Hezkuntza

Iraupen Gurasoen Elkarteak umeentzako txinera eskolaz kanpoko klaseak eskainiko ditu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Azteazkena, 20 Urria 2010 Argitaratua: Azteazkena, 20 Urria 2010

txinatar

Duela egun batzuk Zipiriñe eskolako Iraupen Gurasoen Elkarteak 2010-2011 ikasturterako eskolaz kanpoko ekimen berriak abian jarriko zituela jakinarazi zuen eta jada lehenengo ekintzaren berri badaukagu: elkarteko kideak eskolako txikientzako txinera klaseak antolatzen ari dira.

Ordu bateko saioetan bananduta, klaseak ostiraleko eguardietan izango lirateke. Antolatzaileek adierazten dute metodologia oso entretenigarria dela; horrela, ekintza ludikoen bitartez, jolastuz ikas dezaketela umeek.

Animatzekotan, Sopelako IBERRE Herri Ikastetxeko IGEko aretoan (Trokabide, 4) eman dezakezue izena.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Iraupen Gurasoen Elkarteak ikasturte berriari hasiera eman dio ekimen ezberdinekin

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Azteazkena, 06 Urria 2010 Argitaratua: Azteazkena, 06 Urria 2010

zipi

2010-2011 ikasturtea hasita dago eta aurten ere Iraupen Gurasoen Elkartea borondatezko lana antolatzeko prest dago: jaiak, eskolaz kanpoko ekintzak, txangoak, goizeko haurtzaindegia...

Hilabete honetan eskolaz kanpoko ekintzak hasiko dira, eta nahi duenak oraindik apuntatzeko aukera dauka.

Elkartearen blogean jakinarazten duten arabera, bi ekintza berri abian jarriko dituzte:

SKATE. Astearteetan edo ostegunetan izan daiteke (ordubete astero, 18:00etatik 19:00etara) bi talde antolatuz (5 eta 8 urte bitartekoa, bata; 8 eta 14 urte bitartekoa, bestea). Prezioa 16 € ingurukoa izango litzateke hilero, 10 neska-mutiletik gora izanez gero.
TXINERA. Talde bakoitzean 3 urtetik gorako 5 neska-mutil edo gehiago izanez gero, astero ordu eta erdi izango litzateke (prezioa eta ordutegia bilera baten bidez adostuko litzateke).
Igeren txandala daukagu salgai: prakak eta kirol-jertsea, 30 €.

(Argazkia: IGE)

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Zipiriñeko Iraupen Gurasoen Elkarteak ikasturte amaierako jaia ospatuko du larunbatean eta igandean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Asteartea, 15 Ekaina 2010 Argitaratua: Asteartea, 15 Ekaina 2010
zipi2009

Zipiriñeko Iraupen Gurasoen Elkarteak agurra emango dio ikasturteari asteburu honetan. Horretarako, Elkarteak bigarren anaitasun-bazkaria prestatuko du 19an, larunbata. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa izango da helduentzat; eta txikientzat 8 eurokoa. Menuari dagokionez, paella, edaria, ogia eta postre prestatuko dute eskolako jantokian. Dirurik geratuz gero, askaria ere izango da txikientzat, puzgarrien ordutegian barne.

Hona hemen egitarau osoa eta ohar batzuk:

Add a comment

Gehiago irakurri: Zipiriñeko Iraupen Gurasoen Elkarteak ikasturte amaierako jaia ospatuko du larunbatean eta igandean

0
0
0
s2smodern

Minari aurre eginez Ander Deuna Ikastolak inauteria ospatu egin du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Ostirala, 12 Otsaila 2010 Argitaratua: Ostirala, 12 Otsaila 2010

Ander Deuna ikastolakoentzat inauteriaren eguna oso egun zaila izan da. Urtero bezala dena prest zegoen inauteriaren jaia ospatzeko baina atzo egun tamalgarria izan zen. Trafiko istripu batek ikastolako ama bat hil zuen eta azken ordu hauek oso gogorrak izan dira.

Azkenean aurrera egitea erabaki zuten. Bizitza aurrera doa eta berarekin batera joateko beharra dagoela azpimarratu zuten. Ekitaldiaren hasieran Yolanda Ezpeleta gogoan izan zuten eta haien gertukoei babes osoa adierazi zieten. "Xalbadorren heriotza" abestu zuten eta segituan prestatutako ekitaldia burutu zuten.

Ekitaldiaren hiru bideo hauek eskaintzen dizkizuegu.

{youtube}ydyaSFzZZl8{/youtube}

{youtube}GhZhQpjKEJI{/youtube}

{youtube}1A1Jma8ja-0{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Ander Deunako ikasleak Mihiluze Programan egon ziren

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Igandea, 18 Urria 2009 Argitaratua: Igandea, 18 Urria 2009

Ande Deuna mihiluze1. Batxilergoko eta 4. DBHko zenbait ikasle Mihiluze ETBko lehiaketa programara joan ziren. Grabatu den programa gainera 500garrena izan zen. Hori dela eta, Kike eta Illazki aurkezleez gainera, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea pilotariak, Tessa Andonegi, Klaudio Landa eta Jose Luis Korta izan ziren bertan. Oso interesgarria izan zen plato bat zer den ikustea.

Urriak 31an denak adi telebistan agertuko bait dira!

 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...