Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

ASTE ON

Goitik beheraino zuzen

mikel

Bohumil Hrabal idazle txekiarrak umoretsu kontatzen zuen II. Mundu Gerrako azken egunetako gertakizun bat. Alemaniar ehiza-hegazkin bat metrailatua izan zenean  haren hegala solte geratu zen  hiriaren gainetik. Hegala  hiriko plazaren gainean hasi zen jaisten pendulu ikaragarri bat balitz bezala. Hara eta hona, bizilagunak  ihesi  zihoazen hegala haien ustez eroriko ez zen aldera. Azkenean badirudi   hiriko lorategi batean erori zela. Bost minutu geroago hiriko bizilagunak inurriak bezala hasiak ziren hegalaren metalak eta xaflak eramaten.  Biharamunerako  untxi-kaioletako edo oilategietako teilatu gisa agertuko ziren hegalaren piezak.

Brno edo Praga inguruetan gertatu omen zen gertakizuna ez zaigu balio Sopela, Aste on! atalerako.  Beraz goitik beheraino eginez, lurrartuko dugu Sopelako inguruetan.

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Uztaila 2010 Abuztua 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
Gazteria
Sekeko Gaztetxearen aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2010/06/09
images/stories/inaugurakzioa ona.jpg

Zapatu honetan, hilak 12, Sekeko Gaztexearen aurkezpena egingo du Gazte asanblada sopeloztarrak, sei hilabetez lan ta lan ibili ostean. Sekeko errota zena, ondo atondu eta konpondu dute Sekeko Gaztetxea sortzeko.

17:45ean udaletxeko plazatik abiatuko dira Gaztetxerantz trikitixaz lagundurik. 18:30ean Sekekoren aurkezpena egingo dute eta hainbeste konponketa egin eta gero, gaztetxea nola gelditu den ikusteko aukera egongo da. Ondoren, Virgen a los 19 kantautoreak abestu egingo du eta argazki erakusketa interesgarriaz gozatu ahal izango da. 20:30ean Batukada taldea helduko da Sekekora eta eurekaz kalejira eta herri poteoa egingo dute.

Gazte Asanblada Sopeloztarrak Sekeko ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi dio jende guztiari, eta batez ere herriko gazteei, gazteri sopeloztarra piztea baita bere helburua.
 
Kostaldeko ibilaldiarekin emango diote hasiera III. Koadrilen Egunari bihar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2010/05/14

ibilaldia

Aurtengo Kuadrilen Egunari hasiera emateko, goizeko 10:00etan izango dute zita gazte sopeloztarrek. Udaletxeko plazatik abiatuta eta EGUZKI talde ekologistaren eskutik, ibilalditxo bat egingo da herritik. LZPren obrak zeharkatuko dira, han sarraskia ikusi ahal izango delarik. Hondartzarako norabidean kostaldea ere ikusiko dute, ibaia eta basoa barne.

Beste ekimen guztiak Plaza Beltzan (euskaltegiaren ondoan) egingo dira. Horrela, ibilaldia eta gero, hamaiketako egiteko aukera egongo da baita txalaparta jotzeko eta entzuteko aukera ere. Ostean, arratsaldeko 15:00etan, herri bazkaria egingo da (bazkarirako tiketak maiatzak 13 baino lehen erosi beharko dira, Plaza Beltza Kulturgunean.

Gehiago irakurri
 
Maiatzaren 29an euskal gazteria Bruselara joango da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/05/07
gaztebruselara

GaztEHerriak, nazioarteko eragileek eginiko gonbitari kasu eginez, Bruselara joateko deialdia egin berri du. Maiatzaren 29an manifestazioa burutuko dute bertan euskal gazteon eskubide zibil eta politikoen defentsan, eta gazteen bilgune independentistaren aukera independentzia dela ozen aldarrikatzeko. Bruselara joateko, herri guztietan autobusak antolatuko dira.

Prentsaurrekoaren testu osoa:

Gehiago irakurri
 
Dena prest Koadrilen Egunaren 3. edizioa ospatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2010/05/04

koadrileneguna

Jai herrikoiak bultzatzeko eta herritik eta herriarentzat sortutako eguna gozatzeko asmoz, maiatzaren 15ean Sopelako Koadrilen Egunaren 3. edizioa ospatuko da.

Goizeko 10:00etan izango dute zita gazte sopeloztarrek. Udaletxeko plazatik abiatuta eta EGUZKI talde ekologistaren eskutik, ibilalditxo bat egingo da herritik. LZPren obrak zeharkatuko dira, han sarraskia ikusi ahal izango delarik. Hondartzarako norabidean kostaldea ere ikusiko dute, ibaia eta basoa barne.

Beste ekimen guztiak Plaza Beltzan (euskaltegiaren ondoan) egingo dira. Horrela, ibilaldia eta gero, hamaiketako egiteko aukera egongo da baita txalaparta jotzeko eta entzuteko aukera ere. Ostean, arratsaldeko 15:00etan, herri bazkaria egingo da (bazkarirako tiketak maiatzak 13 baino lehen erosi beharko dira, Plaza Beltza Kulturgunean.

Bazkaldu ostean, koadrilen arteko jolasak burutuko dira; txapelketara apuntatzeko koadrila bakoitzak egunean bertan izena eman beharko du kamiseta sorta bat jasoko duelarik.

Jolasak bukatzean, 2010eko koadrila txapelduna izendatuko da eta merezitako saria jasoko dute. Azkenik, eta egunari amaiera emateko, herritik poteoa egingo da musikaz alaitua.
 
Asteburuan auzolanak izango dira Sekeko gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 2 Aupada )
2010/04/29

sekeko_lanak

 

 

 

Asteburu honetan obra lanetan jarraituko dute Sekeko gaztetxean gazte sopeloztarrek. Gazte Asanblada Sopeloztarreko (GAS) kideek euren blogean azaldu dutenez, ostiralean, arratsaldeko 16:00etan pasilloko zorua konponduko dute, baita kanpoko muralaren basea margoztuko dute ere. Hurrengo egunean, larunbata, goizeko 10:00etan bilduko dira gazteak.

 

 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 4
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates