Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

ASTE ON

Goitik beheraino zuzen

mikel

Bohumil Hrabal idazle txekiarrak umoretsu kontatzen zuen II. Mundu Gerrako azken egunetako gertakizun bat. Alemaniar ehiza-hegazkin bat metrailatua izan zenean  haren hegala solte geratu zen  hiriaren gainetik. Hegala  hiriko plazaren gainean hasi zen jaisten pendulu ikaragarri bat balitz bezala. Hara eta hona, bizilagunak  ihesi  zihoazen hegala haien ustez eroriko ez zen aldera. Azkenean badirudi   hiriko lorategi batean erori zela. Bost minutu geroago hiriko bizilagunak inurriak bezala hasiak ziren hegalaren metalak eta xaflak eramaten.  Biharamunerako  untxi-kaioletako edo oilategietako teilatu gisa agertuko ziren hegalaren piezak.

Brno edo Praga inguruetan gertatu omen zen gertakizuna ez zaigu balio Sopela, Aste on! atalerako.  Beraz goitik beheraino eginez, lurrartuko dugu Sopelako inguruetan.

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Uztaila 2010 Abuztua 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
Kultura
Zapatu honetan Inkestas Rock Festibal 2010 Sopelan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2010/07/22

inkestarockZapatu honetan, hilak 24, Inkestas Rock Festibal 2010 egingo da Urkoko parkinean (Larrabasterran)

Sarrera doakoa izango da eta hona hemen egitaraua:

23n, barikuan
Superstardeejays In Session (23:00etatik aurrera)
Dj Jaitor
Dpdj

24an, zapatuan
1.- Tormenta DS (Mungia), 18:00etan
2.- Yoyo Am Entumeceited (Sopela), 19:00etan
3.- Tranxilium Trio (Sopela), 20:00etan
4.- Surf Is Death (Sopela), 21:00etan
5.- Boys Of Birle (Mungia), 22:00etan
6.- Bloodseekers (Hondarribi), 23:00etan
7.- The Snobs (Hernani), 00:30ean
8.- Punto De Mira (Santutxu) 01:45ean

Txosna 10:00etan zabalduko da, eta 12:00etan Tai-Chi eta Kung Fu erakustaldia izango da.

“Inkestas Rock Festibal” orain dela urte batzuk sortu zen Sopela eta Uribe Kostako gazte guztiei rock musika eskaintza eman ahal izateko, eta eskualdeko taldeei aukera bat eskaintzeko. Hasiera batean egitasmo xumea zena, pixkanaka-pixkanaka  indartzen ari da lagun askoren esker.

 
Gaurdanik eta igandera arte, Larrabasterrako jaiez gozatzeko aukera! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/15

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Circo Activo taldearen kale ikuskizunarekin hasiko dira Larrabasterrako jaiak, Urgitxeta plazan. Igandera arte hamaika ekimen ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu: kontzertuak, umore eta habanera jaialdiak, umeentzako jolasak, marmitako lehiaketa, erromeria... Egitaraua ikusteko, sakatu HEMEN.

 
Txosnen Batzordearen tortila txapelketa dibertigarria PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/27

Sopelako jaiak aurrera doaz. Txosnen Batzordeak tortila txapelketa antolatu zuen. Elizaren aurrean ospatu zuten eta txapelketa burutzeaz gain, esparru hori txosnak kokatzeko oso egokia dela aldarrikatu nahi izan zuten.

Tortila egiteko orduan "trebetasun" mailak oso ezberdinak izan ziren, baina oso dibertigarria suertatu zen. Hemen duzue txapelketaren bideoa.

 
Gora Sopelako Jaiak! Aupa neskak! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/25

Ugeraga Futbol taldeko neskek bota duten pregoiarekin San Pedroko jaiei hasiera eman diete. Aurten lehenengo mailara igo dira eta pregoia irakurtzeko txanda tokatu zaie. Ez da oso pregoi luzea izan. Gutxi irakurri dute, baina Ugeraga taldearen apologia garbia egin dute.

Pozik zeuden eta hori igerri da. Pregoia baino lehenago kalejira egon da. Sekeko gaztetxekoek kolorea eta imaginazioa ipini dute. Erreibindikazioak ere jaiarekin batera uztartu dira eta kolorez jantzita kalejiran eta pregoian ere egon dira. Haiekin batera presoekiko elkartasuna ere plazan egon da. Hau guztia bideoan ikusgai duzue.

Jaiak hasi dira eta 29a bitartean Sopela musikaz, jendez eta ekimenez beteko da. 29an greba orokorra deituta dago eta arratsaldeko 18:30etan Larrabasterratik manifestazioa abiatuko da Udaletxeko plazaraino. Sopelan grebak karakterizazio berezia hartuko du eta Sindikatuek jaiak direla kontutan harturik, tabernariei manifestazioa irauten duen bitartean ixteko eskatuko diete.

 
Plaza Beltza Kultugunea: ekainaren egitaraua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/13

Plaza Beltza Kulturguneak Ekainerako egitaraua  kaleratu zuen eta aste honetarako bereziki ekimen ezberdinak daude:

EKAINAK 14 19.00etan, Liburu baten aurkezpena:  "Un deseo apasionado de trabajo más barato y servicial. Migraciones, fronteras y capitalismo" Eduardo Romero. Cambalachek argitaratua.

"El 1 de enero de 2010 la población inmigrante empadronada en el Estado español ascendía a 5,7 millones de personas. Pese al recrudecimiento de los controles policiales racistas, del encarcelamiento en los Centros de Internamiento de Extranjeros y de las expulsiones, la política migratoria española no ha producido fundamentalmente inmigrantes expulsados sino inmigrantes amenazados de expulsión. El análisis de la Ley de Extranjería y su contextualización histórica en la historia de las migraciones en el capitalismo europeo revela el verdadero sentido de la política migratoria: instalar el miedo y la inseguridad para la explotación de un trabajo barato y servicial, imprescindible para el crecimiento de la economía española. La crisis no traerá consigo el retorno masivo de la población inmigrante, sino la intensificación de este modelo"

Gite-Ipes ek antolatzen dau eta idazlea ere bertan egongo da.

EKAINAK 15 19.30etan, hitzaldia / charla, "Alternativas al modelo policial", hablará Cesar Manzanos.

EKAINAK 18 18.30tan, hitzaldia, "Zer dira kontsumo taldeak? / ¿Qué son los grupos de consumo?". Elikadura subiranotasuna, bidezko merkatariza, garapen iraunkorra... Azkenaldian, asko entzuten ditugun hitzak dira, baina esanahia ez da guztiontzat berdina ordea. Bertan, eta EHNE sindikatuaren eskutik, duda asko argitzeko parada eukiko dugu gai hauei buruz. Hitzaldi honek bi helburu ditu, alde batetik informatzea, eta bestetik Sopela ta Larrabasterran kontsumo talde bat martxan jartzea.  Hitzaldia eguzki sopelak antolatzen dau.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 6
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates