Euskal Herria

Eraldaketa sozialaren aldeko manifestazioa

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 05 Otsaila 2012 Argitaratua: Igandea, 05 Otsaila 2012

       

"Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku" lelopean, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak, eraldaketa sozialaren aldeko manifestazioa burutuko dute Otsailaren 11an Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako hiriburuetan.

 "Mundu mailako krisi sistemiko baten aurrean gaude. Ongizate sistema, elikadura, ingurumena, bizitza baldintzak eta giza eskubideen urraketa eta xahutzea herrialde desberdinetan etengabe ematen ari da. Europan eta Euskal Herrian eraikuntza eta ekonomia espekulatiboaren inguruan sortutako burbuilak eztanda egin du eta jada hiru urte luze pasatu dira egoera berriari buelta eman ezinik. Eta nola ez, guzti hau, naturaren errekurtso mugak kontutan izan gabe garatu da.

Errealitate gordin honek alternatiba berri baten eskaintza ere eskatzen du. Burujabetza politikoa eta ekonomikoa oinarri izango duena, eta eredu berri baterantz bidea markatuko duena. Eta burujabetza ekonomikoa nahi eta behar dugu eredu sozial eta alternatibo bat eraikitzeko:


- Herri bezala dugun eskubidea eta ardura delako, eta elkartasuna bermatzeko, ekimen ekonomikoa ere eskuratu behar delako.

- Benetako demokrazian oinarritutako bestelako eredua sortzen hasteko.
- Urteetako lan eta borrokaren ondorioz eskuratutako eskubide eta zerbitzu sozialak bermatzeko eta areagotzeko. Hezkuntza, osasungintza eta etxebizitza eskubideak bermatzeko
- Garapen ekonomiko soila baino, garapen soziala egi bihurtzeko eta naturarekiko errespetuan oinarrituko den ekonomia bultzatzeko.
- Langileen eskubideak bermatzeko eta ondasun eta lanaren banaketa eragingo duten politika fiskal, laboral eta publikoak bermatzeko.
- Emakumeen eskubideen errespetua.
- Funtsean, ezkerretik eraikitako Euskal Herria sortzeko, pertsona guztien eskubide eta aukera berdintasunean.

Norabide orokor horren baitan eta helburu horiei begira deialdia luzatu nahi diegu herritarrei eta eragileei kalera ateratzeko. Hartzen ari diren neurri guztiei aski da esateko eta burujabetza politiko eta ekonomikoan oinarritutako bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat aldarrikatzeko. Eredu sozioekonomiko alternatiboaren beharra Euskal Herrian eta nazioartean, premiazkoa da, eta bide horri helduko diogu tinko, berau gauzatzeko, errealitate bilakatzeko."

 {youtube}K6gOFyc5c9o{/youtube}

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Txus Martin etxera!

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 24 Azaroa 2011 Argitaratua: Osteguna, 24 Azaroa 2011

txusTxus Martin preso basauritarra oso egoera delikatuan dago. Preso hau gaixotasun mentala oso larria dauka eta Frantziako presondegi batetan bere buruaz beste egitearaino heldu zen. Bertan oso egoera gogorra pairatu behar izan zuen. Isolamenduan hilabeteak eta hilabeteak egon ondoren orain pairatzen duen gaixotasunaren lehenengo sintomak azalarazi zituen bere senideen alarma guztiak pizten.

Txus Espainiara ekarri zutenean bere egoera ez zen hobetu eta gaur da eguna bere askatasuna onartzeko urratsik ez dutela eman. Duela gutxi Basauriko espetxera ekarri zuten eta bertan aste gutxi batzuk egon eta gero Langraitzeko espetxera beste traslado bat pairatu behar izan zuen.

Txus eta gaixorik dauden preso politiko guztiak askatzeko mobilizazioak eta agerraldia burutu dira. Pasa den larunbatean Basauriko espetxearen aurrean manifestazioa burutu zuten. Datorren larunbatean, 26an, Basauriko Arizgoiti plazan manifestazioa deitu dute eta Bizkaia osotik bertaratzeko deia egin dute. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da.

Sopelan azken ostirala

25ean azaroaren azken ostirala da eta herriz herri elkarretaratzeak burutuko dira presoen eskubideak aldarrikatzeko. Bilkura hauetan gaixorik dauden presoen askatasuna lehenetsiko dute.

Sopelako plazan arratsaldeko 20:00etan bilkura egongo da eta bertan parte hartzeko deia egin dute.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

AMAIUR Belodromotik erabat indartuta atera da

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 13 Azaroa 2011 Argitaratua: Igandea, 13 Azaroa 2011

{youtube}DQAwZHMMxSo{/youtube}

Larunbatean Belodromoak azken zazpi urte hauetan ezagutu ez zuen betekadaren ostean AMAIUR indar berrituta atera da. 15.000 pertsona inguru Anoetako Belodromora hurbildu ziren eta erabat bete zuten. Bertan bizi izan zena sentimendu politiko sakon bat izan zen. Belaunaldi ezberdineko jende piloak argi utzi zuen une historiko batetan bizi garela. Indarra eta ilusioa toki guztietatik nabaritzen ziren eta inkestetan agertzen ari diren emaitzak Belodromoan herria bihurtu ziren.

Bertan orain arte sakabanatuta egon diren alderdi independentista bateratuta agertu ziren eta haiekin batera milaka herritarrak ere bai. Gazteen saioa indarrez beteta egon bazen ere, Euskal Herri osotik agertu ziren hautetsien txanda ez zen makalagoa izan. Amaitzeko Maite Aristegik eta Iñaki Antiguedadek Belodromoko bihotzak taupada bizian jarri zituzten eta amaiera itzela izan zen. Preso politikoak etxera ahalik eta lasterren ekartzeko konpromiso berritua ekitaldi osoan zehar erabat presente egon zen.

AMAIURrek youtuben zabaldu duen kanaletik hartu ditugu hemen eskaintzen dizkizuegun bideoak. Benetan ikusteak merezi duela.

{youtube}hGZLguustM0{/youtube}

{youtube}gQVpnOqPfKI{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

AMAIUR taldearen mitina Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Ostirala, 11 Azaroa 2011 Argitaratua: Ostirala, 11 Azaroa 2011

{youtube}QwdmKJjXHYo{/youtube}

Ostiralean AMAIURrek mitina burutu du Sopelakoplazan. Bertan Jon Argintzona eta Onintze Enbeita hautagaiek hitza hartu dute eta datorren azaroaren 20an botuaren beharraz aritu dira. Plazan jende ugari bildu da eta Sopelako Alkatea den Saioa Villanuevak aurkezpena egin eta gero bi hizlariek hitza hartu dute. Hona hemen mitinan egindako interbentzioen laburpena.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

AMAIUR kandidaturak hautesle bulegoa zabaldu du Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 06 Azaroa 2011 Argitaratua: Igandea, 06 Azaroa 2011

Hauteskunde Orokorrak direla medio AMAIUR aukerak informazio bulegoa zabaldu du Sopelako erdigunean. Bulegoa Gambrinus tabernaren ondoan kokatuta dago eta bertatik dinamizatuko dituzte kanpainan zehar burutuko dituzten ekimen guztiak. Bertatik pasatzeko gonbidapena luzatu dute.

Datorren asteburuan ekimen ugari

Egunero ekitaldiak eta ekimenak burutuko dituzte eta kanpainan parte hartzeko gogoa edota konpromiso hartu nahi dutenentzat bulegotik pasatzeko eta ekimen ezberdinak burutzeko izena eman dezaten deia zabaldu dute.

Datorren ostiralean, azaroaren 11an, eta arratsaldeko 19:30etan Sopelako Udaletxeko Plazan (frontoian eguraldi txarra izanez gero) MITINA ospatuko dute. Kanpainaren ekitaldi nagusienetako bat izango da.

Gainera datorren larunbatean, azaroaren 12an, Donostiako Belodromoan ekitaldi nazionala burutuko dute eta bertara joateko Uribe Kostatik autobusak antolatuko dituzte. Sopelatik eguerdiko 14:45etan elizatik aterako da eta aurretiaz bulegoan izena eman beharko dute. Apuntatzeko ahalik eta lasterren egitea gomendatzen dute.

Algortan mitina ospatu dute

Igandearen eguerdian, eguraldi oso txarra egin bazuen ere Telletxen AMAIUR kandidaturaren mitina ospatu dute. Bertan Edurne Gomuzio eta Laura Mintegi kandidatuek hitza hartu dute. Hona hemen bi hautagai hauen interbentzioak.

{youtube}KuIkB3aAgGY{/youtube}

{youtube}AdOwy9b96B0{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu