|
2010/06/28 |
|
Gaur Hego Euskal Herrian Greba Orokorra deitu dute. Euskal gehiengo sindikalak planto egiteko deia egin du. Jauntxo ekonomiko eta politiko guztiek sortarazi duten krisia langileei lapurketa egiten konpondu nahian dabiltza. Baina ez da hori bakarrik. Haiek sortu duten krisia dela medio, urteetan borrokaren bitartez lortutako eskubide guztiak desegin nahi dituzte. Sopelan eta Euskal Herriko beste toki askotan, San Pedro egun handia da eta beraz, Grebak jaiarekin bat egin beharko du. Denda gehienak itxita egongo dira, kutxak ere bai, Udal langileek ere jai eguna dute eta beraz, tabernak eta gozodendak baino ez dira zabalik geratuko. Jakina da tabernarientzat jai hauek oso garrantzitsuak direla eta hori dela eta sindikatuek eta tabernariek protesta egiteko neurri egoki bat adostu dute. Arratsaldeko 18:30etan eskualdeko manifestazioa Sopelan egingo dute. Larrabasterrako plazan hasiera emango diote eta Sopelako kale nagusiak zeharkatu eta gero Udaletxeko Plazan amaituko dute. Bertan ekitaldi bat burutuko dute. Hori dela eta, Tabernariek 18:30etatik 19:30etara itxiko dute, mobilizazioarekin bat eginez. Ordu horretan aureikusita zeuden ekitaldiak ere atzeratu dira eta manifestazioa eta gero burutuko dituzte. Goizetik, Bilbon manifestazioa egingo dute, Eliptika Plazan goizeko 11etan. |
|
|
2010/06/24 |
|

Ekainaren 29an euskal gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian Greba Orokorra deitu du. Euskal jendartea jasaten ari den giza murrizketak salatzeko ezinbesteko erantzuna dela deliberatu dute eta egun horretan greba, mobilizazioak eta ekintza ugari antolatuko dira. Deialdiak Kepa Deunaren egunean egin dute. Hori dela eta, Euskal Herriko herri askotan jai egun handia ospatzen dute eta haien artean Sopela dago. Errealitate berezi hori kontutan harturik, Euskal Sindikatuek Sopelan Greba Eguna egokitzea erabaki dute. Kontutan hartu behar da denda gehienak jai eguna izanda itxita egongo direla, baita kutxak eta Udal Zerbitzuak ere. Tabernarien sektorean oso egun inportantea da diru sarrerei begiratuta eta kontutan hartu dute. Hori dela eta, Sindikatuek 29an bertan, Eskualdeko manifestazioa Sopelan konbokatu dute. Arratsaldeko 18:30etan Larrabasterratik abiatuko da eta Sopelako Udaletxeko Plazan amaituko da. Manifestazioak irauten duen bitartean tabernak ixteko gonbidapena egin diete eta oso jarrera ona erakutsi dute. Beraz, 29an Sopelan GREBA OROKORRA jai giroarekin batera nahastuko da. |
|
2010/06/22 |
|
Los surfistas de Uribe Kosta crearon en el 2006 la iniciativa Itsasoruntz, y ha vuelto a entrar en escena para dar un pequeño empujón al proceso que traerá la solución del conflicto a este pueblo. Para ello el pasado sábado (19 de junio) y en las aguas del río Ibaizabal, a la altura de museo Guggenheim, diez surfistas se echaron al agua para enarbolar desde sus tablas ikurriñas y banderolas con su logo, y cosechar así la atención de los viandantes.
Tres fueron las solicitudes que lanzaron desde allí: diálogo y acuerdo de todas las partes, en toda Euskal Herria y para todos los ciudadanos vascos, sin ningún tipo de exclusión; el respeto y la garantía de los derechos civiles y políticos, así como de todos los derechos individuales y colectivos. Itsasoruntz considera que la solución al conflicto que vive Euskal Herria está manos de todos y todas e insta a que se prime el trabajo en común por encima de las diferencias, animando a todos los ciudadanos y ciudadanas a crear las condiciones necesarias para que el proceso eche a andar. Afirman que “el proceso somos nosotros, el pueblo y aseguran la fuerza de hoy puede evitar las lágrimas del mañana. |
|
2010/06/12 |
|
Milaka eta milaka langile eta herritarak Bilboko kaleetan zehar manifestazio erraldoia egin dute. Mobilizazioaren amaieran Ainhoa Etxaide (LAB) eta Txiki Muñoz (ELA) sindikalistek hitza hartu dute eta euskal langileen aurkako eraso handi hau salatu dute. Mobilizazioa eta erantzuna beharrezkoa da. Euskal Herriak erantzun behar du eta erasoaren neurriko erantzuna eman behar dutela adierazi dute. Hori dela eta, datorren ekainaren 29an, Hego Euskal Herri osoan, Greba Orokorra deitu dute. Deialdi hau lantzeko, guztion ahalegina eta ekarpena eskatu egin dute. Langileok eta herritarrok mugitu beharra dugu gure auzokideak konbentzitzeko, Greba on bat lortzeko eta mobilizazio zabala garatzeko. Euskal Herriak beste marko politiko bat eta beste politiko batzuk behar dituela aldarrikatu dute.
"Langileak behin eta berriz erasoak" jasotzen ari direla esan du Muñozek, eta horri aurre egiteko modua mobilizazioa dela. "Eskubideak borroka eginda gauzatzen dira". Etxaidek salatu du "negoziazio kolektiboa indargabetu" nahi dutela gobernuek eta enpresaburuen elkarteek. Sindikatuek etzi emango dituzte grebari buruzko xehetasunak. Eragile eta alderdi askoren sostengua jaso du gaurko ekimenak, eta Bilbon egon dira ezker abertzalea (Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia) eta EA (Pello Urizar). Eragile politikook nabarmendu dute lan erreforma ezin dela onartu eta mobilizatu beharra dagoela. |
|
2010/06/09 |
|
Manifestazio Nazionala : EUSKAL LANGILEOK, GURE ETORKIZUNAREN JABE Bilboko Jesusen Bihotzetik, 17:30 LAB, ELA, ESK, STEE/EILAS, EHNE, HIRU Euskal Herriko gehiengo sindikalak larunbatean, ekainak 12, burutuko den manifestaldian parte hartzearen garrantzia azpimarratu du. Espainiar estatuak krisiaren aurrean jarri nahi dituen neurriei aurre egin behar zaiela adierazi dute; denak langileon kaltetan eta patronalaren mesedetan eginak baitaude: "batetik arlo publikoan murrizketa merkatu pribatuaren mesedetan, eta beraz, merkatuaren jabe direnen mesedetan, eta bestetik, langileon eskubide sozial eta laboralak murriztea, langilerian eskubide gutxiago patronalaren beti botere gehiago dela jakinik". Honekin batera langileok politikak aldatzea behar dugula adierazi dute, horretarako hori ziurtatuko duen marko berria ezinbesteko dugula aipatu dutelarik. "Partidu politikoei dei egiten diegu langileon egoeraren aurrean konpromisoak bereganatu ditzaten, iniziatiba har dezaten langileon eskubideak ziurtatuko dituzten politikak bultzatzeko, politika horiek hemen finkatu eta erabaki daitezen markoa bultzatzeko." |
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 5 |