Euskal Herria

Sopelatik eta Uribe Kostatik Arrasatera… Etorkizuna Gure Esku dago

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 11 Ekaina 2014 Argitaratua: Azteazkena, 11 Ekaina 2014

Ekainaren 8ko giza katean bizi izandakoa ezin da hitzetan laburtu.

Abian doan herria, indarra duen herria, alaia den herria ez dago gelditzerik

Mugitzen den herriari, ametsak dituen herriari, borrokatzen duen herriari ezin zaio mugarik jarri

ETORKIZUNA GURE ESKU DAGO… eta herri honen etorkizuna herri honek erabakiko du

Bideo bi hauetan ekainaren 8an Uribe Kostako lagunok osatu genuen 25. kilometroa ikus daiteke…

{youtube}B6ul6g6IrtE&feature{/youtube}

{youtube}hjAY36WvGms&feature{/youtube}

aurreko bideoak argitaratu ondoren, lagun batek beste bideoa helarazi digu...

{youtube}ELPYgCao48U{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Arrasatera 1.000 baietz!

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Astelehena, 02 Ekaina 2014 Argitaratua: Astelehena, 02 Ekaina 2014

{youtube}mPURT9RWuQg&feature=youtu.be{/youtube}

Ekainaren 8an GURE ESKU DAGO mugimenduak antolatu duen erabakitze eskubidearen aldeko giza katea osatzeko ordua helduko da eta motorrak ederki berotzen ari dira. GURE ESKU DAGO agerkari digitalean herriz herri egiten ari diren bideoak ikusgarriak dira eta ekimen honen arrakastaren lekukoak dira. Sopela, Berango, Urduliz, Barrika eta Lemoiz herrietako lagunok ere aurretiaz ipinitako helburuak ederki gainditu dituzte.

Arrasateko 25. kilometroa osatzeko 400 pertsona beharrezkoak ziren eta jadanik 800 lagunek euren metroa erosita dute. Pasa den larunbatean, azken txanpa bultzatzeko, Sopelako plazan herrien arteko herri kirolak erabili zituzten aldarrikapena hau indartzeko. Gainera giza katearen entsegua egin zuten Sopelako Udaletxea inguratuz. Hona hemen zabaldu duten bideoa 1.000 baietz! lortzeko deialdia ozenki lau haizetara zabalduz. Ekainaren 8an denok Arrasatera! Apunta zaitezte autobusetan. Historikoa izango da eta!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erabakitzeko eskubidearen alde, kirol lehia Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 29 Maiatza 2014 Argitaratua: Osteguna, 29 Maiatza 2014

herri kirolak gure esku

 

 

 

Larunbatean, maiatzak 31, Gure Esku Dago ekimenak antolaturik herrien arteko herri kirol lehia izango da Sopelako udaletxeko plazan 11:00etatik aurrera.

Lemoiz, Barrika, Berango, Urduliz eta Sopelako lagunek hartuko dute parte, hain zuen ere, ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde egingo den Durangotik Iruñerainoko giza katearen 25. kilometroa osatuko duten herriek.

Antolatzaileek “Gure Esku”ren kamisetarekin joateko deia egin ondoren, jatekoa eta edatekoa egongo dela jakinarazi dute.

Kirol lehiaren amaiera gisa-katea osatuko da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gure Esku Dago. Sopelako bideoa

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 21 Maiatza 2014 Argitaratua: Azteazkena, 21 Maiatza 2014

Sopeloztarrok 25. kilometroa beteko dugu erabakitzearen aldeko eskubidea aldarrikatzeko ekainaren 8an osatuko den giza-kate erraldoian.

Gure herrian lagun askok eman dute izena giza-katean parte hartzeko… hona hemen Sopelan egindako bideo ederra:

{youtube}jZWVfcNlrhY{/youtube}
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erabakitzeko eskubidea eta libertatearen foruei buruzko hitzaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Astelehena, 19 Maiatza 2014 Argitaratua: Astelehena, 19 Maiatza 2014

nabarra

 

Maiatzaren 21ean, asteazkenean, Erabakitzeko eskubidea eta libertatearen foruei buruzko hitzaldia izango da Sopelan Kurtzio kultur Etxean, 19:00etan.

Hitzaldia Gure Ssku Dago Sopela, Plaza Beltza Kulturgunea eta Uribe Kostako Naparrak taldeek antolatu dute eta hizlaria Tomás Urzainki izango da

Tomas Urzainki Mina, jurista eta historialaria da. Iruñean jaio zen eta egun abokatutzan dihardu. Eusko Ikaskuntzan aritu da eta Nabarraldeko presidentea izan zen 2001an sortu zenetik 2006 urtera arte. Hainbat liburu idatzi ditu: La Navarra marítima, Navarra sin fronteras impuestas, Recuperación del Estado propio, Navarra, Estado europeo etab.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu