Euskal Herria
Oskar Matute Sopelan
Datorren ostiralean, maiatzak 20, Oskar Matute, EHBilduko kidea, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango da 19:00etan.
Hiru sopeloztarrek elkarrizketatuko dute Oskar eta aukera izango da gaurkotasun handiko gaiez hitz egiteko.
Add a commentTrena hartu Sopelan
SAREk antolatutako “Trena hartu” dinamikaren bitartez euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde ahalik eta sektore eta pertsona gehien mobilizatzea lortu nahi da. SAREk berak dioen bezala “Giza eskubideen tren hau martxan dago, ez du etenik, baina bagoi berriak behar ditu”.
Trena, bihar, maiatzak 14, Uribe Kostara helduko da eta Sopeloztarrok 12,45ko metroa hartuko dugu, Plentziatik honantz etortzen den kotxe karabanarekin batera eta “trenbidea” egingo dugu Algorta ondorengo geltokietan:
1. GELTOKIA -txiki otaegi- Sakabanaketa - Dispertsioa
2. GELTOKIA -tellagorri- Preso gaixoak
3. GELTOKIA -Satistegi- salbuespeneko legedia.
Eta berriro Telletxera ekitaldi labur bat egiteko.
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio nazionala. Sopelatik ere Gasteizera
Apirilaren 9an Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxista gaitzesteko manifestazio nazional baterako deia egin du Gasteizen "11 eraso 12 erantzun feministok prest" lelopean. Manifestazioak hiru helburu ditu: «alde batetik, eraso matxistak salatzea; bestetik, azkenaldian ematen ari den mugimendu feministaren kriminalizazioa salatzea; eta bukatzeko, bortizkeria zer den, bere modu anitzak eta nola identifikatu, tratatuko dituen hausnarketa bat eta debate sozial bat sustatu».
Sopelatik autobusa
Deialdia Euskal Herri mailan egina dago eta Sopelatik ere joateko aukera badago, hain zuzen ere autobusa antolatu da. Irteera Sopelako eliza ondoko markesinatik izango da 9:45ean eta Gasteizetik buelta 20:30ean. Prezioa 5 eurokoa da eta izena emateko aukera dago Laiak Tabernan Sopelako erdigunean eta Ugari supermerkatuan Larrabasterran. Izena emateko azken eguna apirilaren 7a da.
Add a commentMario Álvarez Peña. 17 de Marzo de 1981
Maricar Álvarez Peña en la puerta trasera del cementerio de Barrika, donde depositaron envuelto en una manta el cuerpo de su hermano Mario Álvarez Peña. Mario murió manipulando una granada y los miembros del comando de ETA al que pertenecía lo llevaron hasta allí.
Tres años antes de su muerte vivió la de su hermano que fue herido cuando intentaba atacar a las fuerzas de la Guardia Civil que custodiaban la Central Nuclear de Lemoniz. David Álvarez Peña resultó herido en el tiroteo, golpeado con saña y llevado al hospital donde murió al mes siguiente. Mario al ver a su hermano preguntó a los guardia civiles porqué habían maltratado a David, lo que le costó estar 2 días detenido e incomunicado. Este suceso le marco la vida. Empezó a leer todo la lectura política que caía en sus manos, aprendió euskera y más tarde entró a militar en la organización armada.
A Mario lo recuerda con gran cariño. Tenía carisma, era un buen bailarín en las discotecas, donde hacían corro para verle bailar y era un deportista nato. También inventaba cosas, sus hermanos lo recuerdan como un inventor chiflado, que siempre estaba en el taller, probando sus experimentos. Se caso con su profesora de Euskera y tuvo una hija, Garazi.
El día de su entierro la Guardia Civil tomó el cementerio y secuestró su cuerpo, que llegó al camposanto en una Tanqueta. Quiso evitar el homenaje que sus amigos y vecinos habían preparado. Murió con 25 años de edad, los mismos que su hermano David.
Articulo extraído de http://gogoanhartzekoizenak.blogspot.com.es/
Add a commentSopelatik Aranjuezera
Larunbatean, hilak 20, euskal preso politikoak dauden Espainia eta Portugalgo espetxe guztietara martxak egingo dira. Frantziar estatuan, aldiz, Lorentxa Guimon preso politiko gaixoa dagoen espetxera joango da.
Aranjuezera
Sopelako bizilagunei Aranjuezerako espetxera joatea egokitu zaie, Oier (oraindik 3 urte ez duen mutikoa), Olga eta Txabi dauden kartzelera hain zuzen ere. Sopelatik 05:15ean irtengo da eta 18:00etan bueltatuko dela kalkulatzen da. Kartzela batera edo bestera joanda prezio berdina jarri da: 10€. Kontuan izan behar da Burgosera, Aranjuezera edo Algecirasera joateak kostu ekonomiko ezberdina duela, baina Euskal Herri mailan prezio berdina jartzea adostu da. Bidaira izena emateko abiansopela@gmail.com edo 620475431 telefonoan duzue aukera.
Bono laguntza
“10€ Bonoa” jarri da martxan, osasun arazoengatik, adinagatik edo edozein arazo dela medio, Aranjuezera joaterik ez duen baina laguntza emateko prest dagoenari aukera emateko.