Internazionalismoa

Kurdistan Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Astelehena, 15 Ekaina 2015 Argitaratua: Astelehena, 15 Ekaina 2015

Kurdistan

 

BERTAN BEHERA.

Hitzaldia honen ordez, egun, toki eta ordu berean “Colombia, basta de terrorismo de estado” izeneko hitzaldia izango da

 

 

Meñakoz Kultur Elkarteak antolaturik “Kurdistan lurralde askea- Territorio libre” izeneko hitzaldia izango da datorren ostiralean, hilak 19, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan.

Hitzaldia gazteleraz izango da, eta Juan Sorinek, Euskal Herriko Newroz elkartekideak, emango du.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelak Mendebaldeko Sahararekin bat

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Osteguna, 14 Maiatza 2015 Argitaratua: Osteguna, 14 Maiatza 2015

sahara hitzaldia

 

 

 

 

Maiatzaren 23an, larunbatean, 12:00etan eta Kurtzio Kultur Etxean Ahmed Ettanjik “Giza Eskubideen aldeko borroka Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan” izeneko hitzaldia emango du.

Deialdia irekia da eta sopeloztar gzutiak gonbidaturik daude.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela: Free Palestina Askatu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Astelehena, 23 Martxoa 2015 Argitaratua: Astelehena, 23 Martxoa 2015

free Palestina

 

 

 

 

Meñakoz kultur elkarteak antolaturik, datorren asteazkenean, martxoak 25, hitzaldia izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan palestinar herriaren historia eta gaur egungo borrokaz.

Free Palestina Askatu izenpean, Askapeneko brigadista bat arituko da eta interesatu guztiak gonbidaturik daude.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Aurten ere, Sopelako Nuyum elkarteak Saharar herriarekiko elkartasuna eskatzen du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Astelehena, 05 Urtarrila 2015 Argitaratua: Astelehena, 05 Urtarrila 2015

sahara elkartasunaSahararen aldeko XI. Euskal Karabanaren bilketa hasiko da urtarrilean eta Nuyum elkartearen esku egongo da antolakuntza Sopelan.

Aurreko urteetan bezala, behar-beharrezkoak diren elikagaiak jasotzen hasiko dira: arroza, pasta, atuna, sardinak, azukrea, konpresak, e.a. Batzen diren elikagai guztiak Tindoufeko kanpamenduetan (Argelia) dagoen saharar herriari bideratuko da.

Uribe Kostako ikastetxeetan, enpresetan eta merkatal-guneetan produktuak jasoko dira eta edozein pertsona, enpresa eta eragilek parte har dezake.

Nuyun elkartea orain dela hainbat urte jaio zen Sopelan Saharako herriari sostengua emateko helburuarekin. Izan ere, Saharak autodeterminaziorako eskubide osoa du, eta kanpamenduak erresistentzia baketsu eta nekaezin horren isla dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Azaroaren 9a dela eta, Sopelak bat egin Kataluniarekin.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Larunbata, 08 Azaroa 2014 Argitaratua: Larunbata, 08 Azaroa 2014

Katalunia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sopelako udalak bere babesa agertu die Kataluniako erakundeei eta azaroaren 9ko kontsulta demokratikoari.

EHBILDUk proposatu

Proposizioa Bilduko Udal Gobernuak aurkeztu zuen, eta koalizioko 7 zinegotzien babesa jasotzeaz gain, EAJ-PNVko zazpi zinegotzien babesa ere jaso zuen. PSE-EEko zinegotzi biak eta PPko zinegotzi bakarrak kontra bozkatu zuten.

Proposamenean Sopelako Udalak errespetatu eta aitortu egiten du Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa, kataluniar gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa; gainera, defendatzen du herriek eta pertsonek beren etorkizuna demokratikoki erabakitzeko askatasuna dutela.

Honez gain erabateko babesa eskaintzen zaie Kataluniako instituzioei eta azaltzen da Sopelako Udala ez dagoela inola ere ados Espainiako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoarekin eta Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakiarekin.

Erabaki hau helaraziko zaie, batetik, Espainiako Gobernuari, Konstituzio Auzitegiari, eta bestetik Kataluniako Generalitatari, Associació de Municipis per la Independència, AMIri eta Associació Catalana de Municipis, ACM-ri.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...