Euskal Herria

Indarkeria matxistaK hil egiten du. EHBilduren ekitaldia bertan behera

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 21 Ekaina 2016 Argitaratua: Asteartea, 21 Ekaina 2016

Sopela ekitaldia bertan behera

 

Gaurko iragarrita zeuden hauteskunde kanpainako ekitaldiak bertan behera utzi ditu EHBilduk, haien artean Sopelako udaletxeko plazan iragarrita zegoena. Gizonezko batek emakume bat erail du bart gauen Gasteizen, eta hilketa hori salatzeko aurreikusita zeuden hauteskunde kanpainako ekitaldien ordez kontzentrazioak egingo.

Sopelan elkarretaratzea

Sopelan elkarretaratzea 19:30ean izango da udaletxeko plazan, ekitaldia iragarrita zegoen leku eta ordu berean. Hizlariak, Diana Urrea eta Dani Maeztu legebiltzarkideak, izango dira Soplean kontzentrazioarekin bat eginez.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Solasaldia Sopelan EHBilduko kideekin

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 15 Ekaina 2016 Argitaratua: Azteazkena, 15 Ekaina 2016

sopela solasaldia

 

Bihar, ekainak 16, EHBILDUk Sopelan ekitaldia antolatu du. Arratsaldeko 19:30ean Jauregizar Plazan Ikoitz Arrese (EHBilduko Hezkuntza lan taldeko kidea) eta Alba Fatuarte (Bilboko EHBilduko zinegotzia) kideekin hitz egiteko aukera egongo da.

Elkarrizketarekin batera luntxa izango da: sagardoa eta pintxoak.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Pentsatzeko batzarra

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 01 Ekaina 2016 Argitaratua: Azteazkena, 01 Ekaina 2016

Sopela pensatzeko batzarra

 

 

 

Sopelako EHBilduk “Pentsatzeko batzarra” izeneko ekitaldia deitu du biharko, ekainak 2, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Ekainaren 26ko hauteskundeei begira, kanpainan zer egin daitekeen hausnartzea du helburua bilera honek eta interesatuta dauden sopeloztar guztiek har dezakete parte.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gure esku dago, ADOS Uribe Kosta KARAOKEn

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 29 Maiatza 2016 Argitaratua: Igandea, 29 Maiatza 2016

Maiatzaren 22an, Gure Esku Dagok aurkeztu zuen 2017ko apirilaren 2an Uribe Kostako lau udalerritan (Barrika, Lemoiz, Sopela eta Urduliz) egingo dituen herri-galdeketak martxan jarriko dituen 150 pertsonaz osatutako Batzorde Sustatzailea.

Hona hemen ekitaldi honen bideo bi, lehenengoa KARAOKEa da

{youtube}pIT8Dl8bxT4{/youtube}

{youtube}S_Fwa7OioH4{/youtube}

Eskerrik asko egilei: Aitziber eta Jose.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2017ko apirilaren 2an herri galdeketa Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 22 Maiatza 2016 Argitaratua: Igandea, 22 Maiatza 2016

Sopela maiatzak 22Sopelan ez ezik Barrikan, Lemoizen eta Urdulizen ere herri galdeketa.

Gaur, maiatzak 22, Gure Esku Dagok aurkeztu du 2017ko apirilaren 2an Uribe Kostako lau udalerritan (Barrika, Lemoiz, Sopela eta Urduliz) egingo dituen herri-galdeketak martxan jarriko dituen 150 pertsonaz osatutako Batzorde Sustatzailea.

Aurkezpena Sopelan egin da, eta bertan galdeketen prozesua zuzenduko duen Ados Uribe Kosta taldeak manifestu bat irakurri du: “herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da, printzipio hauetan ados egonik herri galdeketa gauzatzeko konpromisoa hartzen dugu". Horren harira, talde sustatzaileak ez du baztertu aurrera begira eskualdeko beste udalerri batzuk ere aurkeztutako ekimenarekin bat egitea.

1931-2017

“…Manifestamos el deseo de los ayuntamientos vizcaínos de constituir un gobierno republicano vasco  y el respeto al principio de autodeterminación“. Horrela erabaki zuten 1931ko apirilean Sopela, Urduliz eta Lemoizko Udalek eta bat egiten zuten Jose Antonio Agirrek Gernikan egin zuen aldarriarekin. “Gaur, haien ondorengook guztiz ados gaude eta oraingoan amets hura egia bihurtuko dugu”

Sinadura bilketa

Eta orain, sinadurak biltzea izango dute aurreneko lana eta horretan hasi dira gaur bertan. Gero galdera erabakiko dute, herritarren parte hartzearekin, eta azkenik bozketa egin, esan bezala 2017ko apirilaren 2an.

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu