Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

ASTE ON

Goitik beheraino zuzen

mikel

Bohumil Hrabal idazle txekiarrak umoretsu kontatzen zuen II. Mundu Gerrako azken egunetako gertakizun bat. Alemaniar ehiza-hegazkin bat metrailatua izan zenean  haren hegala solte geratu zen  hiriaren gainetik. Hegala  hiriko plazaren gainean hasi zen jaisten pendulu ikaragarri bat balitz bezala. Hara eta hona, bizilagunak  ihesi  zihoazen hegala haien ustez eroriko ez zen aldera. Azkenean badirudi   hiriko lorategi batean erori zela. Bost minutu geroago hiriko bizilagunak inurriak bezala hasiak ziren hegalaren metalak eta xaflak eramaten.  Biharamunerako  untxi-kaioletako edo oilategietako teilatu gisa agertuko ziren hegalaren piezak.

Brno edo Praga inguruetan gertatu omen zen gertakizuna ez zaigu balio Sopela, Aste on! atalerako.  Beraz goitik beheraino eginez, lurrartuko dugu Sopelako inguruetan.

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Uztaila 2010 Abuztua 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
Hezkuntza
Zipiriñeko Iraupen Gurasoen Elkarteak ikasturte amaierako jaia ospatuko du larunbatean eta igandean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/15
zipi2009

Zipiriñeko Iraupen Gurasoen Elkarteak agurra emango dio ikasturteari asteburu honetan. Horretarako, Elkarteak bigarren anaitasun-bazkaria prestatuko du 19an, larunbata. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa izango da helduentzat; eta txikientzat 8 eurokoa. Menuari dagokionez, paella, edaria, ogia eta postre prestatuko dute eskolako jantokian. Dirurik geratuz gero, askaria ere izango da txikientzat, puzgarrien ordutegian barne.

Hona hemen egitarau osoa eta ohar batzuk:

Gehiago irakurri
 
PSOE, PP... Isabel Celaaren inposizioari eta doktrinamenduari EZ!!! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/04/22

Celaari erantzunHezkuntza sistema barruan PSOE eta PP bultzatzen ari diren “indarkeriari legitimazioa kentzeko” egindako planari kritika eta ezezko ugari egin dizkiote euskal eragile gehienek: politikoek, sozialek,  sindikalek, komunitate eskolarrak...

Erantzunen artean LAB sindikatuak argitaraturiko hausnarketa argitaratzen dugu:

Indarkeriari legitimazioa kentzea eta bizikidetza demokratikoa (2010-2011). Bakearen eta giza eskubideen aldeko Hezkuntzako planaren (2008-2011) birformulazioa.
Inposizioari  eta doktrinamenduari ez!

Dokumentua aztertuta, lehenik eta behin, LABetik azpimarratu nahi dugu dokumentuak duen izaera, dokumentua erabat politikoa delako, ez hezkuntzakoa, eta PPSOEren irizpide politikoei erantzuten die. Are gehiago, dokumentua terrorismoaren aurkako lanabestzat jotzen dute. LABen ustez, lehenago UPNk egin zuen bezala, PPSOE ongi jabetu dira Hezkuntzak duen balore estrategikoaz, eta beste hezkuntza ekimenekin bezala, plan hau euskal herritarrak Espainiako ereduan asimilatzeko erabili nahi dute. Dokumentua gure iturrien bidez jaso dugu, eta aurki buletinean argitaratuko duten curriculum dekretuarekin bezala, duen adostasuna da Gobernu horrek duen gehiengoarena, gehiengo horrekin “dekretazoak” ateraz. Mozorro guztiak kendu dituzte eta beste garai bateko moduak erabiltzen ari dira, inposizioa,  Diktadurei dagozkien moduak hain zuzen. 

Gehiago irakurri
 
Euskal Herria bere hezkuntza, 13an denok Bilbora PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/03/09

euskal eskola

Ikasle Abertzaleak, LAB, Sortzen-Ikasbatuaz, Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Elkartzen, Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Euskaria Fundazioa, Bai Euskal Herriari, Segi eta Gazte Abertzaleak deia egiten dute datorren larunbatean, MARTXOAK 13, EGOERARI BUELTA EMATEKO eta MOBILIZAZIO HANDIA EGITEKO BILBON

Gehiago irakurri
 
Minari aurre eginez Ander Deuna Ikastolak inauteria ospatu egin du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2010/02/12

Ander Deuna ikastolakoentzat inauteriaren eguna oso egun zaila izan da. Urtero bezala dena prest zegoen inauteriaren jaia ospatzeko baina atzo egun tamalgarria izan zen. Trafiko istripu batek ikastolako ama bat hil zuen eta azken ordu hauek oso gogorrak izan dira.

Azkenean aurrera egitea erabaki zuten. Bizitza aurrera doa eta berarekin batera joateko beharra dagoela azpimarratu zuten. Ekitaldiaren hasieran Yolanda Ezpeleta gogoan izan zuten eta haien gertukoei babes osoa adierazi zieten. "Xalbadorren heriotza" abestu zuten eta segituan prestatutako ekitaldia burutu zuten.

Ekitaldiaren hiru bideo hauek eskaintzen dizkizuegu.

 
Ander Deunako ikasleak Mihiluze Programan egon ziren PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/10/18

Ande Deuna mihiluze1. Batxilergoko eta 4. DBHko zenbait ikasle Mihiluze ETBko lehiaketa programara joan ziren. Grabatu den programa gainera 500garrena izan zen. Hori dela eta, Kike eta Illazki aurkezleez gainera, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea pilotariak, Tessa Andonegi, Klaudio Landa eta Jose Luis Korta izan ziren bertan. Oso interesgarria izan zen plato bat zer den ikustea.

Urriak 31an denak adi telebistan agertuko bait dira!

 

 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 2
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates