopelak bat egin Kataluniarekin.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Larunbata, 08 Azaroa 2014 Argitaratua: Larunbata, 08 Azaroa 2014

Katalunia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sopelako udalak bere babesa agertu die Kataluniako erakundeei eta azaroaren 9ko kontsulta demokratikoari.

EHBILDUk proposatu

Proposizioa Bilduko Udal Gobernuak aurkeztu zuen, eta koalizioko 7 zinegotzien babesa jasotzeaz gain, EAJ-PNVko zazpi zinegotzien babesa ere jaso zuen. PSE-EEko zinegotzi biak eta PPko zinegotzi bakarrak kontra bozkatu zuten.

Proposamenean Sopelako Udalak errespetatu eta aitortu egiten du Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa, kataluniar gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa; gainera, defendatzen du herriek eta pertsonek beren etorkizuna demokratikoki erabakitzeko askatasuna dutela.

Honez gain erabateko babesa eskaintzen zaie Kataluniako instituzioei eta azaltzen da Sopelako Udala ez dagoela inola ere ados Espainiako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoarekin eta Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakiarekin.

Erabaki hau helaraziko zaie, batetik, Espainiako Gobernuari, Konstituzio Auzitegiari, eta bestetik Kataluniako Generalitatari, Associació de Municipis per la Independència, AMIri eta Associació Catalana de Municipis, ACM-ri.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

“Born to learn” gobernuz kanpoko erakundeak jaialdi solidarioa Sopelan ospatuko du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Azteazkena, 04 Ekaina 2014 Argitaratua: Azteazkena, 04 Ekaina 2014

                

Ekainaren 7an “Born to learn” Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) jaialdi solidarioa ospatuko du 16:00etatik aurrera Sopelako udaletxe plazan eta GKH honen helburua Tanzaniako komunitate batean eskola bat eraikitzea da.

Egitarauan ekimen ugari prestatu dituzte ordutegi honekin:
16:00 Txalaparta tailerra umeentzako
17:00 Born to learn proiektuaren aurkezpena ume eta helduentzako
17:30 Ipuin kontalaria “Afrikako Txanogorritxoa” umeentzako
18:00 Aurpegi margotzeak eta globoflexia umeentzako
18:30 Batukada
19:00 Bingo solidarioa
20:00 Sin Rumba fija
21:30 Suzko malabareak perkusioarekin
22:00 The one vision Project –Tributo a Queen
00:00 Musika txosnan
01:00 Amaiera

“Born to Learn” elkartea 2011. urtean sortu zen, Tanzaniako Moshi hirian eta euren helburua bertan eskola publikora joateko baliabide ekonomikoak lortzea da, bertako haurrek hezkuntzarako aukera izan dezaten.
Informazio gehiago: www.borntolearn.eu

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela envía un vehículo a los campamentos de refugiados saharauis

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Larunbata, 22 Otsaila 2014 Argitaratua: Larunbata, 22 Otsaila 2014

sahara

 

El Ayuntamiento de Sopela ha venido impulsando durante los últimos años el proyecto del Centro de Día de la daira de Dora, situada en el Sahara. Los responsables de este centro detectaron la carencia de vehículos para transporte de los ancianos al Centro y por medio de la asociación Nuyun de ayuda al Sahara se pusieron en contacto con el ayuntamiento sopelostarra.

BILDU propuso la cesión...

Aprovechando que en 2013, el Ayuntamiento adquirió un nuevo vehículo todoterreno para la Brigada de Obras, BILDU propuso en el pleno la donación del anterior vehículo de la Brigada a los campamentos de refugiados saharauis en Tindouf. Además el Ayuntamiento ha realizado una serie de reparaciones a fin de dotarle de un uso viable, evitando al destinatario hacer frente a tal reparación.

Esta donación ha tenido bastante repercusión en los medios de comunicación ya que hoy (22 de febrero) ha partido hacia los campamentos de refugiados del Sahara la X caravana vasca de solidaridad. En estos medios se ha destacado que el ayuntamiento de Bilbao y el de Sopela han donado vehículos.

Y el PNV votó en contra...

Esta cesión salio adelante en el pleno con los votos favorables de Bildu (7), los votos contrarios de EAJ-PNV (7) y la abstención de PSE-EE (2) y PP (1). Ante el empate a 7 votos la proposición de BILDU fue aceptada por el voto de calidad de la alcaldesa. La mejor explicación de de estos votos es ver directamente el debate habido en el pleno:

{youtube}nzv6V73Yz88&feature=c4-overview&list=UUCL27slqwcv41DsJUbxBMzQ{/youtube}

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Diada historikoaren besperan euskal independentistek Kataluniarekin bat egin dute

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Igandea, 08 Iraila 2013 Argitaratua: Igandea, 08 Iraila 2013

estelada eta ikurriñaINDEPENDENTISTAK sareak deituta bost giza kate ezberdinak osatu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Hendaian.

Datorrren irailaren 11an Kataluniako ANC mugimendu herritarrak 400 kilometroko giza ktea osatzeko deia egin du independentziaren nahia aldarrikatzeko.

Hemen duzue deialdia egiteko zabaldu duten bideoetariko bat. Dudarik gabe egun historikoa izango da. eta Euskal Herritik oso gertu jarraituko dugu.

 

{youtube}tRQxhkmiXcs#t=60{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu