Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

ASTE ON

Goitik beheraino zuzen

mikel

Bohumil Hrabal idazle txekiarrak umoretsu kontatzen zuen II. Mundu Gerrako azken egunetako gertakizun bat. Alemaniar ehiza-hegazkin bat metrailatua izan zenean  haren hegala solte geratu zen  hiriaren gainetik. Hegala  hiriko plazaren gainean hasi zen jaisten pendulu ikaragarri bat balitz bezala. Hara eta hona, bizilagunak  ihesi  zihoazen hegala haien ustez eroriko ez zen aldera. Azkenean badirudi   hiriko lorategi batean erori zela. Bost minutu geroago hiriko bizilagunak inurriak bezala hasiak ziren hegalaren metalak eta xaflak eramaten.  Biharamunerako  untxi-kaioletako edo oilategietako teilatu gisa agertuko ziren hegalaren piezak.

Brno edo Praga inguruetan gertatu omen zen gertakizuna ez zaigu balio Sopela, Aste on! atalerako.  Beraz goitik beheraino eginez, lurrartuko dugu Sopelako inguruetan.

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Uztaila 2010 Abuztua 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
Euskara
"ZER IKUSI, HA IKASI" Uribe Kostako euskalkia ezagutzeko materiala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/10

“ZER IKUSI, HA IKASI” egitasmoaren helburu nagusia Uribe Kostako ondare linguistiko, etnografiko eta kulturala batzea eta aztertzea izan da gero Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat material didaktikoa sortzeko.

 

Material didaktiko hau, 4 liburu eta DVD batek osatzen du. Alde batetik Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ziklo bakoitzerako liburu bana argitaratu da eta bestetik DVDa. DVD honetan, liburuetan dagoen guztia jasotzen da eta kopiak egiteko aukera ematen du.

 

Jada materialaren banaketa egin da ikastetxe, udaletxe, kultur etxe, mankomunitate eta abarretan. Interesa duenak DVD hauetako batzuk eskuragarri izango ditu Mankomunitateko bulegoan eta Uribe Kostako kultur etxeetan.

 
Ordenanzas municipales para fomentar el uso del euskara en Sopela. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/26

euskaraz atseginezEl pleno (24 de junio) del Ayuntamiento de Sopela ha aprobado dos ordenanzas para fomentar el uso del euskara en el municipio.

Una de estas dos normativa tiene como objetivo el fomentar la rotulación y otras imágenes representativas de los comercios del municipio en euskara (rótulos, sobres, membretes, tarjetas de visita…) y para ello se destinan ayudas económicas de hasta 360 euros por comercio al año, con un tope de 65.000 euros previstos en los presupuestos municipales del 2010. La otra normativa tiene como fin fomentar el aprendizaje del euskara y para ello se bonificará hasta el 50% del coste de la matrícula y enseñanza en barnetegis, cursos etc.

Gehiago irakurri
 
Sopelan surf ikastaroak euskaraz egiteko aukera PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/08

 Surf ikastaroa

Aitxu! Sopelako euskara taldeak eta Peña Txuri surf eskolak, aurten ere surf ikastaroak euskaraz eskaintzen dituzte. Ekainaren 14an hasiko dira eta uztailaren 9an amaituko dira. Guztira zazpi ikastaro egingo dituzte eta ikastaro bakoitza bost egunez luzatuko da.

Ikastaro hauetan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: 10 urte eginda edukitzea eta ikastaroan zehar euskaraz egitea. Ikastaro bakoitzak 50 euroko prezioa du. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko 675591266 telefonora deitu behar duzue.

Ekintza honekin, Aitxu! Sopelako euskara taldeak, euskara ikasgeleetatik atera nahi du eta oso estimatua den kirol honen ingurura eraman nahi du. Uda heltzear dagoela gure hondartzak jendez bete egiten direnean euskara ere bizi bizi ibiltzea oso garrantzitsua dela aitortu dute. Peña Txuri Surf eskola ere oso gustura inplikatu da ekimen honetan. Dagoeneko hirugarren urtea izango da ekimen hau aurrera ateratzen dutela. Aurreko esperientzak oso positiboak izan zirela baloratu dute eta hori dela eta aurten errepikatzea erabaki dute.

Ia euskarak olatu on batek hartzen duen eta eguneroko bizitzan esparru gehiagotara zabaltzen den.

 
Munarrikolandako trikuharriak euskaraz ezagutzen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/07

Aitxu! sopelako euskara taldeak antolatuta "berbatxango" berri bat egin zuten. Oraingo honetan Munarrikolandara abiatu ziren eta Armando Llamosas arkeologoaren laguntzarekin bertako trikuharrien informazioa eta azalpenak eskuratu zituzten. Ibilbidea egin eta gero Larrabasterrako plazan pintxo goxoak jan zituzten.

 
Sopelan ere Gida Baimena euskaraz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/06/05

gidabaimena 


Oraindik aurrera Sopelan ere badago Gida Baimena euskaraz ateratzeko aukera. Herriko hiru autoeskolek:
.-Kaiku autoeskola (Sipiri kalea 4)
.-Uribe Kosta autoeskola  (Laubide kalea 2)
.-Sopelana autoeskola (Sertutxa kalea 6)
Uribe Kostako mankomunitatearekin ekimena sinatu dute euskararen erabilera sustatzeko gida baimena ateratzeko ikaskuntzan.

Orain dela 15 urte Igorreko Arratia autoeskolan gidabaimena euskaraz atera ahal izateko materiala osatzen hasi zen. Geroztik ekimen hau Euskal Herriko hainbat herritara heldu da, eta aurtengo maiatzaren 26an, aipatutako Sopelako hiru autoeskola hauek bat egin dute ekimen honekin.

Sopelako hiru autoeskola hauez gain, Uribe Kostan beste bik sinatu dute hitzarmena: Plentziako Uribe Kosta autoeskolak, eta Urdulizeko Kaiku autoeskolak.

 

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 4
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates