Euskal Herria

EhBilduren ekitaldi nagusia Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 17 Maiatza 2014 Argitaratua: Larunbata, 17 Maiatza 2014

Ostiralean, hilak 16, EhBIlDUK europar hauteskundeei begira Sopelan antolatu zuen ekitaldian koalizio honen zerrendaburua den Josu Juaristik eta Laura Mintegi legebiltzarkideak hartu zuten parte. Haiekin batera Leire Pinedo EhBILDUren legebiltzarkidea eta Sopelako zinegotzia egon zen.

Erabakitzeko eskubideari bai lelopean izandako ekitaldiaren laburpena hemen duzue:

{youtube}2AvHyBgj4AY{/youtube}

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Josu Juaristi eta Laura Mintegi Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 14 Maiatza 2014 Argitaratua: Azteazkena, 14 Maiatza 2014

ekitaldia sopelan 

 

 

 

EhBIlDUK europar hauteskundeei begira Sopelan antolatu duen ekitaldian koalizio honen zerrendaburua den Josu Juaristik eta Laura Mintegi legebiltzarkideak hartuko dute parte. Haiekin batera Leire Pinedo EhBILDUren legebiltzarkidea eta Sopelako zinegotzia egongo da.

Erabakitzeko eskubideari bai lelopean ekitaldia ostiralean izango da (hilak 16) 19:00etan Jauregizar plazan (Plaza Beltza)

 

 

 

 

 

 

Honekin batera jakinarazi Junta Elektoralak EiTBn EhBILDUk zuen doako tarteak UPyDri eman dizkiola, horrela, lehen EhBILDUK zituen 30 minutuen ordez 10 minutu izango ditu soilik kanpaina osoan zehar. Egoera honetan, hona hemen EhBILDUren kanpaina spota.

{youtube}YmQHbqBBwvs{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

“Gure Esku”-ren bidez, Koldo Saratxaga Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 08 Maiatza 2014 Argitaratua: Osteguna, 08 Maiatza 2014

saratxaga hitzaldia

 

 

Gure Esku herri ekimenaren bidez, Koldo Saratxagak hitzaldia emango du Sopelan datorren maiatzaren 12an, astelehena, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Koldo Saratxaga, ingeniari teknikoa da, enpresa kudeaketan aditua, batez ere, management arloan, eta NERGROUPeko sortzailea eta sustatzailea. Hitzaldiaren gai izango da: ¿esperamos o nos movemos? ¿Será posible el bienestar futuro, con una sociedad pasiva?

Gure Esku ekimenak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du, “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da” lelopean eta datorren ekainaren 8an Durango eta Iruña lotuko duen giza kate erraldoia antolatu du. Giza kate honetan sopeloztarroi 25. kilometroa betetzea egokitu zaigu, Arrasateko udalerrian, eta horretarako gutxienez 400 lagunen esku-hartzea behar beharrezkoa da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Europar hauteskundeen kanpaina abian da Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 07 Maiatza 2014 Argitaratua: Azteazkena, 07 Maiatza 2014

Europar hauteskundeen kanpaina abian da herri guztietan, baita Sopelan ere, horrela ostiralean, hilak 9, EhBilduk ekintza bi antolatu ditu Herritarren Eskubideei Bai, troikari ez lelopean.

Ekintza honako hauek dira:

.-19:00etan kotxe karabana elizatik abiaturik
.-20:00etan triki-poteoa Larrabasterrako Urgitxieta plazan

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Europako Parlameturako hauteskundeez mahai-ingurua Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Astelehena, 05 Maiatza 2014 Argitaratua: Astelehena, 05 Maiatza 2014

plaza beltza

 

 

Plaza Beltza Kultur Elkarteak mahai-ingurua interesgarria antolatu du Europako Parlameturako hauteskundeei begira. Hitzordua Kurtzio Kultur Etxean izango da, maiatzaren 7an, asteazkenean, 19:30ean.

“Hauteskundeak laster izango dira eta aldaketa sozialean dihardugunoi betiko zalantza datorkigu burura. Zelan bultzatu aldaketa? Instituzioak erabiliz, instituzioetatik kanpo, biak konbinatuz…”  Horren inguruan eztabaidatzeko mahai-inguruan iritzi ezberdinetako lagunak izango dira:

.-Endika Alabort (CNTko kidea).
.-Rubén Belandia (Podemos – Ahal Dugu plataformako kidea).
.-Sergio Saenz (PCPEko hautagaia).
.-Iker Casanova (EHBilduko kidea).

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu