Euskal Herria

GERNIKAKO AKORDIOA Sopelan aurkeztuko dute

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 11 Urtarrila 2011 Argitaratua: Asteartea, 11 Urtarrila 2011

gernika akordioa SopelanETAren urratsa ezagutu izanak Gernikako Akordioari bultzada kualitatiboa eman dio. Panorama honekin, datorren ostiralean, urtarrilaren 14an eta arratsaldeko 19:00etan, Sopelako eragile ezberdinek Gernikako Akordioa aurkeztuko eta babestuko dute Kurtzioko Kultur Etxean. Sopelako auzokideei bertan parte hartzeko deia egin diete. Deialdia zabaltzeko akordioa buzoneatu dute eta kartelak itsatsi dituzte.

Sopelako bultzatzaileen artean Ezker Abertzalea, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Berdeak alderdiak daude. Hauek guztiek Sopelako Udalean ordezkaritza dute. Haiekin batera Aralar ere egongo da. Eragile politiko hauek guztiekin batera LAB, ESK, Amnistiaren aldeko Mugimendua, Etxerat, Gazte Independentistak eta Gazte Abertzaleak egongo dira. Bertan ere, aste hauetan zehar haien atxikimendua egin duten herriko beste eragileak egongo dira.

Antolatzaileek esan dutenez atxikimendu dinamika oraindik martxan dago eta eragile gehiagok Gernikako Akordioarekin bat egingo dutela itxaropena dute.

ETA erakundeak Gernikako Akordioak egiten zion enplazamenduari erantzun argia eta positiboa eman dio, dokumentu horretan egiten diren hausnarketekin bat eginez. Beraz, akordio horretan jasotzen diren gainontzeko gutxieneko demokratikoak eskuratzeko Estatuari interpelazioak eta herri presioa areagotzea beharrezkoa izango dela azpimarratu dute.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Ezker Abertzalea legeztatzearen alde Sopelan egindako bideoa

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 29 Abendua 2010 Argitaratua: Azteazkena, 29 Abendua 2010

{youtube}jFW20AegYko{/youtube}

Pasa den abenduaren 19an Sopelako Ezker Abertzaleak giza kate koloretsua burutu zuen legalizazioaren aldeko aldarrikapena egiteko. Iragarri zuten moduan, mobilizazio horrekin bideo bat grabatu dute legalizazioaren aldeko dinamika auzokide guztien artean zabaltzeko.

Aurreko astean bideo horren aurrerapena publiko egin zuten eta orain bideo muntaia osoa zabaltzen ari dira. Hona hemen aipatutako bideoa.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Avance del video de la movilización a favor de la legalización realizada el pasado domingo

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 21 Abendua 2010 Argitaratua: Asteartea, 21 Abendua 2010

{youtube}kXzQAV0Xbf4{/youtube}

Este es un avance del video que recoge la movilización que la Izquierda Abertzale de Sopela celebró el pasado domingo demandando la legalización y un nuevo escenario político verdaderamente democrático. El avance recoge la parte final del acto y en los próximos días la Izquierda Abertzale de Sopela divulgará el video completo que recoge el desarrollo de la movilización.

Si queréis ver las movilizaciones de todos los pueblos de Euskal Herria hacer clik encima.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako plazan UDALBILTZA aske! aldarrikatu dute

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 23 Urria 2010 Argitaratua: Larunbata, 23 Urria 2010

sopela udalbiltza

Gaur eguerdian 50 pertsona bildu dira UDALBILTZA aske! aldarrikateko. Bertan PNV, Ezker Abertzalea, Alternatiba eta EA alderdien ordezkariak egon dira.

Udalbiltzaren aurkako epaiketan argi geratu da bere aurka dauden akuzazio guztiak frogarin gabekoak direla eta bultzada politikoa baino ez dagoela. Epaiketak aurrera jarraitzen du eta gero eta ekimen gehiago egiten ari dira akusatuen eta UDALBILTZAren askatasuna aldarrikatzeko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan ere Udalbiltzaren alde

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 12 Ekaina 2010 Argitaratua: Larunbata, 12 Ekaina 2010

Udalbiltzasopelan

Larunbatean, Sopelako Udaletxearen aurrean Udalbiltzaren aurka Madrilen egingo duten epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten. Bertan Sopelako Udaletxean diren eta izan diren zinegotzi ezberdinek parte hartu zuten.

Bildutakoak herriko kaleetatik ibili ziren epaiketa honen salaketa egiten. Orriak banatzeaz gain, kotxeko megafoniarekin epaiketa honen nondik norakoak salatu zituzten.Uztailaren 15ean Madrilgo Auzitegi Nazionalak epaiketari hasiera emango dio eta bertan 22 lagun auziperatuta daude. Hoietatik 8 espetxean jarraitzen dute epaiketaren zain. Fiskaltzak haien kontra eskatzen dituen kartzela zigorrak 15 eta 22 urte bitartekoak dira. Mobilizazio gehiago deituko dituzte.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu