Internazionalismoa

Informazioaren itsaso zabaletan itotzen gara?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

artaldea

ZERBIDOREAREKIN IZAN DITUGUN ARAZOAK DIRELA ETA, ARTIKULU HAU BERRESKURATU DUGU. Jatorrizko publikazio data: 2015eko abenduaren 9an

 

Informazio azkar eta eskuragarriaren aroan bizi gara egun. Kapazak al gara benetan informazio, datu eta iritzi artean murgildu eta argia den zerbait ateratzen? Euskal Herriko egoera aztertzeko tresnak izan arren (testuinguru hurbila edota gure errealitateari buruzko ikuspegi kritikoa) batzuetan kosta egiten zaigu. Baina nola aztertu atzerriko gertakariak testuingurua hain ezaguna ez zaigunean? Zeinen alde posizionatu? Posizionatu behar ote gara? “Onak” eta “txarrak” existitzen al dira?

Sistemak, inbutu batetik informazioa irenstera behartzen gaitu, horrela, gero eta informazio gehiago izan, kritikotasuna, informazioaren itsaso zabaletan itotzen zaigu. Euskal Herria ez da sistema isolatu bat, ezta gutxiago ere, munduko gertakariek gure norabidean eragiten duten era berean sistema elikatzen dugu guk, gure ekinbide eta hautuekin.

Aipatutako tesi honek, internazionalista eta askapen mugimenduko kide ororen oinarrizko premisa izan beharko luke. Askoren ustean askapen nazionalak edo klase/genero borrokak lehenetsi behar dira... eta gerora (indarra geratzen baldin bada beti ere) borroka internazionalista era transbersal batean jorratu beharko litzateke. Hala ere, bere herriaren askapen nazionalarekin konprometitua dagoen oro kontzientzia internazionalista landua eduki beharko luke. Azken batean Euskal Herri sozialista, euskaldun eta feminista lortzea ez da soilik euskal herri langilearen interes estrategikoa, baita sistema kapitalista-inperialista-patriarkala gainditzeko borrokan diharduten gainerako herri langileena ere. Internazionalismo iraultzailea eta abertzaleak, ez du kanpora begiratzen bere herrialdeko premia eta arazoak ahaztu nahi dituelako, baizik eta bere herri zapaldu izaera berdina ikusten duelako Kapitalaren edota Estatuen bidegabekeria jasaten den edozein lekutan. SAKATU GEHIAGO IRAKURRI

Add a comment

Gehiago irakurri: Informazioaren itsaso zabaletan itotzen gara?

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopelatik elkartasuna Askapenako kideekin

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Larunbata, 17 Urria 2015 Argitaratua: Larunbata, 17 Urria 2015

AskapenaAskapenaren epaiketa

Datozen egunetan, urriaren 19tik azaroaren 2ra, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaituko du Askapena herri mugimendu internazionalista “ETAko kanpo harremanetarako tresna izatea” akusazio pean. Askapenako bost kiderentzat seina urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak, eta honez gain Askapena, Bilboko Askapeña konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteak legez kanporatzea ere eskatu du.

Gabi Basañez “sopeloztarra

Askapena-ko kideen artean Gabi Basañez dago, Sopelarekin harreman handia duena hainbat urtetan gure herrian bizi izan delako eta herriko kultur eta euskararen aldeko mugimenduetan gogor egin baitu lan. Gainera, sopela.net agerkari digital honetan ere noizbehinkako kolaborazioak egin ditu. (Askapenako beste kideak: Walter Wendelin, Unai Vazquez Puente, David Soto Aldaz eta Aritz Gamboa de Miguel dira)

Sopelatik oso aspaldiko elkartasuna

Bost lagun hauek 2010ean atxilotu zituzten lehen aldiz, eta jadanik une hartan, 2010eko azaroko plenoan hain zuzen, Sopelako Udal Osoko Bilkurak Gabi eta Askapenako beste kideen askatasuna aldarrikatu zuen sumario horren zentzugabekeria salatuz.

Orain dela 5 urteko proposizio horrek garai hartako udalean ordezkaritza zuten ANV, EA, Ezker Batua eta Sopela Los Verdes babesarekin egin zuen aurrera (PNV abstenitu zen, eta PSE eta PP kontra bozkatu zuten). Proposizioak gaur egun gaurkotasun osoa du, horregatik merezi du gogoraraztea testu hartan esandako zenbait baieztapen: “Gabi Basañezen eta bere kideen lan publikoa, zilegia eta demokratikoa ez daiteke delitutzat har, beraz hauen askatasuna eskatzen dugu… ...Udal Bilkura honek, Gabiren askatusuna eskatzeko eta errepresioa etetearen beharra eskatzeko azaroaren 28an  burutuko den manifestazioarekin bat egiten du eta Sopelako herritarrei parte hartzeko gonbidapena luzatzen die…  ...Erabaki hauek Gabiren familiari helarazteaz gain, Espainiako eta Frantziako barne Ministerioari eta Gobernu Lehendakaritzei helaraziko zaizkie...

Add a comment
0
0
0
s2smodern

ezer ez ospatzeko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Astelehena, 12 Urria 2015 Argitaratua: Astelehena, 12 Urria 2015

urriak 12

 

Egutegiak gaur "jaia" dela dio, baina ez dago zer ospatzerik... Horrela dio Sopelan jarritako pankartak.

Urriak 12, Herri indigenen erresistetzia. Genozidioak ez dira ospatzen.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Errefuxiatuekin elkartasuna bideratzeko prest Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Azteazkena, 16 Iraila 2015 Argitaratua: Azteazkena, 16 Iraila 2015

Siria

Azken egun hauetan etengabe Europako hainbat lurraldeetara heltzen ari den errefuxiatu-andanaren aurrean, batez ere Siriatik, eta prentsan agertutako albisteak aintzat hartuz: “EAEn, Eusko Jaurlaritzak Foru-aldundiekin eta udalekin aztertzen ari da errefuxiatuei bidera dakiekeen laguntzak”, Sopelako EHBilduk aste honetan udaletxean izandako Gizarte Ekintza batzordean bere erabateko jarrera azaldu du gaiari lehentasuna emateko, aztertzeko Sopelan dauden aukerak errefuxiatuak hartzeko eta galdera egin du Sopelako udalak gai honetan duen jarreraz.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Colombia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Asteartea, 16 Ekaina 2015 Argitaratua: Asteartea, 16 Ekaina 2015

Colombia

 

Meñakoz Kultur Elkarteak antolaturik “Colombia, basta de terrorismo de estado” izeneko hitzaldia izango da datorren ostiralean, hilak 19, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan.

 

Hitzaldia gazteleraz izango da, eta Jorge Freytter-ek, Kolonbiako errefuxiatu politikoa eta “Presente y futuro de Colombia en tiempos de esperanza” liburuaren  koordinatzaileak, emango du.

 

 

Adi!!!

Aurretiaz beste hitzaldia zegoen iragarrita "Kurdistan lurralde askea", baina bertan behera geratu da. Hitzaldia Colombiaz izango da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...