Hezkuntza

Información sobre parques infantiles de Sopela 2015

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Ostirala, 05 Abendua 2014 Argitaratua: Ostirala, 05 Abendua 2014

{youtube}jEh8i1LRksI{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

LOMCE legea dela eta hitzaldia

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Astelehena, 11 Martxoa 2013 Argitaratua: Astelehena, 11 Martxoa 2013

 

LOMCE

 

LOMCE legearen ezarpena dela eta (Wert legea) Euskal Herriko hainbat eragilek kontrako iritzia plazaratu dute eta mobilizazioak burutu dituzte.

LOMCE legeaz eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntz Sistema propioaz aritzeko hitzaldia antolatu da martxoaren 12an Algortako Villamonteko Kultur Etxean 19:00etan.

Hizlaria Eli Zubiaga izango da.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Lodosako ikastolarentzat euro 1

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Larunbata, 28 Urtarrila 2012 Argitaratua: Larunbata, 28 Urtarrila 2012

lodosa ikastolaLodosa-Sartagudako Ikastolaren egoera ez da erraza. Eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen aldetik, Ikastetxea egoera ekonomiko zaila bizi du eta horren aurrean Ikastolen Elkarteak laguntzeko deia luzatu du, izan ere, Euskarak Lodosako ikastola behar du. Kanpaina berezi bat jarri da martxan, eta aurreneko egitasmoa “Euro bat, marrazki bat” izenekoa izan da. Euskal Herriko ikastoletako ikasleek marrazki bana egin eta ikastetxe bakoitzak euro bat emango du matrikularik duen ikasle bakoitzeko. Horrez gain, Ibaialde Ikastolak gizarte osoari egin dio dei laguntza emateko, eta kontu korronte bat ere zabaldu du norberak bere ekarpen propioak egiteko.

Elkartasun eguna, otsailaren 5ean, Sartagudan

Nafarroa hegoaldeko ikastolak egoera larrian daudela iragarri zuen atzo Ikastolen Elkarteak, Lodosa-Sartagudako Ibaialderen egoera azpimarratuz. Hori dela-eta, datorren otsailaren 5ean, igandea, Elkartasun Festa deitu du ikastolak berak Sartagudan, zentroak dituen behar ekonomikoei aurre egiteko.

12.00etatik aurrera kontzertuak izango dira frontoian, Laket, Neu'e Buruben, Norte Apache, Ze Esatek!, Bizardunak eta Los Zopilotes Txirriaos taldeekin. Ordu berean, baina eskola gunean, Sakanako herri kirolak eta Lezaungo trontzalariak ikusteko aukera izango da, besteak beste.

Bazkalostean, berriz, Aitzol Barandiaran, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak arituko dira. Aurten ikastolak 25 urte beteko ditu eta zailtasun horiek ez dute zapuztuko mende laurdena betetzeak merezi duen ospakizuna. Otsailaren 5ean, urte horietako bizipenak eta gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango ospakizun batean.

Lodosako Ibaialde Ikastolaren historia

1991. urtera egin behar dugu saltoa, orduantxe, sortu baitzen Ibaialde Ikastola 9 haurrekin. Lekualdaketa ugari jasan ditu ikastetxean. Urte horietan zehar, matrikulazioak gora egin dute, eta irakasle bakarra egotetik, horien kopurua ere handitu da. Mende laurdena darama Lodosako ikastolak foru administrazioaren oztopoak gainditzen eta euskararen normalizazioaren alde etengabe lanean. Datorren asteburuan, ibilbide luze eta korapilatsu horri merezitako ordaina emango diote jai handi batean.

Sopelan ere kanpaina honekin bat eginez

Sopelako Ander Deuna Ikastolan dagoeneko ekimen honekin bat egin dute eta diru biltzeko kutxa zabaldu dute. Beraz, diru ekarpena egiteko hau da bide bat. Beste bidea Lodosako Ibaialde Ikastolak zabaldu duena da. Hau da, elkartasun ekonomikoa bideratzeko kontu korrontea zabaldu dute eta norberak bere diru ekarpena egin dezake. Ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira, txikiak zein handiak. Beraz, anima zaitezte eta zuena egizue! Hau da kontu korrontearen zenbakia: 3035 0153 46 1531026051

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Inauteri koloretsuak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Ostirala, 04 Martxoa 2011 Argitaratua: Ostirala, 04 Martxoa 2011

{youtube}aaUAdZS7ivY{/youtube}

Urtero bezala inauteriak Sopelara ere etorri dira. Ohitura den moduan gure herriko ikastetxe guztietan jai hau ospatu dute. Irudimena eta sormena berriro ere garaileak atera dira. Ander Deuna ikastolak bere ospakizunaren tokia aldatu du eta aurten Urko Kiroldegian egin dute. Hona hemen Ander Deuna ikastolak burutu duen inauteriaren bideo laburpena.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Iraupen Gurasoen Elkarteak eskolaz kanpoko jarduera berriak aurkeztu ditu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Azteazkena, 27 Urria 2010 Argitaratua: Azteazkena, 27 Urria 2010

dantzaBeste urteetan bezala, Sopelako Zipiriñe-Iberre ikastetxeko aita-amek Euskal Dantzen taldea abian jarri dute. Taldea osatzeko asmoz, deia egin du eta izena ematera animatzen du Iraupen Gurasoen Elkarteak. Ikastaroa lau urtetik gorako umeentzat zuzenduta dago eta ostiralero 16:45etatik 18:15etara burutuko da.

Bestalde, aurten sei urtetik gorako umeek errugbia praktikatzeko aukera izango dute. Sei neska-mutil beharko dira, gutxienez, taldea osatzeko. Entrenatzeko egunak eta orduak adosteko, Elkarteak interesatuekin bilera bat egingo du.

Azkenik, guraso batzuk eskatuta, Lehen Hezkuntzako lehen mailako neska-mutilentzat eta bigarren mailakoentzat antzerkia eskainiko da asteazkenetako eguerdian.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...