Euskal Herria

Baita Sopelako Herriko Taberna ere…

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 30 Uztaila 2014 Argitaratua: Azteazkena, 30 Uztaila 2014

mikelatsHogei lagun zigortu dituzte espetxera eta ehundik gora Herriko konfiskatuko dituzte

Kartzela zigorrak urtebete eta hiru hilabete eta hiru urte bitartekoak dira, eta 111 'herriko taberna' konfiskatuko ditu Auzitegi nazionalak eta estatuaren eskuetara pasako dira, haien artean Sopelako Mikelats Herriko taberna dago.

Epaileetako batek (Clara Bayarrik) boto partikularra eman du auzipetu guztiak absolbitu behar zirela iritzita eta Herrikoak ez direla konfiskatu behar esanez.

Hiru urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landari. Honez gain, sei urteko inhabilitazioa. Jon Gorrotxategiri, Floren Aoizi eta Antton Morcillori urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diete, eta lau urteko inhabilitazioa. Hauez gain Herrikoen hamabi arduraduni urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete: Bixente Enekotegi, Jose Luis Franco, Enrike Alaña, Maite Amezaga, Juani Lizaso, Jon Martinez, Patxi Bengoa, Idoia Arbelaitz, Jaione Intxaurraga, Agustin Rodriguez, Izaskun Barbarias eta Ruben Andres Granados.

Defentsak helegitea aurkeztuko du Gorenean.

Auzitegi Nazionalak epaia auzipetu guztiei jakinarazi beharko die orain banan bana, eta azken jakinarazpena egiten denetik bost egun izango ditu defentsak helegitea aurkezteko. Helegite horren tramitazioak urtebete eman dezake, eta beraz epe laburrean ez omen dira gauzatuko zigorrak eta konfiskazioa

Mobilizazioak

Jadanik herri guztietan lehen kontzentrazioak gauzatu dira, hala nola Sopelan 20:00etan zenbait lagun bildu dira bat-bateko deia egin ondoren.

Honez gain larunbata honetan elkarretaratzeak deitu dira hiriburuetan, Bilbon 12:30ean Arriaga antzokiaren aurrean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Kutxabanken pribatizazioaren aurka manifestazioa Bilbon

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Ostirala, 20 Ekaina 2014 Argitaratua: Ostirala, 20 Ekaina 2014

kuxabank manifa

 

 

Kutxabank pribatizaziorik ez lelopean, ekainaren 21ean, larunbata, manifestazioa izango da Bilbon, Jesusen Bihotzetik (Gran Víatik) abiaturik 17:30ean.

Deialdia hainbat eragilek egiten dute: Berri Otxoak; Bilboko auzo elkarteen federazioa; Coordinadora ONGD Euskadi; danok Lan; Euskal Herriko pentsionisten plataforma; Ezker Gogoa, Mugarik gabe; M15M; AHT Gelditu Elkartea; PAH kaleratzerik ez; IRPH Stop Gipuzkoa; Mujeres del Mundo; SOS racismo Bizkaia; Kontsumitzaile Elkarteak (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV); REAS (red de economía alternativa y solidaria); STOP desahucios Gasteiz; STOP desahucios Gipuzkoa eta ondorengo sindikatuek: EHNE, HIRU, LAB, ELA, ESK eta STEE-EILAS.

Sopela.net-ek aurretiaz eman zuen informazioa gai honetaz: zer gertatzen da Kutxabank-en artikuluan
 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan ere: Gurea Euskal Errepublika.

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 18 Ekaina 2014 Argitaratua: Azteazkena, 18 Ekaina 2014

euskal errepublika

 

 

 

Bihar, (osteguna) ekainak 19, Felipe VI. Koronazioa izango da Madrilen. Hori dela eta, hainbat herritan Gurea Euskal Errepublika lelopean elkarretaratzeak egingo dira.

 

Sopelan, udaletxeko plazan egingo da kontzentrazioa 12:00etatik 12:15era.

 

Ikurrinak eta Nafarroako banderak eramateko eskaera egiten da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

KUTXANBAKen pribatizazioaren inguruan hitzaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 15 Ekaina 2014 Argitaratua: Igandea, 15 Ekaina 2014

kutxabank hitzaldia

 

 

 

 

 

Datorren asteazkenean, ekainak 18, KUTXANBAKen pribatizazioaren inguruan hitzaldia izango da Sopelako Kurtzio Kultur etxean.

Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta bertan Peio Otxandianok elkarrizketatuko du Joseba Permach.

Sopela.net-ek aurretiaz eman zuen informazioa gai honetaz: zer gertatzen da Kutxabank-en artikuluan

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelatik “Ni ere banoa”

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Ostirala, 13 Ekaina 2014 Argitaratua: Ostirala, 13 Ekaina 2014

“Giza eskubideak, konponbidea, bakea izanen da”  lelopean ekainaren 14ean, arratsaldeko 4etan, Baionako Laugatik abiatuko den manifestaldian parte hartzeko Sopelatik eta Uribe Kostatik autobusez ere joateko aukera badago. Informazioa eta erreserba ohiko lekuetan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu