Euskal Herria

Euskal Herriaren Independentziaren aldeko arrazoi nagusiak auzolanean idazteko egitasmoa

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 03 Uztaila 2012 Argitaratua: Asteartea, 03 Uztaila 2012
bagoaz

Bagoaz eztabaida, sakonketa, sintesia, idazketa eta jendarteratze egitasmoa da, auzolanean independentziaren aldeko ideien lehian eraginkorki eusteko asmoa duena.

Bagoaz ez da hasiera eta bukaera itxirik dituen egitasmoa, luze aritzeko gonbita baizik, era berriak bilatu eta garatuko dituen lan jarduera baita.

Bagoaz jarduera erronketan zehaztuko da. Lehena sinple bezain erraldoia da: independentziaren arrazoi nagusiak bilduko dituen liburuxka labur, argi eta baliogarria argitaratzea 2012ko Durangoko Azokarako.

Egunoroko ideien lehia eraginkorra izanen den tresna ekoiztu nahi dugu, parte hartu nahi dugun guztion ekarpenak bilduz eta sintesiarik onena idatziz. Hiru hizkuntzetan argitaratuko dugu liburuxka, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, baina irekita gaude beste batzuetan ere zabaltzeko, bertsio horiek apaintzeko bolondresak bilduz gero.

Jarduera orain abiatzen dugu, urriaren hasieran idazkia prest izateko. Ekarpenak pertsonalak nahiz talde mailakoak izan daitezke, interneten bidez nahiz esparru fisikoen bidez.

Jarduerak bere webgunea izango du: www.bagoaz.net, baita bete hitz-gakoa ere: #bagoaz. Email berezia ere ireki dugu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Halaber, eztabaida esparru bat irekiko dugu facebooken.

Eztabaida-talde fisikoak ere antolatu nahi ditugu prest dagoen jendearekin. Printzipioz, Iruñean, Baionan, Gasteizen, Bilbon eta Donostian eginen ditugu lan bilkura irekiak, baina beste hainbat lekutan egin daitezke, jakina, antolatzeko asmoarik agertuz gero.

Halaber, euskal jendarteko ehundaka lagun erreferentzialeekin jartzen ari gara harremanetan ekarpena egin dezaten, jada erantzun batzuk jaso ditugularik. Ekarpenak, jakina, jendeaurrean agertzeko edo era pribatuan ekoizteko egin daitezke.

Deia egin nahi dizuegu, beraz, saio honetan parte hartzeko

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Donostian zentzuratutako pelikularen aldeko diru bilketa

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Astelehena, 02 Uztaila 2012 Argitaratua: Astelehena, 02 Uztaila 2012

{youtube}L4C8wL5cA1U{/youtube}

"Barrura begirako lehioak" pelikula ezaguna egin da Donostiako Udalaren aurka PNV, PSE eta PP alderdiek zabaldu duten kanpaina zikinari esker. Donostiako Udalak 9.000 euroko diru laguntza onartu zuen pelikula hau subentzionatzeko baina azkenean aipatutako alderdi hauek erabaki hori atzera botatzeko aukera mahaiaren gainean ipini zuten espainiako auzitegietatik BILDU legez kanpo jartzeko mehatxuarekin batera.

Sopelan bezala PNV bakearen etsaiekin batera aritu da aro politiko berriak behar dituen urratsak ostopatuz. Pelikularen zuzendariek uko egin zioten pelikula subentzionatzeko erabakiari eta orain herriaren laguntza behar dute egitasmo hori erabat burutzeko beharrezkoa den dirua biltzeko. Gauzak horrela publikoa egin dute dirua emateko kontu korronte bat. Kontuaren zenbakia hau da: 3035 0134 46 1340044563.

Pelikula amaitzeko 40.000 euro behar dituzte. Egizu zure ekarpena ahalik eta lasterren. Informazio gehiago http://www.zinez.net/ web orrialdean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Nafarroa bizirik!

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Azteazkena, 06 Ekaina 2012 Argitaratua: Azteazkena, 06 Ekaina 2012

{youtube}veVIWdUquoQ{/youtube}

500 urte betetzen dira Nafarroako Estatua inbaditu eta deseustu zutenetik. Espainiako zein Nafarroako eskumaren agintariek historiari buelta eman diote gertatu zena izkutatzen eta Nafarroa Gaztelako Erresumaren barnean adiskidetasun osoarekin sartu zela argudiatzen. Esaera zaharrak dioen moduan, "egia eta olioa doatza gainera" eta kasu honetan ere jende askok egindako lanari esker gaur egun ukaezina da Nafarroako Estatu aurrerakoi hura indarrez eta bortxaz desegin zutela, han hasitako jazarpena gaur arte helduz.

