Euskal Herria

Erabakitze eskubideaz solasaldiak Sopelan (3): Arnaldo Otegi

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 23 Apirila 2017 Argitaratua: Igandea, 23 Apirila 2017

Arnaldo Otegi Sopelan

Gure Esku Dago herri ekimenaren eskutik, solasaldia Arnaldo Otegirekin

Arnaldo Otegi, EHBilduko eleduna, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango da apirilaren 27an, osteguna, 19:00etan. Arnaldo Otegik EHBilduren ikuspegia emango du erabakitze eskubideaz eta hitzaldi hau ziklo baten hirugarrena izango da: lehenean PNVeko Iñigo Iturrate legebiltzarkidea egon zen eta bigarrenean Lander Martinez Elkarrekin PODEMOSen izenean (apirilak 26an izango da).

Maiatzaren 7an Herri Galdeketa

Hitzaldi ziklo hau maiatzaren zazpian izango den herri kontsultaren prestaketaren lanen barruan kokatzen da, hain zuzen ere, maiatzaren zazpian “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzun ahal izango diogu Sopelako herritarrok.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopela Gure Esku Dagoko kide bategaz berbetan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 19 Apirila 2017 Argitaratua: Azteazkena, 19 Apirila 2017
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erabakitze eskubideaz solasaldiak Sopelan (2)

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 18 Apirila 2017 Argitaratua: Asteartea, 18 Apirila 2017

Sopela solasaldia Gure Esku Dago

 

Solasaldia Lander Martinezekin

Gure Esku Dago herri ekimenak aurrera darrai maiatzaren zazpian izango den herri kontsultaren prestaketarekin. Horrela, apirilak 26 (asteazkena), 19:00etan solasaldia izango da Kurtzio Kultur Etxean Lander Martinezekin, ELKARREKIN PODEMOSeko bozeramailea Euskal Parlamentuan.

Lander Martinezek Elkarrekin PODEMOSen ikuspegia emango du erabakitze eskubideaz eta hitzaldi hau ziklo baten bigarrena izango da: lehenean PNVeko Iñigo Iturrate legebiltzarkidea egon zen, eta hirugarrenean EHBilduren izenean Arnaldo Otegi egongo da.

Maiatzaren 7an Herri Galdeketa

Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzun beharko diote Sopelan, Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen maiatzaren 7an.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erabakitze eskubideaz solasaldiak Sopelan (1)

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Ostirala, 24 Martxoa 2017 Argitaratua: Ostirala, 24 Martxoa 2017

Sopela Iñigo Iturrate

 

Gure Esku Dago herri ekimenak aurrera darrai maiatzaren zazpian izango den herri kontsultaren prestaketarekin. Horrela, datozen egunetan Kurtzio Kultur etxera etorriko dira Sopelan eta Uribe Kostako gainontzeko herrietan egingo den galdera zehazten laguntza eman zuten alderdien ordezkariak haien ikuspuntua emateko.

Maiatzaren zazpira bitartean, egun hartan kontsulta egingo baita, EAJ, EHBildu eta Ahal Dugu-Podemos alderdien ordezkariekin hitz egiteko aukera egongo eta ziklo honen lehen solasaldia EAJrekin izango da: Iñigo Iturratek, legebiltzarkidea da eta Mahaiko lehen Idazkaria, alderdi honen ikuspegia emango du.

Solasaldia martxoaren 29an izango da, datorren asteazkenean, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela Larrabetzun herri galdeketaren bidean

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 19 Martxoa 2017 Argitaratua: Igandea, 19 Martxoa 2017

Sopela LarrabetzunGaur Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenaren ordezkaritza Larrabetzun izan da, hain zuzen ere, gaur Larrabetzun eta Euskal Herriko beste 34 herritan Gure Esku Dago-k bultzaturik herri kontsulta egin dira. Larrabetzun arrakasta handia izan da herritarron %58k hartu baitu parte.

Gaur Larrabetzun, maiatzaren 7an Sopelan (M 7)
Datorren maiatzaren 7an Gure Esku Dago taldeak antolatu du erabakitze eskubidearen aldeko herri kontsulta Sopelan eta Uribe Kostako beste hainbat herritan: Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. bultzatzeko.

Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?
Horixe da maiatzaren 7an erantzun beharreko galdera. Galdera hau otsailaren 11an aurkeztu zen agerraldi jendetsu batean Sopelako udaletxeko plazan. Antolatzaileek azaldu zuten moduan, Uribe Kostako 32 laguneko lan batzorde anitz batek landu eta adostu zuen, gainera PNV, EHBildu eta Podemos Ahal Duguko kideek ere parte hartu zuten erabaki honetan.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...