Sopelako udalak babesa eman die Helduen Hezkuntzako kideei

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Hezkuntza Noiz sortua: Larunbata, 28 Otsaila 2015 Argitaratua: Larunbata, 28 Otsaila 2015

CEPAEusko Jaurlaritzak onartutako Helduen Hezkuntzako Ikastetxeei buruzko erresoluzioa bertan behera utz dezala eskatu du Sopelako Udalak

Hezkuntza Sailak Helduen Hezkuntzako Ikastetxeek jasotzen dituzten diru laguntzak murriztu ditu ikastetxe hauen helburuak zehazteko eta irakaskuntza mota hau tituluak lortzeko soilik bidera dadin.

Erresoluzio hau, aitzitik, ez da ondo onartua izan gaur egun jende askok ikasten baitu Helduentzako Ikastetxeetan hainbat ikasketa berri eta osagarri garatzeko (hizkuntzak, informatika, ikastaroak...) eta ez titulu bat lortzeko. Sopelan, esate baterako, 230 ikasle baino gehiago daude eta horietako bakarrik 40k dute helburutzat titulua lortzea. Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia ezarriko balitz 200 ikasle eta hainbat irakasle gera litezke kalean.

Udalaren proposamena: EHBildu eta PSE alde

Gauzak horrela Helduen Hezkuntzako Ikastetxeko kideek  Sopelako udalera jo zuten eta Udal Gobernu Taldearekin hitz egin ondoren, EHBilduk proposizio bat aurkeztu zuen otsailaren 24an izandako Udal Osoko Bilkuran. Propozisioa onartua izan zen EHBildu eta PSEk emandako aldeko botoen esker. PNV eta PP abstenitu ziren.

Onartutako proposamenak salatzen du helburua irakasle-kopurua murriztea dela eta gainera, eskolatik kanporatuak izango diren ikasleei ez zaiela inolako alternatibarik eskaini. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskaera argia egitenzaio: erresoluzioa  bertan behera utz dezala eta hezkuntza arloko eragileekin batera ikastetxeen beharren arabera erreforma bultzatu dezan”.

(Argazkian: Sopelako Helduen Hezkuntzako ikastexea, pilotalekuaren gainean)

Bisitak: 632
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...