Hondamendi horretatik 500 urte betetzen direnean, "1512 - 2012 Nafarroa Bizirik" ekimenak ekimen ugari antolatu ditu data honen inguruan egia aldarrikatzeko eta Nafarroa osoaren burujabetzaren beharra defendatzeko.

Gauzak horrela datorren ekainaren 16an ekitaldi nazionala deitu dute eta hori iragartzeko hemen eskaintzen dizuegun Lip-dub hau egin dute. 16an egun osoan zehar ekitaldiak, herri bazkariak, jaialdiak eta manifestazio Nazioala ikusgarria edingo dute. Uribe Kostatik 16an Iruneara joateko autobusak antolatu dituzte. Autobusaz joateko Sopelako Herriko Tabernan izena eman behar duzue. 1512 - 2012 herri ekimenaren WEB orrialdean egitarua osoa ikus dezakezue.

Dudarik gabe Nafarroa bizirik dago, begiak zabalik eta etorkizuna berreskuratzeko bihotz kementsu eta indartsuarekin. Bestela bideoa ikus ezazu.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Desalojan del Parlamento de Gasteiz a los encerrados en solidaridad con los imputados de D3m y Askatasuna

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 24 Apirila 2012 Argitaratua: Asteartea, 24 Apirila 2012

{youtube}Msj-jL6pYj8{/youtube} 

La imputada de D3m Amparo Lasheras y dos miembros del grupo de apoyo a los encausados, Txerra Bolinaga e Imanol Olabarria, se han encerrado con el apoyo de EA y Aralar en el despacho que este último grupo político tiene en el Parlamento de Gasteiz. La intención de las personas encerradas era permanecer en ayuno dentro de las dependencias del Parlamento hasta el próximo viernes. Ese día se van a suceder diferentes movilizaciones en los pueblos y comarcas de los encausados.

A última hora del mediodía han sido desalojados por efectivos de la Ertzaintza, tal y como recoge el video que acompaña esta noticia. Las personas de D3m y Askatasuna que van a ser juzgados en la Audiencia Nacional a partir del 3 de mayo están imputados por promover listas de electores a las últimas elecciones al Parlamento Vasco. Más de 47.000 ciudadanos y ciudadanas avalaron con su firma la presentación de esta candidatura.

El juez Baltasar garzón llevó a cabo una redada mediática que acabo con la mayoría de los ahora encausados en la cárcel. En Gasteiz la popular "matrioska" que sirvió de icono contra la detención del joven acusado de militar en Segi, Ekaitz Samaniego, preside la iniciativa solidaria. En Usurbil y Sestao se van a desarrollar diferentes movilizaciones en los próximos días.

En Uribe Kosta movilización el jueves 26 de abril

En Uribe Kosta hay dos vecinos imputados en este juicio. La vecina de Algorta Eli Zubiaga y el vecino de Lutxana-Erandio Iker Rodrido. Tanto en Algorta como en Erandio se han producido diferentes comparecencias denunciando el juicio y pidiendo la libertad de los encausados.

Para este jueves día 26 a las 19:30 horas está convocada una manifestación que partirá de Telletxe en Algorta. A la misma se han sumado diferentes partidos, sindicatos y agentes sociales del eskualde. Este es el video donde los y las imputadas en este proceso informan sobre el mismo y realizan una valoración política de este nuevo proceso.

{youtube}w5tsUp3uEnI&feature=player_embedded{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Documental del canal de la televisión Irani HISPANTV sobre la Izquierda Abertzale

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 21 Apirila 2012 Argitaratua: Larunbata, 21 Apirila 2012

{youtube}yTOAUBXBbWI{/youtube}

La cadena iraní para América Latina "HispanTV" ha realizado un documental sobre la Izquierda Abertzale. Es un trabajo amplio, riguroso, objetivo y que refleja el momento que vive la Izquierda Abertzale y todo el movimiento de izquierda y abertzale que se está nucleando en Euskal Herria. Un buen documento que merece la pena ver.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu