Euskal Herria

Maiatzaren lehena: Mobilizazioak

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 29 Apirila 2014 Argitaratua: Asteartea, 29 Apirila 2014

maiatzaren lehena

 

 

 

LAB sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak eskualdeka egingo ditu aurten "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean.

Berango-Derio-Magefesa

Osotara  28 mobilizazio ezberdin burutuko dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan eta Uribe Kostako kideek bat egingo dugu Derion, horrela Mungiako ferialetik 10:30ean eta Berangoko Eroskiko aparkalekutik 10:00etan, irtengo dira kotxe-karabanak eta 12:00etan Derion Magefesatik irtenda manifestazioa burutuko da. Ibilbidean zehar ekimen ezberdinak egingo dira eta ondoren ekitaldia udaletxeko plazan

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Igandean Aberri Eguna

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 15 Apirila 2014 Argitaratua: Asteartea, 15 Apirila 2014

  aberri eguna 2014

 

 

 

Aberri eguna 2014, gehiengoaren nahia INDEPENDENTZIA.

Independentistak sareak Iruñera deitzen du, 12:00etan abiatuko da manifestazioa Golem zinematik, eta 15:00etan bazkaria izango da Anaitasunan. Egun osoan zehar INDEfesta izango da Alde Zaharrean.

Autobusez joan nahi izanez gero, Uribe Kostako autobusa Erandiotik irtengo da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Europear hauteskundeak direla eta, posta bidezko bozka

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Astelehena, 14 Apirila 2014 Argitaratua: Astelehena, 14 Apirila 2014

posta bidez1.- apirilaren 1etik maiatzaren 15era arte edozein postetxetan botoa emateko inprimakia eska daiteke. Inprimakia bete eta sinatu ondoren berriro eraman behar da postetxetara.

2.- maiatzaren 5etik 18ra bitartean, adierazitako helbidean jasoko da botoa emateko behar den dokumentazio guztia.

3.- Maiatzaren 22ra arteko epea dago botoa doan bidaltzeko edozein postetxetan. Sartu erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria zure hauteskunde-mahaira bidalitako gutun-azalaren barruan.

Ezinduek
Osasun Ziurtagiri Ofiziala behar dute, botoa ematera joatea galarazten dioten arrazoiak zein diren adierazita. Inprimakia doakoa da, eta Medikuen Elkargo Ofizialean jaso daiteke bakarrik. Notario-ahalordearen bitartez, boto-emaileak pertsona bat izendatzen du, hura ordezkatzeko batetik, eta posta bidez botoa emateko eskaera izapidetzeko bestetik.

Informazio zehatzagoa.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

KonpONbide: Herritarron Topaketak

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Ostirala, 11 Apirila 2014 Argitaratua: Ostirala, 11 Apirila 2014

konpONbidea

KonpONbidea- Euskal presoak Euskal Herira- GIZA ESKUBIDEAK - BAKEA lelopean, bihar, hilak 12, Herritarron Topaketak izango dira Eskoriatzan eta nahi duten sopeloztar guztiek parte har dezakete.

Martxoaren 16an aurkeztu zuen herritar talde batek San Telmoko deklarazioa eta honi jarraipena emanez, larunbata honetan, herritarren Topaketa izango dira Eskoriatzan, goizeko 10:00etan hasita (HUHEZI) fakultatean.

San Telmoko manifestuaren sinatzaileak ondorengoak dira: Sagrario Aleman, Arantxa Arruti, Joseba Azkarraga, Ainhoa Aznarez, Miguel Castells, Lore Erriondo, Ramon Gaztelumendi, Jule  Goikoetxea, Pepi Gorostidi, Aitziber Ibarbia, Angeles Iztueta, Jon Mirena Landa, Maialen Lujanbio, Jabier Madrazo, Toti Martinez de Lezea, Jon Maya Sein, Jose Menocal, Aitor Merino, Amaia Merino, Izaskun Moyua, Pepe Moulia, Eneko Olasagasti, Peio Reparaz, Teresa Toda eta Ramon Zallo.

San Telmoko deklarazioa zera dio hitzez hitz: Siglak atzean utzi nahi ditugun euskal hiritarrak gara giza eskubideen alde egiteko elkartu garenak. Hau ez delako gutxi batzuen ardura. Giza eskubideak denon ardura dira. Eta alderdikeriak alde batera utzi behar direlakoan gaude bakea erabat gauzatzeko bidean aurrera egin nahi bada. Horregatik norberaren etxearen goxoa utzi eta plazan gaituzue konponbide baten bila egin beharreko lanean gure aletxoa eskaintzeko asmoz. Eta horretarako jar gaitezen ados gutxieneko batzuetan behintzat.

Add a comment

Gehiago irakurri: KonpONbide: Herritarron Topaketak

0
0
0
s2smodern

Sopeloztarrok 25. kilometroa beteko dugu.

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Ostirala, 28 Martxoa 2014 Argitaratua: Ostirala, 28 Martxoa 2014

giza kateaSopeloztarrok 25. kilometroa beteko dugu erabakitzearen aldeko eskubidea aldarrikatzeko ekainaren 8an osatuko den giza kate erraldoian.

Gizakateak Durangon izango du abiapuntua eta Iruñeraino helduko da. Eguerdiko 12:00etan eskuak loturik 123 kilometrotan herri honentzat erabakitzearen aldeko eskubidea ezinbestekoa dena uste duten guztiek bat egingo dute.

Giza kate honetan Sopeloztarroi 25. kilometroa betetzea egokitu zaigu, Arrasateko udalerrian, eta horretarako gutxienez 400 lagunen esku-hartzea behar beharrezkoa da, hori dela eta, igande honetan (martxoak 30) Sopelako Gure Eskuk informazioa eta salmenta mahaia ipiniko du udaletxeko plazan herrian ospatuko den Herri Lasterketarekin bat eginez.

Larunbatean Bilboko La Casillara

Larunbatean, martxoaren 29an arratsaldeko 17:30ean, La Casillan (Bilbon) Gure Esku Dago dinamikak ekitaldi berezia egingo du orain arte herriz herri egindako lana erakusteko eta giza kateari bultzada emateko.

Informazio gehiago: www.gureeskudago.net eta harremanetarako Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu