Sopelan "euskaraz atseginez" egitasmoa aurrera doa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Euskara Noiz sortua: Asteartea, 16 Martxoa 2010 Argitaratua: Asteartea, 16 Martxoa 2010

 {youtube}tBoddbR100k{/youtube}

Sopelan euskaldun asko dago, baina kaleko errealitatean ez da igertzen. Hori dela eta Sopelako AITXU! euskara taldeak urrats garrantzitsu bat eman zuen eta fruituak ekarri ditu.

Lehenengo urratsa bezala, dendariei eta tabernariei zuzendutako programa bat pentsatu eta prestatu zuten. Proposamen horrekin Sopelako eragile ezberdinen atea jo zuten. Uribe Kostako Mankomunitatea, Udal Gobernua, alderdi politiko guztiak, Zipiriñe, Ikastola, Iberre, Udal Euskaltegia, dendariak, tabernariak, herriko kirolariak, pertsona ezagunak,... harreman ugari burutu zituzten. Harreman horiek guztiak egin eta gero, euskara eguneroko bizitzan suspertzeko lehen ekimen bateratua abian dago. Alderdi gehienek (EAJ/PNV, EAE/ANV, Alternatiba, PSE-EE, EA), hezkuntza eragile guztiek, dendarien elakarteak, beste dendariek eta tabernariek eta ezagunak diren kirolariek eta auzokideek, euskara suspertzeko ekimen honekin bat egin dute. Goian duzuen bideoan partaide guztien izenak topa ditzakezue.

 AITXU! euskara taldeak adierazi duenez "orain arte bezala, hau da, bakoitza bere aldetik, ezin dugula jarraitu agerikoa da. Euskarak batera behar gaitu eta lehenengo urratsa eman dugu. Hemendik aurrera dinamika eraginkorra guztion artean ere mantendu behar dugu."

Lehenengo ekimen honek "Euskaraz atseginez" izena du eta bere helburua oso argia da: "Herriko denda eta taberna guztietan dauden lagun euskadunak ezagutaraztea, auzokide euskaldun guztiok euskara erabiltzeko orudan trabarik eduki ez dezagun. Askotan euskaldunok elkar ez ezagutzeak euskara erabiltzeko aukera txokoratzen du."

Beraz, bi edo hiru hilabete pasatu eta gero, Sopelako denda eta tabernetan euskara erabiltzeko ikurra eta gonbidapena zabal zabalik edukiko dugu. Ekimen honek segida izango du eta hori bideratzeko Euskara Suspertzeko Batzordea sortuko da. Bertan, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten guztiek edota interesa duten guztiek tokia izango dute.

Bisitak: 4967
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu